ESKOLA LAGUNTZA

«« Itzuli

Ezetz esateko moduak

Orduan, zer egin?

 

Orain arte, gure seme-alabekin izan behar ez dugun portaera-mota aztertu dugu, baina orduan, zer egin dezakegu?

  • Zure bikotearekin arau batzuk ezarri, gutxi baina argiak, eta defenda itzazue.
  • Premiazkoa dena eta ez dena bereizi itzazue. Zerbait premiazkoa bada azken hariraino eraman ezazu, garrantzitsua dela uste duzuela erakutsi iezaiezue. Premiazkoa ez bada, beraiekin negoziatu ezazue.
  • Ez ezazu mehatxurik egin beteko ez dituzun zigorrekin. Zigorra portaera oker baten ondorioa da. Beharrezkoa bada, egindako hutsegitearekin loturiko zigorrak erabili itzazu, eta ez oso luzeak.
  • Zure seme-alabei entzun iezaiezu beti, ez itzazu begiak itxi harrotzen ari direla pentsatuz. Ez uste irakaslea alarmista bat denik edo gertatzen zaiena hobekien dakien pertsona zu zarenik.
  • Ez ezazu haien kontsumismoa bultzatu, aukerak eman iezazkiezu.