Istripuei aurrea hartzea
- LINK: Kanpo loturak (1)
Istripuei aurrea hartzeak bi ezaugarri ezberdin eskatzen ditu: babesa eta heziketa. Babesak hasieran erabatekoa izan behar du, baina haurtxoa garatzen doan neurrian, hezi egin behar da gehiegizko babesik gabe. Haurtxoarentzako arrisku nagusienak hauek dira:
- Asfixia: bere lehen urtean zehar, haurtxoak ez du bere buruaren mugimendua behar bezala kontrolatzen, horregatik ez da burkoa erabiltzea gomendatzen.
Gurasoen ohe berean lo egitea ere ez da ona, hauen pisuagatik asfixiatu baitaiteke hauetariko batek lotan bira egiterakoan. Kateak, soinekoen lazoak edo bere lepoaren inguruan bil daitekeen edozein gauza arretaz zaindu behar dira.
- Eztarrian gelditzea: bizitzako lehen hilabetetan, lotan dagoen bitartean gonbitoak botatzeagatik gerta daiteke; pediatra gehienek haurtxoa sehaskan buruz behera edo alborantz jartzea gomendatzen dute.
- Erredurak: irakiten dauden likidoak saihestu egin behar dira eta eguzkiarekin kontuz ibili, beti krema babesgarriak eta txapelak erabiliz. Haurtxoa handitzen denean, erredurekiko arrisku handiena sukaldean izaten da.
- Erortzeak eta kolpeak: toki altuetan eta desnibeletan jartzea saihestu egin behar da eta kontuan izan behar da lauoinka hasi bezain laster, haurtxoak dena ikusi nahi duela, mahaietara, eserlekuetara, eta abarretara igo nahi izaten duela. Eskalera eta balkoietan neurri guztiz zorrotzak hartu behar dira. Altzairatuetako izkinak ere arriskutsuak dira, horregatik ertzeko babesekin tapatu behar dira.
- Elektrokuzioa: entxufe guztiak babestu egin behar dira.
- Intoxikazioak: medikamentuak, garbiketarako produktuak, edozein toxiko, bere eskueratik kanpo utzi behar da. Haurtxoari ez zaio inoiz botikarik eman behar pediatrak agindu gabe.
- Ziurtasuna automobilean: inoiz ez da besotan eduki behar martxan goazen bitartean. Haurtxoak atzeko eserlekuko bere eserleku bereziaren barruan eta ziurtasunezko gerrikoez lotuta joan behar du.
Kontrako eztarrira joatea
Bederatzi hilabetetik aurrera arriskua handiagoa izaten da, haurra edozein gauza txiki eskuz hartzen hasten baita. Gainera, papilak jaten hasten denez, kontua izan behar da eztarrian edozein janari zati gera dakiokeela. Hau gertatuko balitz, haurra ahuspez jarri behar da eta bizkarreko goialdean poliki jo eztarrian trabatu zaiona bota dezan.
Garraioan autoan
Bat-batean geratu edo talka eginez gero zerbikaletako lesioak ekiditeko, 10 kg-ko pisua duten edo 9 hilabeteko adineko haurtxoak garraiatzeko beste era, aurreko eserlekuan, aurkako norabidean jartzen den eserleku berezia erabiltzea da. Kasu horretan, oso garrantzitsua da airbaga (automobilak baldin badauka) zerbitzuz kanpo jartzea. Haur handiek atzean joan behar dute, 150 cm-ko altuera izan arte, atzeko eserlekuan ongi jarritako eserleku txikian gerrikoaz lotuta. Alferrik da bere eserlekuan jartzea, lotuta jartzen ez badira.
