Eskola
- TEST: Egia edo gezurra?
- INFOGRAFIA: Oinezkoen bide hezkuntza
Haurtzaindegiak
Noiz hasi behar dugu haurra haurtzaindegira eramaten? Ohikoena bi urte dituenean hastea da, nahiz eta familiaren beharren arabera izan. Haurtzaindegia aukeratzean, bere ingurunea eta giza baldintzak hartu behar dira kontuan. Den-dena galdetu eta ikusi behar da. Haurrak zainduko dituzten pertsonek, horiek maitasunez eta pazientziaz tratatzeko joera izan behar dute.
Era berean, garrantzizkoa da haurtzaindegiak dituen garapen-programak ezagutzea. Lehendabiziko hilabetetatik, haurraren gaitasunak jasotzen dituen estimuluekin erlazionaturik daude. Komenigarria da ordutegi laburrekin hastea, eta konturatu gabe pixkanaka luzatzea, haurtzaindegian eman behar duen denborara heldu arte.
Haurtzaindegian, oso garrantzitsua da haurraren ohiturak eta ordutegiak errespetatzea, haurra gustura eta familia giroan sentitu dadin.
Eskola
Eskola-adinera heltzen denean, eskola ondo hautatzeko beharra sortzen da berriro. Hezkuntza on batentzat, beharrezkoa da irakaskuntza esangarria izatea, hau da, ikaslearen esperientzian, ulermenean eta aurretiko ezagutzetan oinarritua, eta ez memorizazio hutsean. Haurrari adore eman behar zaio ezagutzarekiko jakin-mina eta interesa azaldu dezan, osagai dibertigarriak nahasiz eta arduraren zentzua garatuz.
Funtsezkoa da gurasoen eta irakasleen artean harreman erraza egotea, batez ere tutorearekin, bera baita ikasleak jasoko duen arreta pertsonalizatuaren arduradun nagusia.
Elkarlanean aritu beharko dute sor daitezkeen zailtasunen arrazoiak aurkitzeko, baita haurrak eskolan izan ditzakeen arazoak konpontzeko ekintzetan ere. Eskolari probetxua ateratzeko, oso garrantzitsua da haurrak etxera itzultzean aurkitzen duen giroa: haurrak giro lasaia behar du, ikasketa eta atsedenerako ohiturak garatzeko.
