UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Sexualitatea

Normalean uste denaren kontra, haurrek badute bere sexualitatea, nahiz eta hori helduen parametroekin neurtzerik ez dagoen. Masturbazioa ohizko praktika da edozein sexuko haurren artean, hiru urtetik aurrera, eta sei hilabetetik aurrera has daitezke.

Genitalen laztan erritmikoa da, plazera lortzeko, manipulazio hutsaren oso bestelakoa, honetan ez baitago kitzikapenik eta asetasunik ez baita nabaritzen. Zazpi urteko mutiletatik %10 masturbatzen dira eta hamahiru urtekoetatik %80. Nesken artean proportzioa pixka bat txikiagoa da.

Bestalde, haurrek ez dute lotsarik sentitzen sei urte egin arte, eta, askotan, "medikuetara" jolasten dute, elkarren artean ukituz eta esploratuz. Hiru eta sei urte bitartean haurren garapenaren beste fase tipiko bat izan ohi da: haurrak bere gurasoetako batenganako mirespena garatzen du. Nahiz eta normalean mirespen hori beste sexuko gurasoarenganakoa den, batzuetan sexu berekoarenganakoa ere izan daiteke.

Haurrak ez dira heterosexualak edo homosexualak nerabetasunera arte.

Oso garrantzitsua da umeek hezkuntza sexual egokia izatea eskolan bezala, etxean ere. Argi eta naturalki, taburik gabe, azaldu behar zaie. Umeak galdetzen badu, arazorik gabe erantzun behar zaio beti ere bere adina kontuan izanda. Gurasoek ez badiote azaltzen, bere iturrietatik entzungo du diskriminatu ezin izango duen informazioa.