Behar bezala ekipaturiko botikina
Gure eguneroko bizitzan, ez dira ohizkoak istripu larriak. Ongi hornituriko botikina eta aurrean dugun arazoarekiko gutxieneko ezaguera, nahikoak gertatu izan ohi dira etxeko istripu txikiak konpontzeko.
Larrialdi edo emergentzietarako botikin orok, ondorengo baldintzak bete behar ditu:
- Heldu guztientzat eskura egon behar du. Horregatik, ez du inoiz bainugelan egon behar, aldiz eramangarria izan behar du eta istripua gertatu den tokira eramateko aproposa den leku baten egon behar du.
- Kokapen finkoa eta guztiek ezagutzen dutena izan behar du.
- Barnean, sendabide errazetarako materiala egon behar du, horrela, irtenbidea azkarrago topatuko dugu.
Gure botikinak, ondorengo egoerei aurre egiteko hornituta egon behar du:
- Termometroa.
- Sendatzeko tresnak: pintzak, gaza esterilizatuak, tiritak, esparatrapua, kotoia.
- Buruko mina eta sukarrarako analgesikoak.
- Eztularentzako xarabea.
- Desinfektatzaileak: alkohola, iodoa, ur oxigenatua.
- Punta biribileko guraizeak.
- Digestio-infekzioak (ura, klorozko tabletekin edo Lejisanarekin garbitu).
- Pomada erredurentzat.
