UMEEN ETA ADINEKOEN ZAINKETA

Nola lagundu larrialdietan

Arau orokorrak

Botikin egokia prestatuta daukagunean, eta gaixotasun arruntenei aurre nola egin dakigunean, emergentzia handiagoetarako garaia iritsi da.

Borondate ona, ezagutza faltarekin lotuta, konbinaketa mortala gerta daiteke, okerreko erabaki batek, ondorio oso larriak ekar baititzake. Printzipio orokorra, zuhurrak izatea da. Larrialditarako laguntza-mota, beraz, zaurituaren egoeraren araberako da eta soroslearen ezagutzaren araberakoa.

Ondorengo arau orokorrak, edozein lesio-motarako baliagarriak dira:

  • Lasaitasuna mantentzea eta oinarrizko ezagutzak ez badituzu laguntza eskatu.
  • Zauritua ez mugitzea.
  • Biktima lasaitzea.
  • Buruak enborraren parean egon behar du, arnasa hartzea zaila den kasuetan izan ezik.
  • Zaurituari edaririk nahiz janaririk ez ematea.

Larrialdiak

Larrialdietako laguntza maiztasun gehienaz behar duten urgentziak hauek dira: asfixia, bihotzekoa, odol-jario larria, pozoitzea, erredurak, bero-kolpe eta intsolazioa, zorabioa, koma, bihurdurak, hausturak eta animalien hozkada jasaten duten istripuak.