ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUAK

Etxebizitza, Gizarte Gaiak, Justizia, Lana eta Gizarte

Etxebizitzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak herritar guztien eskura jartzen du Etxebide Euskal Etxebizitza Zerbitzua. Arreta-zerbitzu pertsonalizatua da eta bertan herritarrek etxebizitza-eskatzaile legez eman dezakete izena, martxan dauden sustapenei buruzko informazioa lortu, etxebizitza bat eskuratu ahal izateko edo birgaitzeko laguntzei buruzko informazioa edo alor honetako beste edozein zalantzari buruz.

Gizarte-gaiei dagozkien errekurtsoak bilatzea nahiko erraza da sail honek herritarren eskura jartzen duen Internet orrialdearen bidez. Epigrafe hauetan biltzen dira: Gizarteratzea, Boluntarioak, Pertsona Nagusiak, Familia, Emakumea, Drogazaletasuna eta Minusbaliatuak. Hauetako bakoitzak informazio instituzionala duten zerbitzuei buruzko aipamenak eta programa ezberdinen informazioa eskaintzen du.

Interneten Justizia-Administrazioari buruzko hainbat informazio aurki dezakegu herritarrei zuzendurik. Era honetan Interneten bidez ere Erregistro Zibileko zenbait izapide egin ditzakegu eta ezkontza, jaiotza edo heriotza ziurtagiri bat eskatu.

Lanerako eskubidearen aldeko baliabide bat Egailan da. Bere helburua Lan eta Prestakuntzako politika eraginkorren emaitzak hobetzen laguntzea da, baliabide garrantzitsu baten bidez: Langai. Azken hau lanpostuak bete nahi dituzten enpresei zuzenduta dago, baita lan-eskatzaileei ere, lanik gabeko pertsonak izan nahiz lanean daudenak izan, beren lan-egoera hobetu nahi baldin badute, beharrezko datuak elkarri eskaini ondoren harremanetan jartzen direlarik.

Hobetuz, Etengabeko Lanbide Heziketarako Euskal Fundazioa. Lanean dabiltzan Euskal Herriko langileak bere deialdi bakoitzean finantzatutako prestakuntza-eskaintzara hurbildu nahi ditu.

Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, osasunaren sustapen eta prebentzioko lanak hartzen ditu bere gain, baita langileen segurtasuna ere, segurtasun, higiene, ingurumen eta lan-osasunaren alorrean, biztanleria langileari onartutako eskubideei eduki eraginkorra eskaintzeko asmoarekin.