EAEko beste errekurtso batzuk
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
Euskal Herrian oso garrantzitsua den beste errekurtso bat Arartekoa da, Euskal Herriko Herritarren Defendatzailea. Erakunde hau doakoa eta independentea da. Bere helburuen artean honako hauek aurkitzen ditugu:
- Euskadiko Administrazioaren aldetik gehiegikeria, arbitrariotasun, diskriminazio, hutsegite edo zabarkeriaren bat egon den ikertzea.
- Erakunde autonomikoak, lurraldekoak edo udalekoak arazoren batean zuzen aritu ez direnean, hori konpon dezaten.
- Hobekuntzak gomendatzea, erkidegoaren onerako.
Errekurtso hau errazago egiteko, erakunde honetan kexak gutun baten edo Interneten bidez aurkez ditzakegu edo pertsonak berak aurkez ditzake. Arartekoaren web orrialdean adin-txikikoentzako web baterako esteka aurkitzen dugu, eta bertan haurren eskubideak biltzen dira.
Gazteriari zuzendutako errekurtsoak Euskal Herriko Gazteentzako Informazio eta Dokumentazio Sarean biltzen dira. Bere zentroetan gazteriarentzat interesgarria den informazio guztia eskaintzen da. Beste batzuen artean, lana, hezkuntza, ikastaroak, lehiaketak, ekintzak, txapelketak eta sariak agertzen dira kontsulta daitezkeen arloen artean.
Gainera, Eusko Jaurlaritzaren web-etik gazteentzako epigrafe bat eskaintzen da, talde honentzat interesgarria den informazioa biltzen duelarik.
Euskal Administrazioaren zerbitzu-atariak laguntzak, lehiaketak eta eskaintzak biltzen ditu. Hemen euskal Administrazio autonomikoaren on-line zerbitzu guztiei buruzko estekadura aurkitzen dugu. Honek Interneten zehar nabigatzea errazten digu eta era askotako errekurtsoak biltzen ditu. Egizu on-lineestekaduran, Interneten bidez egin ditzakegun administrazio-izapideak biltzen dira.
