Erakunde foralen antolaketa
- EXTRA: Foruak
Foru Aldundiak deitutako lurraldeen eskumen historikoen oinordekoak dira.
Diputazioek, beste edozein erakunde bezala, organo politiko bat dute, Batzar Nagusiak, lurralde historiko bakoitzaren muga geografikoen arabera sufragio unibertsalez aukeratutako batzarkideez osatuak. Batzar Nagusiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan daude.
Lurraldeetako legebiltzarren antzeko funtzioak dituzten Batzar Nagusiak, organo erabakitzaileak dira. Aurrekontuak onartzen dituzte, arauak ematen dituzte bere eskumenen barruan eta Foru Gobernuaren ekintza bultzatu eta kontrolatzen dute.
Foru-gobernua diputatuek osatzen dute eta sail bakoitzeko ildo politikoak garatzeko arduraduna da. Lurralde historiko bakoitzak berezko sailak ditu eta hauek dira lurraldeko biztanleen beharrak kudeatzeko arduradunak.
Foru-administrazio bakoitzak, diputazioak, bere funtzionamenduaren arabera banatuta ditu sailak eta erabilitako izendapena ez dator bat kasu gehienetan, baina antzeko errekurtso eta zerbitzuak eskaintzen dituzte lurralde bakoitzean, Eusko Jaurlaritzak ematen duen politikari egokituz. Kudeaketa-lana errazteko, sail batzuek Foru-erakundeak sortu dituzte. Beren mendeko organismoak dira, baina autonomia gehiagorekin.
Udal bakoitzak, bere aldetik, berezko errekurtsoak kudeatzen ditu politika orokorren eremuan.
Bizkaiko Batzar Nagusiak.
Bizkaian, Jaunak Foruaren segurtasuna bermatzen zuen juramentua egiten zuen. Jaunaren lehendabiziko gobernu-ekintza zen, Bizkaiko herria zuzentzen zuten legeenganako errespetu-aitorpena.
"Nik, Bizkaiko Jaunak zin egiten dut ondo gordeko eta ondo gordetzea aginduko dudala, Bizkaitarrek, herrikoek zein hiribildu eta hirikoek, zein Enkarterri eta Durangarrek orain arte izandako askatasun, argitasun eta pribilegio, usadio eta ohitura guztiak, eta beraiek duten eta nahi duten eran."
Iturria: Bizkaiko Batzar Nagusiak.