Herritarren eskubide eta betebeharrak
Administrazioek era askotako errekurtsoak dituzte herritarrentzat. Herritarren eskubideak ahalbidetzeko eta betebeharrak betearazteko beharrezkoak direnak, zergak ordaintzea eta birbanatzea esaterako, herritarren beharrak atzematera zuzenduta daudenak eta ondoren horiek betetzeko neurriak ezartzen dituztenak.
Administrazioek, hasiera batean, merkatu-ekonomia dela eta, biztanleriaren artean gerta daitezkeen desberdintasunak arintzeko daude. Badaude biztanleria-sektoreak bere lan egoera, sexu, adin edo egoera pertsonalengatik, bizi-kalitate on bat edukitzeko aukera berdinak ez dituztenak.
Horregatik, foru aldundiek eta udal-administrazioek, herritarrengandik hurbilenak izanik, herritarrentzako baliabide eta laguntza-sistema bat martxan jarri behar dute, bere partaidetzarekin garapen sozioekonomikorako plan estrategikoak burutzea erraztuz. Horretarako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak edo antzeko erakundeak sortzen dira, eta bertan hainbat ordezkari izango dituzte sindikatuek, elkarteek, enpresa-buruek, kooperatibistek eta partaide izateko interesa duten agente sozialek.
Administrazioek kontratazio-mahaietan beren partaidetza-kontrolerako mekanismoak bermatu behar dituzte, baita herritarrentzako informazio eta partaidetza-sistemak ere, ekonomia-jarduera gardena eta lanerako sarreran berdintasuna posible eginez.
