ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUAK

Kultura, Kirolak, Gazteria eta Euskara

Kultura da eskaintza edo zerbitzu gehien eskaintzen dituen alorretako bat. Lurralde historiko bakoitzean hurrengo sailetan elkartzen diren zuzendaritza orokorrak lotzen ditu: Kultura, Euskera, Gazteria eta Kirolak.

Kultura

Lurralde bakoitzean finantzatzen edo diruz laguntzen diren jarduera kulturalei buruzko informazioa eskaintzen da. Baita lehiaketa publikoa egiten den adierazpen kultural guztien informazioa ere. Utz daitezkeen dokumentu-fondoak ere eskaintzen dira eta, nola ez, beren liburutegiak azpiegitura legez. Artxiboak eta Museoak ere bere eskumenekoak izan daitezke.

Zenbait kasutan liburutegia autobus erakoa da, herri txikiagoetan sartzea erraza izateko, eta beste edozein liburutegik bezala funtzionatzen du. Udan ideia hau kirol-instalazioak bezalako jolas-lekuetara ere heldu da, haur eta gazteen artean irakurketa sustatzeko kanpaina batekin.

Kirolak

Kirolei dagokienez, Foru Aldundienk lan garrantzitsua egiten dute Kirolaren sustapenean, bai kirol federatuan, bai eskola-kirolean ere. Bestalde, aisiarako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

Euskara

Izendapen orokor honen azpian Euskeraren sustapenari zuzendutako errekurtsoak aurkitzen ditugu. Diputazio eta herritarren arteko harremanak gaztelaniaz edo euskaraz gauzatzea bermatzen dute.

Gazteria

Gazteriaren Erakundeak Araban, Gazteri eta Kirol Zuzendaritzak Bizkaian, eta Gazteria Zerbitzuak Gipuzkoan, Euskal Herriko Plan Gaztean lan egiten dute. Honek era koordinatu eta eroso batean burutzen ditu gazteen egoerari aurre egiteko ekintzak, izan ere, konparaziozko ezberdintasun-egoera batean baitaude.

Horretarako, lan, lehiaketa, ekintza, beka, elkartegintzaren sustapen, aisialdiko ekintza orokor, gazteen aterpetxe eta beste batzuei buruzko informazioa eskaintzen da. Gazteen informaziorako bulegoak ditu autonomia erkidego osoan zehar sakabanatuta.

Udalekuak

Urtero hiru euskal diputazioek udalekuak antolatzen dituzte. 7 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako udako kanpalekuak dira Gorliz eta Urduña (Bizkaia), Bidarrai (Iparralde) edo Guarako Bailara (Huesca), beste askoren artean. Udalekuetan ingurunea zaintzeko aukera ematen da eta baita animalia espezieak ezagutzeko ere.