Gizarte-ongizatea
- TEST: Zer da zer?
Gizarte-zerbitzuei zuzendutako errekurtsoak asko dira eta zenbait izenen azpian biltzen dira: Bizkaian Gizartekintza Saila deitzen da, Gipuzkoan Zerbitzu Sozialen Departamentua eta Araban Gizarte Ongizaterako Saila, Gizarte Ongizateko Foru Erakundearen bidez.
Pertsona nagusien bizi-baldintzak hobetzeari zuzendutako errekurtsoak era askotakoak dira: diruz lagundutako bidaiak, Telealarma (botoi bat sakatuz larrialdi-zerbitzuekin kontaktatzen dute), eguneko zentroak, egoitzak, aldi baterako egonaldiak, pertsona minusbaliatuentzako etxeko laguntza...
Haurtzaroari zuzendutako errekurtsoei dagokienez, eskolatze-programa osagarriak, babespeko harrera, egoitzakoa eta familiakoa daude. Hauek babesteko beharra duten adingabekoei ingurune egonkor eta segurua eman nahi diete.Pertsona ezinduentzako errekurtsoak honako hauetara mugatzen dira: osasun-laguntza eta farmazia-prestazioa, mugikortasun eta garraio-gastuetarako sorospena, eguneko arreta eta arretarik gabeko egoitza-zerbitzuak eta egoitza publikoetan aldi baterako egonaldien programa.
Emakumearen promozioa eta integrazioa gizartean eta lan-munduan lurraldeetako eta udaletako administrazioek jasotzen duten alderdietako bat da, eta ahaleginak egiten dituzte genero-arrazoiengatiko diskriminazioa saihestu eta deuseztatzeko.
Era honetan, ildo horretatik, zenbait laguntza zehatz eskaintzen dira: laguntza psikologikoa, larrialdiak, aholkularitza juridikoa, familia-bitartekaritza, tratu txarren biktimak diren emakumeentzako pisuak. Tratu txarrak ematen dituzten gizonentzako tratamendu-programak ere badaude.
