ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUAK

Ogasuna eta Bidaiarien garraioa

Ogasuna

Herritar guztien betebeharra da zenbait zerga ordaintzea, administrazioek erkidegoari eskaintzen dizkioten zerbitzuak mantentzeko beharrezkoak direnak.

Zerga guztiak, bai zuzenak direnak (pertsona eta sozietateei buruzkoak) eta bai zeharkakoak direnak ere (BEZa, alkoholak, erregaiak) Estatuko administrazio ezberdinek biltzen dituzte. Hauetako zati garrantzitsu bat foru Ogasunek biltzen dute.

Euskal Finantza Kontseilu Nagusiak baliabide ekonomiko erabilgarriak banatzen ditu. Estatu espainiarreko Gobernuari dagokion negoziatutako kupoa eman ondoren, Foru Aldundietako eta Gobernuko pertsona arduradunek, azken honen eta hiru lurraldeetako bakoitzaren arteko banaketa zehaztuko dute.

Bidaiarien garraioa

Garraioaren alorrean, azpimarratzekoa da probintzia barruko bidaiarien garraiorako diru-laguntza. Sarritan biztanleak hirietara mugatzen direnez eta zenbait linea pribatuk ibilbide jakin batzuetarako duten interes eskasa ikusirik, administrazio probintzialak horietarako diru-laguntzak eman beharrean aurkitzen dira. Hau, batez ere, Arabarako garrantzitsua da, oso biztanle gutxi dituzten eta geografikoki isolatuak dauden udalerriak dituelako.