ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUAK

Udal eta lurralde mailako beste errekurtso batzuk

Herritarren eskubideak administrazioen aurrean (udaletxeak, diputazioak edo Eusko Jaurlaritzak) defendatzeko figura garrantzitsu bat Arartekoarena da eta Euskal Herriko hiru lurraldeetan ditu ordezkaritzak.

Gasteizko udalean Sindikoaren irudia aurkitzen dugu, auzokoen defendatzailea dena. Honen eginkizuna udal-zerbitzuei buruz hiritarrak informatzea, orientatzea eta haien kexaz arduratzea da.

Udal alorrean dagoen beste errekurtso bat herritarren arretarako telefonoa da. Telefono-zenbaki hau udal bakoitzean bakarra da eta Irun, Gasteiz eta Bilbon dago martxan. Beraz, 010 zenbakira deituz, udalari dagokion informazioa eska dezakegu, kexak aurkeztu, etab.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeetako aldizkariak herritarrek duten beste errekurtso bat dira, administrazioek (diputazioek zein udaletxeek) erabiltzen dituzten ebazpenak, deialdiak, diru-laguntzak eta bestelako informazioak lehen eskutik ezagutzeko.