AISIALDIA

Ekipamenduak

Euskadiko herri guztiek kultur eta kirol baliabide guztietarako instalazioak dituzte. Kultur etxeetan, liburutegietan, pilotalekuetan (erabilera anitzetarako kantxa bilaka daitezkeenak)... haur eta helduak gustura ibiltzen dira.

Maila ofizialean, biltzar jauregiak (Euskalduna, Bilbon; Kursaal, Donostian eta Europa, Gasteizen) maila handiko kultur ekintza eta kongresuak antolatzeko behar hori egoki asetzen dute.

Gasteizen hiriko auzo gehienetan hedaturik dauden gizarte-etxeen sarea bereziki nabarmentzekoa da. Bertan biltzen dira biztanleen kirol, gizarte eta kultur ekintza gehienak. Nabarmenetako batzuk Gamarrako kiroldegia, Mendizorrotza eta Beti Jai pilotalekuak dira.

Bilbon, 1932an merkataritza eta industria zabaltzeko egindako nazioarteko feriak

ezinbesteko funtzioa du; harreman berriak egiteko bideak irekitzen ditu, merkataritza-harremanak indartuz eta harreman, produktu eta zerbitzu berriak ezagutaraziz.