Sarean txateatzea
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
Chat ingelesezko hitza da, eta 'hitz egitea' esan nahi du. Hori da, hain zuzen ere, Internetek eskaintzen duen baliabideetako bat. Txata hitz egiten duten pertsonen multzoa da. Bizitza errealean bezala, elkarrizketa-taldean, era pribatuan nahiz bi eratara egin daiteke.
Txat horietan, parte hartzaileei gustatzen zaizkien gaiei buruzko elkarrizketak antolatzen dira (futbol-talde bat, gizarteko arduraren bat, herrialde edo eskualde jakin bat) gelen bidez. Era berean, gai orokorrei buruzko elkarrizketak daude, eta arruntagoak izan ohi dira, ez horren transzendentalak.
Interneteko milaka atarik eskaintzen dute baliabide hori. Atari generiko batean sartu eta hasierako orrian aurkezten duten txataren fitxa hautatu besterik ez dago. Batzuetan, programa txikiren bat behera kargatu behar izaten da ordenagailuan.Txatean zaudela, eta gela aukeratu eta gero (adinaren, eskualdeen eta herrialdeen arabera, bai eta parte-hartzaileen gustukoak diren gaien arabera sailkatu ohi dira), ezizen edo nick delako bat sartzeko eskatuko dizute eta hori izango da txatean izango duzun izena. Gainerako parte-hartzaileek ez dute zure benetako identitatea jakingo, baldin zuk ematen ez badiezu.
Hortik aurrera, teklatua erabiliz eta txat gela bakoitzean eskatzen diren gutxieneko arauak errespetatuz hitz egin behar da. Beste pertsona batekin zuk bakarrik hitz egin nahi duzunean, haren ezizena hautatu eta pribatuaren tekla sakatu. Beste leiho bat azalduko da, eta parte-hartzaile begiluzeetatik urrun egongo zarete.
Zenbait atarik ahotsa duten txatak ere eskaintzen dituzte. Txat horietan, zure lagunekin hitz egiteko teklatua nahiz mikrofonoa erabil ditzakezu. Horretarako, ordenagailuan audio txartela, kaskoak edo bozgorailuak eta mikrofonoa izan behar dituzu.
Gaur egun, milioika pertsonek erabiltzen dute txata lagunak egiteko, guztion gustuko gaiak aztertzeko, bai eta bikotea bilatzeko ere."Kedadak" edo hitzorduak
Hitzorduak gela jakin bateko ohiko parte-hartzaileek txatetik kanpo antolatzen dituzten bilerak dira, haiek bizitza erreala esaten dioten horretan elkar ezagutzeko. Txatean, egun eta toki jakin baterako hitzordua jartzen dute (normalean gelakoek atsegin duten festaren edo jardueraren bat egiten den egunen batean), gero ezizenik eta pantailarik gabe elkar ezagutzeko.
