Estas en:

Errenazimentuko artea (II)

Hirupedia

Errenazimentuko artea (II)

Eskultura errenazentistak edertasunaren irudipena zuen helburu nagusitzat. Eskultorearentzat ez zen nahikoa errealitatea irudikatzea, baizik eta etekin estetiko handienarekin egin behar zuen. Gainerako arteetan bezalaxe, eskulturan nolabaiteko bereizketa hautematen da XV. mendeko estiloaren, non brontzea ugaritasunez erabili baitzen, eta XVI. mendeko birtuosismoaren artean, non lehentasunez marmola erabiltzera jo baitzen.

Eskultura XV. mendean

Errenazimentuko lehenengo eskultura-gertaeretariko bat Florentziako bataiategirako ateak egiteko lehiaketarako deialdia izan zen, Andrea Pisanok (1295 inguruan -1349) jada eginikoak osatzeko helburuarekin. Bertan, eskultura errenazentistako figura handienetako hiruk hartu zuten parte:

  • Irabazlea, Lorenzo Ghiberti (1378-1455).
  • Jacopo della Quercia (1374 inguruan-1438).
  • Filippo Brunelleschi (1377-1446).

Lan hauen brontzezko erliebeetan hiru egile hauek eredu klasikoak berdintzeko zuten joera hauteman daiteke.

Adierazpen-mota hauen artean, indarrez gailendu zen Errenazimentuko eskultore nagusienetariko baten nortasuna: Donato di Niccolo, Donatello (1386-1466). Bere lanak, adierazitako pertsonaien sentiberatasuna, adierazkortasuna eta karga psikologiko eta dramatikoa du ezaugarri. Bere produkzioan honako hauek nabarmentzen dira: Orsanmicheleko kaperako estatua-multzoa, Florentziako katedraleko lau profetak, David, Errenazimentuko lehenengo eskultura biluzi exentutzat hartzen dena, eta Condottiero Gattamelataren zaldizko estatua.

Beranduagoko Quattrocentoan azpimarratzekoa da Andrea del Verrocchioren (1435-1488) lana, Veneziako Condottiero Colleoniren zaldizko estatuaren egilea, adierazkortasun eta indar handikoa.

Condottiero Gattamelata

Donatello, condottiero Gattamelataren zaldizko estatua, Padua.

Eskultura XVI. mendean

Errenazimentu klasiko edo berantiarreko eskultura Miguel Angel Buonarrotiren (1475-1564) lanaren garrantziak gailendu zuen dudarik gabe. Toskanako jenioaren kreazioak, berak behin eta berriro bere burua batez ere eskultoretzat zuela errepikatzen zuelarik, baliabide berriak ekarri zizkion arte honi, formen dinamismo handiagoa edo kontrolatutako indar-espresioa bezalakoak.

Hasiera batean Donatellok inspiratutakoa, liluratuta utzi zuten Antzinate klasikoko estatuek, gehienak aldi helenistikoko kopiak zirenak eta bere garaian indusketa erromatarretan aurkitutakoak.

Inspirazio honetatik David (1504-1505) ospetsua bezalako lanak sortu ziren. Lan hau Florentziako Jaurerriaren plazan jarri zuten eta gaur egun Akademiako Galerian gordetzen da. Harrokeria, lasaitasun eta kemenari eusten dion adierazpen honekin batera, Miguel Angelen eskultura-produkzioan honako hauek nabarmentzen dira: Pietatea, Vatikanoko San Pedron, Esklabuak eta Moisesen figurak, Julio II.a Aita santuaren hilobiaren proiektu izugarrirako egindako bakarrak, eta Lorenzo eta Giuliano de Medicisen hilobien hileta-multzoa.

David

Miguel Angel, David (Akademiako Galeria, Florentzia).

Miguel Angelen berezko estilo eta inspirazio bikainaren ondoren, manierismo deituriko estiloa garatu zen, gero Barrokoan jarraituko zena. Aldi honetakoak dira:

  • Benvenuto Celliniren (1500-1571) urregintza-piezen erliebe konplexuak.
  • Giovanni Bolognaren, Giambologna (1529-1608), marmol-multzo nabartuak, oreka sinesgaitzetako jarrerekin.
Celliniren urregintza-pieza

Bienvenuto Celliniren urregintza-pieza.

Orria posta elektronikoz bidali

* Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.com helbidera bidaltzea.info@hiru.com

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana
 

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.com webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.com-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.com helbide elektronikoa.

cerrar ventana