«« Itzuli
Monumentuak
Senlis-eko Notre Dame katedrala
1150. urtean Frantziako Senlis hiriko antzinako beste santutegi batzuen gainean eraiki zuten Notre Dame izeneko katedral ikusgarria.
2001/01/01
1150. urtean Frantziako Senlis hiriko antzinako beste santutegi batzuen gainean eraiki zuten Notre Dame izeneko katedral ikusgarria. Estilo gotikoan eraikitako lehen katedraletakoa da eta bere elementurik azpimarragarriena mendebaldeko atarian dagoen tinpanoko Ama Birjinaren koroatzearen irudikapena da. XIII. mendean zehar hegoaldeko kanpandorrea luzatu zuten, besteak beste, egindako eraberritze lan garrantzitsuetan. 1504. urtean tximista batek eragindako suteak kalte handiak eragin zituen katedralean, baina urte batzuen buruan konpondu zuten. Frantziako Iraultzakoan izan zituen hainbat kalte hurrengo mendean konpondu zituzten.
