Euskadiko kultur ondarea

Atal honetan Euskal Erkidegoko kultur ondarea aurkituko duzu. Guztira 744 elementu zerrendatu ditugu, hiru taldetan banatuta: Ondare erlijiosoa (elizak, ermitak, katedralak, komentuak, santutegiak...); ondare industriala (errotak eta burdinolak, meategiak, papergintza, ontzigintza, ehungintza, trenbideak...); eta zibila (jauregiak eta dorretxeak, kale-etxeak, baserriak, udaletxeak, plazak eta ateak, zerbitzuak...).
Eraikin bakoitzak bere fitxa dauka, irudiarekin batera. Eraikinaren gaur egungo deskripzioarekin batera datu historikoak ere lantzen dira. Eraikinaren sorrera deskribatzeaz gain, haren bilakaera eta ibilbide historikoa ere azaltzen da, izan dituen izen edo jabetza aldaketak...