Artea Euskal Herrian
- LINK: Kanpo loturak (1)
Irtenaldia egiteko beste arrazoi bat estilo arkitektonikoak ikusteko eraikinak bisitatzea da. Seme-alaben testu-liburua hartzen baduzu, une horretan zer ikasten ari den jakin ahal izango duzu eta ibilbide bat presta dezakezu gehien interesatzen zaizkizuen gauzak ikusteko.
Adibide moduan, estilo desberdinak dituzten elizak proposatzen dizkizugu: bata Gasteizko Santa Maria katedrala, estilo gotikokoa, eta bestea Armentiako San Prudentzio eliza, estilo erromanikokoa.
- Araba da euskal probintzietan erromanikoaren oroigarririk gehien dituena eta hobekien gordetzen dituena. Estilo hau oso berandu iritsi zen arren, bada eraikin bat bere ezaugarriak direla eta, besteen artean nabarmentzen dena: Armentiako San Prudentzio eliza.
Armentiako San Prudentzio eliza gotzaintza baten egoitza izan zen XII. mendeaz geroztik, Kalagorrira eraman zuten arte. Aipagarria da bere oin erdizirkularreko absidea eta proportzio handiko danborra.
- Estilo gotikoaren adibide dugu Gasteizko Santa Maria katedrala. Tenpluak hiru nabe, gurutzadura eta presbiterioa ditu. Presbiterioa hiru kapera dituen girola batek inguratzen du.
Barruan, oso miretsia izan den Birjinaren irudi bat gordetzen da: taila gotiko horretan Birjina sagar batekin jolasean dabil eta bere altzoan eserita dagoen Haurtxoak esku batekin bedeinkatzen gaitu, beste eskuan liburu bat duela.
- Beste ideia bat izan daiteke Euskadi zeharkatzen duen Santiago Bidearen zati txiki bat egitea; bide horrek Kostaldeko Bidea edo Arabako Ibilbidea izenak ere baditu. San Adrian-Agurain tartea (15 km) egin dezakezu.
