ESKOLA LAGUNTZA

Elkartasuna

Sustatu zure seme-alabengan elkartasun-izpiritua, ohar daitezela zenbat gauza daukaten, beste herri eta lurralde batzuetako pertsonek ez dituztenak. Txikiak badira, ezer gutxi egin dezakete, baina, adibidez, familia osoak haur baten babes-ardura har dezake, eta hari irudiak bidali edo idatzi ere egin diezaiokete, edo gure esku dagoen beste edozein jarduera. Dagoeneko hazita badaude, eskain iezazkiozu programa hauetako batzuk:

Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetza Zuzendaritzak urtero Euskal Borondatezko Lankide Gazteak programa antolatzen dute. Helburua Hirugarren Munduarekin lankidetzan aritzea da, Amerika, Afrika eta Asiako hainbat herrialdetan burutzen diren ekintza zehatzen bidez. Borondatezko gazteek ekintza horietan hartzen dute parte, herri horietan bertan lan eginez. Hirugarren Munduan hiru hilabeteko aldia egiten dute.

Auzolandegiak oporrak igarotzeko beste era bat dira. Gizarte-proiektu batean parte hartzen duten gazteek osatzen dituzte, eta abiapuntua borondatezko elkarbizitza dute. Jarduera honetara herrialde edo erkidego desberdinetako gazteak joan ohi dira, eta, beraz, elkarbizitzaren funtsa ideien eta sinesmenen errespetua da, bai eta diskriminaziorik eza ere, sexu, arraza edo jatorri sozialagatik. Auzolandegiek 15 egun irauten dute eta astero 20 ordu lan egiten da.

Azkenik, Europako Boluntarioek aukera ematen diote gazteari berea ez den beste herrialde bateko elkarte batean parte hartzeko, eta eskaini egiten diote beste kultura eta hizkuntza batzuekin harremanetan jartzea, borondatezko lana eginez. Lan hori 6 eta 12 hilabete artekoa da, eta ingurunea, gizartea, kultura, kirola, artea... gai duten jarduera anitz eskaintzen du.

Informazio gehiago nahi baduzu Gazte aukera eta ONGs Euskadi web guneak kontsultatu.