ESKOLA LAGUNTZA

«« Itzuli

Anorexia eta bulimiari aurre egiteko moduak

Aholkuak

 
  • Haien autoestimua bultzatu.
  • Gure seme-alabei beren sentimenduak ezagutu eta adierazten irakasten saiatu.
  • Pertsona hobezinik ez dagoela eta guztiok akatsak egiten ditugula onartzen lagundu.
  • Pisuari edo loditxoen irudiari buruzko txantxarik edo isekarik ez egin.
  • Atletak edo dantzariak badira, haien entrenamenduak eta dietak zaindu.
  • Mediku baten aholkurik gabe dietak egitea debekatu.
  • Haien gorputza onartzen, mimatzen eta zaintzen lagundu.
  • Familiako bazkariak egiten saiatu eta tarte horiek gure maitasun guztia emateko aprobetxatu.
  • Argaltasuna arrakasta izateko gako gisa ulertzen duten moda guztiei uko egin.
  • Giza balio batzuk izatea aldizkarietan eta telebistan ikusten ditugun gorputz bikain guzti horiek baino askoz ere garrantzitsuagoa dela irakatsi.