EUSKAL KULTURA

Mairu

Mairu deitzen zaie, gehienetan, Iparraldean, beste garai bateko pertsona ez kristau, sinesgabe batzuei. Gaur oraindik, bataiatu gabeko bat Mairu da. Horrela, "mairu-beso" esaten diote bataiatu gabe hildako haur baten besoari Garaziko lurraldean.

Mairu hitza nahiko zabaldurik dago oraindik gure herrietan, leku izen zenbaitetan eta beste hitz batzuetan: "Mayrumendia" (Erdi Aroko Artajonan) "Mairubide" (Manurgatik gertu, Araba), "Mairuburueta" (Okoiztako barrutian), "Mairubaratz" (Oiartzungo harrespila), Mairularri (Zugarramurdiko harrespila), Mailarreta edo Mairularrieta (Otsongo-Mondarroingo mendi gainean), "Mairuetxe" (Buluntsa mendiko harri zatiak, Mendibeko trikuharria eta Okabe lurraldekoa), "Mairuaran", "Mairuilhar" edo "Maiilhar", "Mairukeri".

A los Mairu ha sido atribuida la construcción de algunas casas fuerte, como las de Irissarry, Donamarte (Lekunberri), Aphatea (Bussunarits), Logras (Zaro), Larrea y Lahostanea (Ispuru).

Las primeras alusiones a este deporte popular se refieren a un levantador de piedras nacido en 1886, llamado Arteondo. Este levantador es el primero que llevó las piedras a una plaza y con él se establecieron las medidas y pesos de las piedras.

Harri-jasotzailea

Mairuek zenbait trikuharri eta harrespila ere eraiki omen zituzten, esate baterako Zugarramurdiko Ibañetakoak, Oiartzungoak, Buluntsakoak eta abar.

Halaber, izen hori duten pertsonaiak azaltzen dira Nafarroako, Lapurdiko eta Gipuzkoa ekialdeko ipuinetan agertzen dira, eraikuntza lanetan beti. Euskal Herriko beste bazter batzuetan, etxegileek beste izen batzuk hartzen dituzte: Moru, Mairi, Moro, Jentil, Maide, Lamina...

Badira, gizabeso ihartuek edo Mairuren besoko hezur batek ahalmen misteriotsuak dituztela esaten duten ipuinak. Mairu-besoa da edo, zehatzago esanda, bataiorik gabe, kristau ez izanik, hildako haurraren hezurra. Gai hori aipatzen duten istorioen arabera, batzuek gauez argi egiteko lastargi bezala, erabiltzen dute hezur hori, eta batzuetan, nonbait lapurreta egin nahi duenean, etxe hartakoak lokartzeko. Mito hori ezaguna da Garaziko lurraldean, baina beste leku batzuetan ere badira gauez argia egiteko giza hezurrak erabiltzen dituzten gizonak aipatzen dituzten istorioak, Ataunen (Gipuzkoa) eta Meñakan (Bizkaia), adibidez.

Beraz, bataiatu gabeko haurrak "mairu" ziren, eta, egoera horretan hiltzen baziren, jaiotetxearen inguruan edo jaiotetxeko baratzean lurperatzen zituzten.