Aukeratuak
Joanes Etxeberri Sarakoa
Sarako Etxeberri. Paben jesuitekin ikasi ondoren, medikuntza ikasi zuen. Ikasketak bukatzean Sarara joan zen bizitzera, eta handik, Azkoitira 1725ean.
Herri antzerkia: pastoralak
Pastorala herri poesia adierazteko beste baliabide bat zen: ahozko literatura, herri antzerkiaren bidez. Pastoralean, musika eta dantza ezinbestekoak ziren, pastoralari erritmoa emanez.
Gomendatuak
Jon Alonsoren Astrolabioa
Pamiela, 2007
p>Astrolabio hau lau artikulu biltzen dituen saiakera literarioa da; lehengo hiruretan egileak, irakurlea den aldetik eta itzultzailea den aldetik metaturiko esperientziak lagun, nola halako bidezidorrak bilatu nahi ditu letren oihanean, gustuko idazleen eta erreferentzien bitartez, inork literaturan jarduteko eduki ditzakeen arrazoiak eta literaturan egoteko bere koordenadak errepasatzeko asmoz.
Laugarren artikuluan gure sistema literarioaren zenbait alderdi aztertzen dira, zeharka, alderaketaz, gai horretara hurbilpen xume bat eginez.




