«« Itzuli
Uribe eta Atxaga Europako poesiaren ingelesezko antologia batean

2008/05/13
Kevin Prufer eta Wayne Millar kritikari estatubatuarrek gaur egungo poesia europarra jasotzen antologia bat egin dute New european poets (Graywolf) izenburuarekin. Kirmen Uriberen hiru poema eta Bernardo Atxagaren beste bi daude bilduta AEBtan argitaratu den antologian.
Liburuak XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI. hasieran argitaratu duten Europa osoko 270 idazleren poemak biltzen ditu. Gaur egungo poesia europarraren ikuspegi zabala ematen den lehen aldia da, egileen ustez. Liburuan Europako tradizio handietako idazleak datoz; ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz edo errusieraz idazten dutenak. Baina baita ere euskaraz, gaelikoz edo suomieraz idatzitakoak.
Antologia honetan sartu dituzten Uriberen poemak Bitartean heldu eskutik (Susa, 2001) liburutik hartu dituzte. Lan hori iaz argitaratu zen ingelesez eta kritika onak jaso zituen.
(Argazkia: www.graywolfpress.org)

