EUSKAL LITERATURA

««Itzuli

Javier Zuloagak asaldatzea aldarrikatu du bere azken liburuan

Javier Zuloagak asaldatzea aldarrikatu du bere azken liburuan

2009/07/08

Javier Zuloagak, idazle eta kazetari bilbotarrak, bizitzako edozein unetan asaldatzea aldarrikatu du La isla de los rebeldes, bere azken nobelan.

2005ean, El hombre que pudo ser libre nobelarekin debuta egin ostean, Zuloaga fikziora itzuli da pertsonaien nobela batekin. Istorioa San Gregorio uhartean garatzen da, Karibeko toki galdu batean. Bertan, Lucas Perez, Humanitateen irakasle ohoratu eta ospetsua, eta Julian Rasilla, antzinako eskolako kazetaria, aurkitzen dira.

Idazleak adierazi bezala, protagonista biak "oso inkonformistak" dira eta asaldatu egiten dira; izan ere, zenbait egoera direla eta, bizitzan oso gutxi dute galtzeko; batak erretiroa derrigortuta hartu beharko du eta bestea ez da egunkariaren garapenari moldatzeko gai izan.

Horregatik, irakasleak bere erretiroa dela eta egingo dioten omenaldia probestuko errepublikako presidentearen kontra egin eta herrialdeak duen "zulo eta pobretze kulturalaren kontrako" kritika amorratua egiteko.

Idazlearen arabera, nobelaren izenburuarekin, La isla de los rebeldes, asaldatzea "ez jende gaztearena, ez ideologia konkretu batena ez dela" aldarrikatu izan nahi du. "Asaldatzea mirari bat da. Bizitzaren aurrean pertsonak erantzuteko duten gaitasuna", adierazi du.

Zuloagak (Bilbo, 1952) kazetari bezala, informazio eta enpresa komunikazioaren arloan ibilbide luzea garatu du. Gaur egun, La Caixa taldearen Gizarte Ekintzetako Komunikazio Zuzendaria da. Horretaz gain, kolaborazioak egiten ditu kazetari bezala eta idazkuntza ere lantzen du.

(Argazkia: http://javierzuloaga.blogspot.com/)