Euskarazko soinu eta hotsak
Euskarazko soinu eta hotsen hitzen zerrenda.
- Aiui
Oihua, garrasia, bereziki pozak eragindakoa. - Alara
Garranga, kakara, oiloaren eta oilarraren oihua. - Alarau
Oihu ozena, bereziki oinaze edo amorruzkoa. - Aldarri
Oihua, bereziki zerbait aditzera ematekoa. - Algara
Barre-hots ozena. - Angelus
Izen bereko otoitza egiteko orduadela adierazten duen kanpai-hotsa. - Antsia
Oihumina, kexua. - Arada
Hotsa, bereziki erleek etab. egiten dutena. - Ardaila
Iskanbila, zarata. - Arkuma
Oihumina. - Arnasots
Arnasketaren hotsa. - Arrada
Hotsa, bereziki danborrak, urak edo erleek sortutakoa. - Arrama
Zarata, soinu ozena (animalien orroa, giza oihua, itsas soinua, etab.). - Arrantza
1. Astoaren orroa. 2. (hed.) Negar zaratatsua. - Arrast
Moztu edo karraskatzean egiten den hotsaren onomatopeia. - Arroitu
Hots ozena; zarata. - Asots
1. Txingorraren hotsa. 2. Hotsa, zarata. - Astrapalada
Zarata, iskanbila. - Auria
Oihua, alaraua. - Azantz
Hotsa. - Balaka
Beea, ardiaren oihua. - Bar-bar
Hizketa-hotsaren onomatopeia. - Barre-algara
Barre ozena, zaratatsua. - Baurre
Orroa. - Bee
Beea, ardiaren oihua. - Berbots
Hitz-hotsa. - Borborigmo
Medikuntzan, digestio-hodietan barrenagas eta likidoen mugimenduek sortutako hotsa. - Burrunba
1. Erleek eta antzeko intsektuekhegan egitean sortzen duten hotsa. 2. Zarata handia,adib. gauza-pilo batek erortzean edo trumoiakegiten dutena. - Dan-dan
Atean jotzearen, kolpebaten, kanpaien, etab.en hotsaren onomatopeia. - Danba
Kolpe sendo edo tiro baten hotsarenonomatopeia. - Danbada
Kolpe sendo edo tiro baten ondoriozkohotsa - Danbateko
Kolpe gogorra; kolpe horrenondoriozko hotsa. - Danda
Kanpai-hotsa. - Danga
Kolpe baten hotsaren onomatopeia. - Dangada
Kanpai-hotsa - Deiadar
Oihua. - Din-dan
Kanpai-hotsaren onomatopeia. - Drungun-drungun
Baldarki edatean egitenden hotsaren onomatopeia. - Dum-dum
Kanpai-hotsaren onomatopeia. - Dunbada
Dunbaren hotsa; danbada. - Dunbots
Zarata handia. - Durdurika
Ozentasun gutxiko zarata. - Durdurio
Belarri barneko zarata. - Durundi
Hots ozena; bereziki, oihartzunerrepikatuen bidez areagotzen edo luzatzen denhotsa; erresonantzia. - Eztanda
Leherketa batena bezalako zarata handia. - Eztul
Bat-bateko arnasbotatzea bortitz etazaratatsua, bereziki behin eta berriro gertatutakoa.Arnasbideetan gertatzen den jariakin edo gorputzarrotz batek eragindakoa da, eta horiek bertatikkanporatzeko funtzioa du. - Firrinda
Makila, soka, etab.en higiduralasterra; delako higidurak egiten duen hotsa. - Garranga
Oiloaren eta oilarrarenoihua, alara, kakara. - Garrasi
Oihu zorrotz eta bizia. - Gur-gur
Haizeek hesteetan egiten dutenhotsa; murmurra. - Haro
Ahots-zarata, iskanbila. - Harrabots
Zarata, batez ere ozena. - Heiagora
Garrasia, oihua. - Herots
Harrabotsa, zarata, hotsa. - Hil-kanpai
Norbait hil dela adierazteko jotzendena. - Intziri
Oinazearen edo atsekabearen ahozkoadierazpen hitzik gabekoa. - Inusturi
Tximistaren hotsa, trumoia. - Irrintzi
1. Zaldiaren oihua. 2. Euskal oihu berezia, zolia eta luzea, batez eredeitzeko edo alaitasun-adierazpen bezala egitendena. 3. Gurdiaren edo orgaren zarata. - Iskanbila
Oihuen, jolas- edo borroka-hotsenzarata; nahasmendua, zalaparta. - Istilu
Egoera larri batean sortzen den eztabaidazkozarata, iskanbila. - Kakara
Garranga, kakara, oiloaren eta oilarraren oihua. - Kalapita
Iskanbila, eztabaida zaratatsua. - Kanoikada
Kanoi batek egindako tiroaren hotsa. - Karraka
Beleen eta bestelako korbidoenhots zakarra. - Karranka
Gurdi, orga, etab.ek higitzeanegiten duten hots zoli, bizi edo ez atsegina. - Karraska
1. Apurtzen edo lehertzen denzerbaiten hots idorra. 2. Karraskatzean hortz-haginekegiten duten hotsa. - Karraskots
Karraskatzean hortz-haginekegiten duten hotsa. - Kirrika
Apurtzen den zerbaiten hotsa,karraska - Klask
Ausikitzean egiten den hotsa - Klik
Klaskaren kidekohotsa, baina hura baino ahulagoa. - Kokoratz
Kakara, oiloaren oihua. - Kokoriko
Oilarraren oihua. - Kornaje
Medikuntzan zenbait gaixotasunetan (laringitisa,croupa) arnas hartzeko zailtasunak sortzenduen hotsa. - Korroka
1. Zurrunga. 2. Korrokada. 3. Igelek eta apoek egitenduten oihu erlatsa. - Korrokada
1. Sabeleko zarata. 2. Urdailean eratzen diren haizeen ahotikojaurtitze zaratatsua. - Kraska
Apurtzen, lehertzen, higitzenden zerbaiten hots idorra, karraska. - Krazka
Belearen eta beste korbidoen oihua, karraka. - Krepitazio
Medikuntzan: 1. Hautsitako hezur batenzatiek elkar igurztean egiten duten hotsa.2. Arnasbideetako zenbait gaixotasunetan, arnashartzean sortzen den hotsa. - Kriskitin
Erdiko hatza hatz lodiarekinigurtzi ondoren honen oinaldean joz ateratzen den hotsa. - Kuku
Kukuaren oihua. - Kukurruku
Oilarraren oihua edo kantua. - Kurrin
Txerritxoen oihua. - Kurrinka
Txerriek, basurdeek eta kidekoekegiten duten hotsa, zurrungaren antzekoa. - Kurrixka
Oihua, orro zolia. - Lekaio
Oihua, irrintzia. - Mahuka
Marruma, orroa. - Makakorro
Abere larrien orroa. - Marmar
1. Hots jarraitua, arina eta ozentasuntxikikoa. 2. Batez ere haserrea, kexua, desadostasuna adieraztenduen eta ozena ez den ahots edo jarduna. 3. Txakurrek, otsoek etabeste zenbait animaliak hortzak erakutsiz egitenduten mehatxuzko eztarriko hots sakona. - Marraka
1. Ardieneta ahuntzen oihua, beea. 2. Katuaren oihua.3. Orroa, marrua. - Marraska
Orroa, marrua, oihu ozena; negarra. negar-marraska. (pl.) Negar-zotina. - Marru
Behitarren eta oreinen berezko hotssakon eta luzea. - Miau
Katuaren oihua. - Oihu
Ahotsak egotziriko hots zorrotza. - Oihumin
Intziria, auhena. - Orro
1. Lehoiaren eta beste zenbait animaliaren oihu ozena. 2. (Z) Astoaren arrantza. 3. (hed.) Oihu handia, zarata ozena. - Ospe
Hotsa, zarata. - Ostots
Trumoia, tximistaren hotsa, huraikusi ondoren entzuten dena. - Panpots
Bihotz-taupadaren hotsa; taupada bera. - Patarraka
1. Alaraua (sarritan orro,negar, oihu eta antzekoez lagundurik). 2. Zarata handia - Plaust
Hainbat kolpe edo elkar jotzeren hotsarenonomatopeia. - Plist(i)-plast(a)
1. Bi masailetan jotako ukaldienhotsaren onomatopeia 2.ur-putzuetan zipriztinakbotaz ibiltzearen onomatopeia. - Poru
Zarata - Purrust
Aleak, txanponak, etab.eskukadaka botatzean edo likidoek erortzean egitenduten hotsaren onomatopeia. - Sisipasa
Normalean /z/ ahoskatu behardiren hotsak /s/ ahoskatzean datzan ahoskatze-akatsa. - Soinu
Gorputz baten dardara, airean edo beste ingurune elastiko batean zehar transmititurik, belarrian sortzen duen sentsazioa. - Txintxin
Txanponen hotsaren onomatopeia. - Txistu
Ezpainak elkartuta eta irekidura bat utzirik, edota mihia modu egokian jarririk, airea kanpoaldera bultzatzean sortutako hotsa. - Txorrotxio
Txorien kantu-hotsa. - Ulu
Txakurraren, otsoaren eta hontzaren oihu zorrotz eta luzea; gizakiak, saminduraren eraginez egin ohi duen oihu garratza. - Xaribari
Iskanbila. - Xuxurla
Hots arin eta ozentasun txikikoa. - Yeismo
ll hotsa j moduan ahoskatzean datzan akatsa. - Zalaparta
Iskanbila - Zantzo
Irrintzia - Zarata
Hots edo hots-multzo ozen eta nahasia. - Zaratots
Hots edo hots-multzo ozen eta nahasia. - Zarta
Apurtzen edo lehertzen den zerbaitek,zerbaitek, elkar jotzen duten bi gauzek ateratzenduten hotsa. - Zaunka
Txakurrek eta kideko animaliekegiten duten hots labur eta ozena. - Zirt
Txinparta, zigor-kolpe, etab.ek ateratzenduten hotsaren onomatopeia. - Zotin
Bat-batean gertatzen den arnasgoraozena, diafragmaren uzkurdurak eragindakoa;direlako uzkurdura eta hotsen segida. - Zurrumurru
Ozentasun gutxiko hots nahasi eta jarraia. - Zurrunga
Lo egonik, arnasa hartzean egiten den hotsa. - Ñau
Katuaren oihua.
