FILOSOFIA

Erdi Aroko filosofia

Erdi Aroko filosofia deitzen zaio Mendebaldeko erromatar inperioa desagertu zenetik (476) turkiarrek Konstantinopla hartu zuten arte (1453) sortu zen filosofiari. Gertakizun historiko, sozial, politiko, kultural eta zientifiko garrantzitsuez beteriko tarte luzea da. Kulturari dagokionez, Mendebaldeak greziera galtzen du eta antzinako ondare filosofiko zientifikoaren zati handi bat ere. Elizaren eskutik kristau sapentia eraikitzen hasten da, dogma kristauarekin bat eginda, hausnarketa guztien hasiera eta bukaera dena.

Ezaugarri orokorrak

  • San Agustinek kristau teologia eta antropologiaren oinarriak jartzen ditu.
  • Erdi Aroko filosofia guztiak erlijio kutsua dauka eta filosofo gehienak teologoak dira.
  • Aristotelismoa XIII. mendean inposatzen da filosofikoki eta zientifikoki eredutzat hartuta XVII. mendera arte.
  • Aristotelismoak bukaera duen unibertso baten irudia ematen du; horrez gain, Aitasantutzaren boterea eta botere mundutarraren arteko eztabaidarako oinarriak jarri zituelarik.
  • Aristotelismoaren aurrean humanismo errenazentistarekin batera iristen dira Erasmoren obra eta Luteroren Erreforma.

Erdi Aroko filosofiaren aroak

  • Filosofia kristautasunarekin bateratzeko lehenengo pausuak ematen dira. Fase honetan aipagarria da San Agustin (7. gaia ikusi), patristikaren ordezkari nagusia, eta Boecio (9. gaia ikusi), De Consolatione Philosophiaeren egilea, Aristotelesen obren itzulpen eta oharren tratadua. Bere arrakasta sortu zen unibertsalei buruzko arazoaren eztabaida hasteagatik neurri handi batean.
  • Fase emankorrenetako bat eskolastikarena da. Bere hastapenak VI. mendekoak dira eta XIV. mendean bukatzen da. "Eskolastikak" haien artean erlazionatuta dauden bi alderdi izendatzen ditu:
    • Hezkuntzaren erakundea (schola=eskola).
    • Eskola eta unibertsitateetan alde eta kontrako argumentuak aztertzeko jarraitutako metodoa, irtenbidera iritsi baino lehen.
    • Eskolastikaren bigarren fasea XI. mendetik XII. mendera iristen da. Metodo eskolastikoa garatzen da eta mundu islamiarraren eragin handia nabaritzen da, ordura arte ezezagunak ziren Greziako obra batzuen ondorioz. Halaber, unibertsalen arazoari buruzko eztabaida orokorra bihurtzen den momentua da, bi urte iraungo duena.
    • Bi gertakizunek mugatzen dute goi eskolastikaren garaia (XII.-XIII. mendeak):
      • Aristotelesen fisika eta metafisika irakurtzeko debekua, unibertsitate batzuek aurre egin zioten eta.
      • Akinoko Santo Tomasen figura (1225-1274), filosofia aristotelikoa eta kristaua San Agustinen filosofiatik batzen saiatu zena.
      Santo Tomasen lan filosofikoaren barruan, logika, metafisika, teologia naturala, etika eta filosofia politikoa sartzen dira, eta hiru mailatan banatzen da:
      • Komentarioak (Aristotelesi, Bibliari eta teologo garrantzitsuei).
      • Summak (Summa Gentilen Aurka eta Summa Theologica).
      • Quaestiones disputatae eta Quaestiones quodlibetales.
      Aipamen berezia behar du argumentu kosmologikoak (bost bideak) Jaungoikoaren existentzia demostratzeko.
    • XIV.mendeko Ockhameko Guillermo ordezkatzen zuen eskolastika berantiarrak eta bere nominalismoak bide berria irekitzen du (bide modernoa), Akinoko Santo Tomasen antzinakoaren aurka, Oresmeko Nicolas eta Jean Buridanek gai kosmologikoei buruz egindako planteamenduek lagunduta.

    Unibertsitateak

    XII. mendeko hiri eskoletatik aurrera, unibertsitatea maisuak eta ikasleen arteko elkarketa korporatibo bezala sortzen da bat batean, beren interesak lortzeko helburuarekin. Lehenengo unibertsitateen hastapenak (Paris, Bolonia eta Oxford) XI. mendeko eskoletan daude. XIII. mendean, aurrekoen zatiketak direla eta, beste batzuk sortzen dira (Cambridge Oxfordetik eta Padua Boloniatik) eta beste batzuk botere politikoak zuzenean sortzen ditu (Salamanca, 1218).

    Erdi Aroko unibertsitatea lau fakultatetan banatua zegoen: Arteak, Teologia, Zuzenbidea eta Medikuntza.

    Erdi Aroko unibertsitatearen helburuak hauek dira:

    • Irakaskuntza arautzea, irakasle izateko ikasketak zehaztuz.
    • Irakaskuntzaren kalitatea kontrolatu testuak eta egitarauak finkatuz.
    • Titulu ofizialak eman lanbide batean jardutea ahalbidetzeko.

    All Souts Collegeren ikuspegia, Oxford.

    Patristikaren definizioa

    Akinoko Santo Tomas eta San Alberto Magno.

    Historia eta kristau dotrinaren azterketa Elizaren aiten garaian (San Cipriano, San Gregorio Nacianceno, San Basilio, San Atanasio, Donibane Crisostomo, San Agustin, San Jeronimo, eta besteak).

    Elizaren aitek lau ezaugarri dituzte: ortodoxia, bizitza santutasuna, Elizak onartua izatea eta antzinatasuna.

     

    Hitzaldi

    Lectio (irakasgaia, irakurketa), jakinduria nabarmena duen idazle baten obra irakurtzea. Lectioan hiru maila bereizten dira: zentzu literala, esanahia eta iritzia

    Disputatio (eztabaida), irakasgaietan proposaturiko argumentu bati buruzkoa.

    Quaestioa eskema finko bati jarraituz garatzen zen: proposaturiko tesiaren aldeko eta aurkako arrazoiak ikasleek aurkezten zituzten eta ondoren, ikasle aurreratu batek erantzuten zien, irakasleak edo magisterrek erantzun baino lehen.