Enpirismoa
Enpirismoaren ezaugarriak
- Ezagueraren sorreran eta berrespenean esperientzia izateari garrantzi handia ematen dio.
- Metafisika behaketatik aldenduta dagoen eratze gogoetatsutzat jotzen du.
- Arrazionalismoaren gehiegizko dogmak ordezkatu egiten ditu arrazoiaren araberako arazoen tratamendu enpiriko eta historikoaz.
- Etika, politika eta erlijioarekin erlazionatutako arazoek interesa pizten diote, eta arrazoiaren analisi kritikoaren bitartez sailkatzen ahalegintzen da.
Locke eta ezagueraren teoria
Locke-k ideia edo jatorrizko printzipioak izatetik abiatzen diren ikuskerei teoria alternatibo bat eskaintzen die. Gizakiaren burua jaiotzerakoan tabula rasa da, ikusten den esperientziaren behaketaren bitartez lortzen du ezaguera. Eskarmentua honelako izan daiteke:
- Kanpokoa (kanpoko zentzumenak).
- Barrukoa (hausnarketa).
Ideiak eta hizkuntza.Locke-ren ustez hiru ideia mota daude:
- Ideia bakunak: kanpoko edo barruko munduak eragindakoak. Bi mota daude: lehen mailako ezaugarriak dituztenak (hedadura, sendotasuna, kantitatea) eta bigarren mailakoak edo subjektiboak (kolorea, zaporea eta usaina).
- Ideia konplexuak: ideia bakunen konbinazioaren bitartez, buruaren gaitasun aktiboak eragindakoak.
- Ideia abstraktoak: buruak eragindakoak dira, ezaugarri partikularrak baztertuz eta ezaugarri orokorrak onartuz.
Hizkuntza adimenaren ideiak adierazten duten kanpoko zeinuen hautazko sistema da. Hitzek ideia orokorrak edo unibertsalak izendatzen dituzte: komunikazioa ahalbidetzen duten gauza unibertsalen zeinuen multzoa.
Filosofia politikoaLocke-k erregearen jainkozko eskubidearen teoria absolutista kritikatzen du eta kontratu sozial izeneko teoria azaldu zuen. Estatuaren eraikitzearen aurreko mailan, gizakia natura-egoeran bizi da. Egoera honetan arrazoi naturalak gizakiari adierazten dio denak berdinak direla eta inork ezin diola besteari min egin bere bizitzan, askatasunean edo jabetzan. Locke-k tolerantzia erlijiosoa ere defendatzen du.
Berkeley. Materiagabetasuna
Materiagabetasunak ideien atzetik errealitate material baten ukatzea du abiapuntutzat.
- Gure buruan dugun gauza bakarra hautemateak dira. Baina hautemateek ez dute oinarri material baten izatea eskatzen. Gauzak bakarrik hautematen direnean existitzen dira. Gauzen izatea hautemanak izatea da.
Ideiak eta izpirituakBerak duen errealitatearen ikuskera metafisikoak bakar-bakarrik bi izate mota onartzen ditu: ideiena eta izpirituena.
- Ideiak honelakoak izan daitezke: grinetatik, izpirituaren lanetatik edo ikuskera sentikorretatik eratorriak. Eta hautemandakoa bakarrik denez, soilik ideiak daude; eta ez dago, beraz, oinarri materialik hautemateen atzean.
- Izpiritua izaki aktiboa, soila eta zatiezina da. Bi dimentsio ditu: adimena eta borondatea.
Giza izpiritua eta JainkoaBerkeley-k bere ezagueraren teorian Jainkoa sartu egiten du, gure ideien azken jatorria eta hautematen ez den zerbaiten izatea azaltzeko.
Nahiz eta objektuak hauteman gabe existitu ezin diren ideiak izan, onartzen du ezin dela baieztatu guk hautematen ditugunean bakarrik existitzen direla. Gauzak, ordea, izate desberdina dute, ez daude gure menpe, ezta gure ikuskeraren menpe ere.
Bada buru bat, sentimenen mundua bere baitan duen izpiritu amaigabea. Gauza hautemangarriak benetan badira eta hori horrela bada, buru batek hautematen ditu edota Jainkoa den izpiritu amaigabeak.
Gauza hautemangarriak egoteak, izpiritu mugatuek ez dutenean nabaritzen, beti hautematen dituen izpiritu amaigabea badagoela frogatzen du.John Locke
John Locke (1632-1704) medikua, politikaria eta demokrazia liberal zein filosofia enpiriko modernoaren oinarrien egilea izan zen. Lan asko Holandan idatzi zituen erbestean. Honako liburu hauek idatzi zituen: Giza adimenari buruzko saiakera, Gobernuari buruzko bi tratatu eta Tolerantziari buruzko eskutitza.
George Berkeley
Alzifron edo "filosofo txikia" zazpi elkarrizketatan obraren azala, 1734, George Berkeley-ren lana. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
George Berkeley (1685-1753), filosofo, teologo eta apezpiku irlandarra. Ekintza publikoei eskainita eman zuen bizitzako zatirik handia eta aldi batean Amerikan egon zen. Oso gazte zenean argitaratu zituen bere lanik garrantzitsuenak: Giza ezagueraren hastapenak eta Hiru elkarrizketa .
