Pentsamendua Espainian
Unamuno eta existentzialismoa
Miguel de Unamuno oinarrizko pertsonaia da espainiar pentsamenduan, baina pertsonai publiko polemikoa ere izan zen: sozialista bere gaztaroan, hasiera batean ideia errepublikanoen alde agertu zen, matxinatuekin harreman bitxia izanez amaitzeko. Bere obretan, estilo erraz eta zehatzarekin idatziak, giza existentzia hilezkortasun sentimendua eta Jainkoa eta arrazoian fedearen arteko etengabeko gatazka bezala islatzen da.
Bere filosofia proposamena
Arrazoi ugari direla eta, Unamuno ezaugarri bakarraz definitzea oso zaila da, errealitate baten aurrean jartzen badugu. Hala ere, bere filosofia proposameneko ondorengo puntuak nabarmendu daitezke:- Unamunoren interesa, bereziki banakako indibidualtasunean eta norberekiko zintzotasun eta zuzentasunean kokatuta dago.
- Filosofiak giza existentziaren zentzuari espresioa eman eta munduko zein bizitzaren kontzeptu bateratu eta erabatekoa eratzeko dugun beharrari erantzuna eman behar dio.
- Existentziaren sentimenduak barneko jarrera eta ekintza sortzen ditu; kontzeptu haren arrazoia da.
- Egiak, bizitza bultzatzen duen neurrian, haren menpe egon beharra dauka.
- Bizitza egiaren irizpide garbia da eta "ez adostasun logikoa", zein arrazoiarena soilik baita.
Jainkoa eta existentzia
Giza existentziako arazoentzako irtenbiderik erakargarriena betirako bizitzarenganako esperantza da, zein "hilezkortasun gose" eta "Jainko gosea"n espresatzen baita. Biak ere ezin dira arrazoiarekin konpondu, bere helburuaren fede sortzailearengatik soilik baizik.
Unamunoren fedearen ezaugarriak hauek dira:
- Irudimenaren potentzian atsekabetuta dagoen konfiantza aktiboa da.
- Hilezkortasunarekiko fedea ez dator kanpotik eta bizitzeko nahiz existentziala den beharrari erantzuten dio.
- Hilezkortasunarekiko fedea ez dator kanpotik eta bizitzeko nahiz existentziala den beharrari erantzuten dio.
Subjektibotasuna
Subjektibotasunari buruzko bere trataeratik ateratzen ditugun ondorioak hauek dira:
- Gizakiaren dimentsiorik garrantzitsuena bere banakakotasun zehatza da, gizaki orokorraren aurrean.
- Gizakia unibertsala egiten da bere izaeran iraunez.
Ortega y Gasset: bizitzeko arrazoia eta ikuspuntua
Unamunok bezala, José Ortega y Gassetek garrantzi berezia dauka bere garaiko politika eta gizarte bizitzan, politiko eta Revista de Occidente-ko sortzaile bezala adibidez. Filosofiarekin eginiko ekarpen garrantzitsu eta zabalarekin batera egin zuen lana da.
Erraziobitalismoa
Ortegaren pentsamenduko oinarrizko ezaugarrietarikoa da. Bizitzeko arrazoiaren ideian oinarrituriko kontzeptuari dagokio. Horrek esan nahi du, bizitzak, nola jokatu jakitea eskatzen duenez, arrazoiaren beharra duela.
Arrazoia ez da printzipio edo axioma talde bat, zeinen aurrean bizitzak amore eman behar baitu. Bizitza erabateko errealitate bezala kontsideratzean, beste instantzia guztiak, arrazoia barne, bere menpe daude. Ez da jarrera irrazionala, historiaren barnean arrazoia eta bizitza disolbaezinak egiteko joera duen postura baizik. Bizitzako arrazoia, arrazoi historikoa ere bada.
Perspektibismoa
Perspektibismoa, Gure garaiko gogoeta bat liburuan garatutako bere ezagutza teoriaren gunea da. Ideia nagusia, errealitateak dimentsio bakarra ez duela da. Ikuspuntu bakoitza bakarra, ordezka ezina eta beharrezkoa da eta guztiak egiazkoak dira. Ikuspuntu taldea historiaren esparruan deskubritzen da. Ikuspuntu posible eta eraginkor guztien batzeak, gauza bakoitzaren benetako irudia ematen du eta horixe litzateke erabateko egia.
Gizaki bakoitzak, bere banakakotasunetik, errealitatearen zati bat aukeratzen du, eta, aldi berean, belaunaldi bakoitza ezagutza era baten espresio bilakatzen da.
Ideiak eta sinismenak
Ideia eta sinismenen arteko ezberdintasuna ez da zorrotza, Ortegaren helburua, biak gizakien bizitzan nola portatzen diren eraren berri ematea baita.- Ideiak: bururatzen zaizkigun pentsamenduak dira, aztertu, onartu eta imita ditzakegunak.
- Sinismenak: guregan daude eta gure bizitzako substantzia dira. Ekintza hau bi eratan sinistu daiteke:
- Batetik, sinesmenak guregan daudela esaten denean, gizabanako bezala egituratzen gaituztela azpimarratzen da.
- Bestetik, beregan gaudela esaten dugunean, sinesmenen dimentsio komun kolektiboa azpimarratzen da.
Ortegaren konklusioa ondorengoa da: nahiz eta zenbait ideia guretzat oso garrantzitsuak izan, gure bizitzan ezin sustraituko dira ideiak izateari utzi eta sinesmenetan bihurtu arte. Sinesmenen ezaugarria, beraiei esker bizi eta beraiekin konta daitekeela da.
Ortegaren hainbat obra.
Unamuno eta Ortega y Gasset
Miguel de Unamuno
1864-1936). Salamancako Unibertsitateko grezieraren Katedratikoa, 1924 eta 1930 bitartean Fuerteventura, Paris eta Hendaiara atzerriratua izan zen, Primo de Riveraren diktadura amaitzean Espainiara itzultzeko. Literatur genero guztiak landu zituen.Bere filosofia edukizko obra nagusienak hauek dira: On Quixote eta Santxoren bizitza, Bizitzaren sentimendu tragikoaz eta Kristautasunaren agonia.
José Ortega y Gasset
(1883-1955), Alemanian hezitako entsegugilea, artikulu egilea eta filosofoa, Madrileko Unibertsitatean irakaslea izan zen, Gerra Zibila hasi zen arte eta diputatua Bigarren Errepublikan zehar. Bere liburu eta argitalpenen artean, hauek nabarmentzen dira: Quixotearen gogoetak,Gure garaiko gaia, Espainia ornogabea, Masen errebolta eta Historia sistema gisa. Atzerrian bizi izan zen 1948 arte; urte horretan Madrilera itzultzen da. Revista de Occidente sortu zuen.
