Filosofiaren jarduera berria
Frege. Logika berria
- Lehenengoa: logika formala eta dedukziozko inferentzi baliagarriaren printzipioak garatzen ditu.
- Bigarrena: Zenbaki kontzeptua erabat logikoak diren noziozko hitzetan definitzen saiatzen da.
- Hirugarrena: semantikari buruzko bere ideiak garatu eta zehazten ditu eta aritmetikako legeak ondorioztatzen ditu printzipio logikoetatik abiatuz.
- Laugarrena: Russellen eragozpenengatik atsekabetuta, aritmetikaren oinarriak geometrian aurkitzeko aukera esploratzen hasi zen.
Fregeren hizkuntzako filosofiaren ekarpen nagusietariko bat, espresioaren zentzua eta erreferentziaren arteko bereizketa da. Erreferentzia, izendatzen duen objektua da eta zentzua, Venus egunsentian distira egiten duen izarra izate propietatea da. Guztiaren ondorioa, eguneroko hizkuntzak tranpak egiten badizkigu ere, zientziako hizkuntzak ekidin egin behar dituela da.
Russell. Logikaren filosofoa
Russellen interesak, filosofiaren tradiziozko arazotan eta ondoren, hizkuntza eta esanahiari buruz oinarritzen dira. Logika eta matematikaren metodoak filosofiaren esparrura eramatea beharrezkoa dela dio.
Arrazoia, matematikako logikaren metodoak, anbiguotasun semantikoan eta sintaxi zehaztasun faltan bere jatorria duten arazoak aztertzeko tresna egokiak eskaintzen dituela da.
Azterketa logikoa, enuntziatu eta enuntziatu serieen egitura formala hizkuntza idealaren bitartez erakustean datza, zeinek hizkuntza natural guztiek komunean duten eskeleto logikoa azaltzen baitu.
Atomismo logikoa
Hizkuntzaren analisi logikoaren atzean munduko kontzeptu bat dago, zeinen izena atomismo logikoa baita. Atomismo logikoak, mundua ekintza atomikoak izendatzen diren erakunde sinplezko serie batean datzala dio. Proposizio atomikoa, gauza batek propietate zehatza duela, ala gauza batzuk harreman zehatza dutela espresatzen duen proposiziorik sinpleena da.
Hizkuntzak, molekularrak deituriko proposizio konplexuak ere badauzka. Proposizio molekularrak sinpleetatik abiatuta sortzen dira, konektore logikoak (ez), (ba...orduan) eta zenbatzaileak (x ororentzat bat dago zeinek...). Proposizio molekular guztiak "egiaren funtzio" bezala espresa daitezke, hau da, bere egia edo gezurra, bere konposaketan sartzen diren proposizio atomikoetako egia edo gezurragatik zehazten da.
Bertrand Russell(1872-1970), filosofo, matematiko eta ekintzailea; bere filosofia ibilbidea, bakezaletasunarekin duen konpromisoa bezain garrantzitsua da. Bere liburu garrantzitsuenak hauek dira: Filosofiako arazoak, Logika eta ezagutza, Gizakien gizartea: etika eta politika.
Moore. Sen ona
Sen onaren ikuspuntua, hitzak gaizki erabiltzeagatik sorturiko gehiegikeriekiko erreakzioa da eta egiatzat ditugun eguneroko bizitzako gauza horien balorea birgaitzea. Moorek ohizko sinesmenak bi argudiotan oinarrituz defendatu nahi ditu.
- Onarpen unibertsalaren argudioa: gauza asko daude, objektu materialetan dugun sinismena adibidez, zeinetan guztiok etengabe eguneroko bizitzan sinisten baitugu.
- Sen onaren hainbat sinesmenen ezeztapenetik, hainbat kontraesan mota ateratzen dira.
Kontzeptuzko analisia
Sen onaren baieztapen zehatzak egiatzat izateak ez du beregan inplikaturiko kontzeptuak argitzea beharrezkoa izan ahal izatea ez du kentzen.
Argitzea edo kontzeptuzko analisiak, aztertzen ari garen kontzeptuaren berdina den beste kontzepturen bat deskubritzean datza, baina era ezberdinean espresa daitekeena, jatorrizko kontzeptuari erreferentzia egiteko erabilitako espresiotan zehazki aipatuta ea dauden kontzeptuei erreferentzia eginez.
Moorek, Principia Ethica bere liburuan, kontzeptuzko analisiaren bere ideia frogan jartzen du "ona" hitzaren esanahi moralaren argitzearen bitartez. Moorek hainbat argudio erabiltzen ditu, "ona" propietate definitu ezina, zatiezina dela eta intuizioaren bitartez soilik uler daitekeela esaten bukatzeko. Moorerentzat, borondate morala propietate naturaletara mugatzeko edozein saiok, gezur naturalistara jotzea litzateke.
Principia Ethicaren azalaLIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Frege eta Moore
Gottlob Frege (1848-1925),
Filosofoa, logikoa eta matematiko alemaniarra, Jenako Unibertsitatean irakasle izan zen berrogeita lau urteren zehar. Bere obra nagusienak dira: Kontzeptografia, Aritmetikaren oinarriak eta "Zentzua eta erreferentziari buruz" eta "Kontzeptua eta funtzioari buruz" artikuluak.
George Moore (1873-1958),
Filosofo britainiarra eta Cambridgeko Unibertsitatean irakasle. "Sen onaren filosofo" bezala berezia, bere filosofia kontzeptuak hedadura handiagoa dauka, bere obretan ikus daitekeen bezala: Idealismoa ezeztatzea, Sen onaren defentsan eta Principia Ethica.
