FILOSOFIA

Positibismo logikoa

Positibismo logikoa, Vienako taldearen inguruan eratutako eskola da, zeinek enpirismo eta hizkuntzaren analisi logikoaren tradizioak elkartzen baititu. Azken batean, tradiziozko filosofia tesi gehienei eginiko kritika sinbolizatzen du, eta bereziki, metafisika, epistemologia eta etikarekin loturiko planteamenduak.

Vienako taldea

Vienako taldea, 1920-1930 hamarkadan, Moritz Schlicken inguruan sortu zen, eta bere kide garrantzitsuenak Otto Neurath, H. Feigl eta Rudolf Carnap (filosofoak), Ph. Frank, Carl Menger (ekonomistak) eta Kurt Gödel (fisikari-matematikaria) ziren. Eztabaida taldea izanez hasi zen eta mugimendu antolatua bezala bukatu zuen.

1929an Viena-ko Taldearen ikuspuntu zientifikoa bere agiria argitaratzen du eta 1930ean, Rudolf Carnap eta Hans Reichenbach-ek zuzenduriko Erkenntnis aldizkaria sortzen du. Upsalako enpiristek, amerikar kideek eta britainiar analistek Berlineko Eskolarekin harremana izan zuten.

Hogeita hamarreko hamarkadan zehar, mugimendu honek hedadura handia izan zuen, baina nazismoak taldea disolbatu zuen eta bere kideek Estatu Batuetara eta Ingalaterrara atzerriratu behar izan zuten.

Belvedere-ko jauregia, Viena.

Positibismo logikoaren oinarriak

  • Metafisikaren ezeztapenaPositibismo logikoak, hipotesi metafisikoak arbuiagarriak direla dio, ezertarako balio ez dutelako eta dituzten arazoak baliogabeak zein irtenbiderik gabekoak direla, kontraste enpirikoaren objektu ezin baitira izan. Argudioa, munduko zientzia ezagutzaren mugak gainditzeko edonolako saiok absurduan amaitzen duela da.
  • Fisikalismoa eta zientzietako unitatea:

    Fisikalismoak ondorengoa baieztatzen du:

    • Esperientziako prozesu guztiak prozesu fisikotara joaz azal daitezke, fisika, edozein diziplina orientatu ahal izateko ezagutza gida eredu izanik.
    • Zientziako baieztapen guztiak, fisikaren baieztapenetara murritz daitezke.
  • Egiaztatze enpirikoa:

    Garapen lan-eremu bikoitza eskaintzen du.

    • Oinarri metazientifikozko gaiak.
    • Esaldietako esanahiari dagozkien arazoak.

Azken batean, positibista logikoek, egiaztatze printzipioaren bertsio ezberdinak esan zituzten. Helburua, esaldiaren zientzia izaera bereizten uzten zuen, hala nola esanahia zuten eta esanahirik gabeko esaldien arteko bereizte irizpidea zehaztea zen. Ondorengo baieztapenean laburtuta geratzen diren bi gai osagarri lirateke: "proposizio baten esanahia, bere baieztapen metodoan datza".

Printzipio honen defendatzaile nagusienak, M. Schlick eta Alfred Jules Ayer izan ziren. Bere kritikoen artean, Willard van Orman eta Karl Popper daude.

Egiaztatze printzipioa eta bere kritikoak

Moritz Schlick

Egiaztatze printzipioa ondorengo eran azaldu zuen: proposizio batek, egiazkoa ala gezurrezkoa den jakiten lagunduko liguketen baldintzak esan balitezke bakarrik izango luke zentzua. Horrela, proposizioa egiazta ezin badezakegu, esanahirik gabekotzat hartuko dugu.

Alfred Jules Ayer

Egiaztatze printzipioari dagokionez, Ayerek egiaztatze zentzu indartsu eta ahul bat ezarri zuen. Zentzu indartsuan, proposizio bat egiaztagarria da bere egia esperientziagatik erabat froga daitekeenean. Ideia honek, zientziaren lege orokorrak agerian jartzen ditu, ikus daitezkeen gauzen inongo kopuru zehatzek ezin baitezake betirako legerik ezarri. Zentzu ahulean, proposizio bat egiaztagarria da, esperientziarentzako posible egitea zilegi bada.

Rudolf Carnap

Egiaztatze printzipioaren zorroztasunak, proposizio metafisikoen ezabatzeaz gainera, zientzia esaldi edo proposizioak zentzurik gabekoak bezala ere kondenatzen zituen. Carnap-ek egiaztatze teoriaren eskakizunak jaitsi zituen, zientzia dena eta ez denaren arteko bereizte printzipioa irizpide bezala ahaztu gabe. Egiaztatze kontzeptua kontraste printzipioarengatik aldatu zuen. Kontzepzio honen arabera, nahikoa litzateke esaldi batek benetako edukia izatea, errekurtso logiko berezien bitartez esperientziarekin konexioa edukiko lukeena, adibidez, bere harremana hizkuntza partikularrarekin.

Willard van Orman Quine

Quinek egiaztatze teoriari kritika zorrotza egin zion, eta printzipio horri dogma deitu zion. Bere erasoa bi puntutara zuzentzen da:

  • Esaldi analitiko eta sintetikoen arteko bereiztea.
  • Funtsezko erredukzio teoria.

Quineren ondorioak hauek dira:

  • Analitiko hitzaren esanahia ezin da propietateaz zehaztu.
  • Inoiz ez zaio baieztapen isolatuari baieztatzea aplikatzen, sinesmen eta teoria sistema globalari baizik.

Moritz Schlick

Schlick (1882-1936) alemaniar fisikaria, Viena-ko Taldearen fundatzailea.Bere obren artean nabarmentzen direnak: Filosofiaren etorkizuna eta Esanahia eta Egiaztatzea. Zientziaren filosofiako irakaslea eta ospe handiko intelektuala. Aspaldiko ikasle batek erail zuen.

 

Alfred Jules Ayer

Ayer (1910-1989) filosofoa, espia eta Londres eta Oxfordeko unibertsitatetako irakaslea, 1932an Vienako Taldeko bileretara joan zen. Sir titulua eman zioten 1970ean. Eragin gehien izan zuen bere obra: Lengoaia, egia eta logika, 1936an argitaratutakoa.

 

Rudolf Carnap

Carnap (1891-1970), alemaniar filosofoa eta Viena, Praga eta Estatu Batuetako unibertsitateetako irakaslea, liburu eta artikulu ugariren autorea da. Bere obra esanguratsuenak: Munduko egitura logikoa, Lengoaiaren sintaxi logikoa eta Kontrajartzea eta esanahia.

 

Willard van Orman Quine

Quine (n. en1908), Estatu Batuetako filosofoa eta irakaslea, Harvard-eko Unibertsitateko irakaslea. Batzuengatik filosofo nabarmen eta sistematikoetarikoa bezala ikusia, artikulu ugari eta dozena bat baino liburu gehiagoren autorea da. Obra ezagunenak: Ikuspuntu logikotik eta Hitza eta objektua.