FILOSOFIA

Kontzientziaren filosofiak (II). Husserl

Edmund Husserl-ek filosofia kartesianoaren goren-unea adierazten du, zeinek subjektuak inguratzen duen munduarekin duen harremana, objektuak ezagutzen dituen gizonen arteko harremana bezala interpretatzen baitu. Baina kartesianismoaren gainditzea ere bada, Jainkoaren ideia ekidingo baitu kontzientzia eta objektiboa denaren artean zubia eraikitzeko eta bitarteko elementu bezala intersubjektibitatearen ideia erabiliko du.

Kontzientziaren filosofoa

  • Eragiketa logiko eta ezagutzazko eragiketa guztien barnean dauden ezagutza moduei buruzko ikerketa egitea da bere helburua.
  • Kontzientziaren esentziarenganako eta kontzientziari bere objektu erreal ala posibleak emateko moduenganako interesa agertzen du.
  • Husserl-en interesa intentzioan oinarritzen da, kontzientziak zein modutan duen objektu zehatzetaranzko joera, eta intentziozko bizipenetan zein modutan zehazten diren argitzeko asmoarekin.

Fenomenologiaren ezaugarri orokorrak

  • Kontzientziari etortzen zaion guztiaren analisia da, zientzia objektibotasun eta subjektibotasuna, jakintza abstraktua eta bizitza zehatza elkartzearen bitartez.
  • Ekintza zehatz batzuk, adibidez abstrakzioa, juizioa eta inferentzia, intentziozko naturaren ekintzak direla erakusten du.
  • Sinesmen eta juizio guztiak aldez aurretik ikusteko era bat da.

Kontzientziaren edukiak

  • Kontzientziaren edukiak, intuiziotik datozen fenomenoak dira.
  • Fenomeno hauek natura ezberdina daukate, zentzuen datu eta a priorizko intuizio eren bitartez antolaturiko materialekin alderatuz.
  • Kontzientziaren edukiak bere kabuz aurkezten dira.
  • Fenomenoa eta kontzientzia hitz korrelatiboak dira: kontzientzia oro, zerbaiten kontzientzia da eta zerbait hori kontzientzia hartan gertatzen den fenomenoa da.
  • Fenomeno-kontzientzia korrelazioa, subjektu-objektu bikoiztasun ororen gainetik dago, errealitateak diren heinean.

René Magritte-ren Maitasun perspektiba

Metodo fenomenologikoa

Metodo fenomenologikoa, prozedura bat da, zeinen bitartez kontzientziaren edukiak aztertzen baitira. Errealitate oro fenomeno baldintzara mugatzean datza. Hau mugatze fenomenologikoa deitzen da eta bi fase ditu:

  • Murrizte eidetikoa: Mundu osoarengan eragina du eta munduko errealitatea eta norbereganako sinesmena zintzilik uztean datza. Sinesmen hau zintzilik uztean, gizabanakoak, denboraldi baterako ez du iritzirik ematen. Zintzilik uzte honek epoché izena du.

    Murrizteak, mundu erreala egia ez den zerbaitera mugatzen du eta bi dimentsio dauzka: ekintza eran adierazten zen guztiak, benetakoa izateari uzten dio eta unitate ideala edo eidós delakoan bilakatzen da.

  • Murrizte transzendentala: Murrizte transzendentalaren bitartez, kontzientziaren existentzia zintzilik ala parentesi artean jartzen da. Gainera, kontzientzia beregana itzultzen da eta bereganako joera du bere intentzio garbian.
  • Kontzientziaren intentzioz jokatzeak bi polo dauzka:
    • Polo noetikoa, edo intentzioz eginiko ekintza, kontzientziaren (sumatu, oroitu, etab.) ekintzen arteko etengabeko korrelazioari dagokio.
    • Polo noematikoa, intuizioaren berezitasunari dagokio, alegia objektuari, kontzientziaren ekintzetan agertzen den eran.

Bizitzaren mundua

Husserl-ek bereizten ditu zientziaren ezagutzaren objektua den mundua eta gu bizi garen mundua, hau da, bizitzaren mundua (Lebenswelt) izendatzen duena. Metodo eta teknika zientifikoen fetitxismora eraman duen egoera salatzen du, hala nola teknologiaren gehiegikeriek dauzkaten arriskuak.

Bizitzaren munduak ondorengo ezaugarriak dauzka:

  • Nahiz eta aberatsa izan, eta esperientzi zehatz ororen oinarria izan, arreta gutxi eskaini izan zaion eremua da.
  • Beregan, zientziek egituraturiko mundua dauka, baina ez alderantziz.
  • Egiazko mundu zientifikoa datzan esparrua da, eta aldi berean, bere zehaztasun unibertsalean taldekatzen du.
  • Ezin zaigu inoiz erabat eman, baizik eta historikoki garatzen da. Eta historia, gizaki-komunitatearen existitzearen denboraldiko hedatzea da.

Bizitzaren mundua, zientzietako zentzu fundamentu bezala, Husserl-en arabera.

Edmund Husserl

Edmund Husserl (1859- 1938), judutar jatorriko filosofo alemaniarra eta fenomenologiaren fundatzailea, Leipzig, Berlín eta Vienan matematikak ikasi zituen, non Brentano-ren klasetara joan zen eta Halle, Göttingen eta Friburgo-n irakatsi zuen. Antisemitismoaren biktima, 1928an bere katedratik banatua izan zen. Bere obra garrantzitsuenak dira: Ikerketa logikoak eta Europar zientzien krisia eta fenomenologia transzendentala.

 

Subjektibitatea

Husserl-ek, gizakiarengan fenomeno guztiak ikuspuntu subjektibo batetik ikusteko joera dagoela esaten du. Horrela, Lurra, ez dugu Eguzkiaren inguruan biraka ibiltzen den mundu esferikoa bezala hartzen, gure bizitzetako dekorazio horizontal eta egunerokoa bezala baizik.