Karl Popper
Arrazionalismo kritikoa edo falsacionismoa
Popper-en ikuskera filosofiko-zientifikoari arrazionalismoa edo faltsazionismoa esan ohi zaio. Izena jarrera arrazionalarekiko konpromisotik dator, baita zientzia-mugaketaren irizpidean oinarritutako ezagupenetik ere, betiere metafisika alde batera utziz, ezinezkoa baita bere edukiak ezeztatzen dituzten gertaera enpirikoak aurkitzea.
Logika-positibistekiko antzak eta ezberdintasunak
Popper Vienako logika-positibisten taldeko zenbait kiderekin harremanetan egon zen. Taldea kritikatzen bazuen ere, Ikerketaren Logika izeneko bere estreinako liburua talde honen argitalpenen artean zegoen.
- Antzak:
- Ezagupen zientifikoa benetako ezagupena da.
- Enuntziatu zientifikoak mikroteoriak dira.
- Ez dago hizkuntzatik kanpoko ezagupen objektiborik.
- Ezagupen objektiboa eta azpi-ezagupenaren arteko dikotomia onartzen dute.
- Zientzia formalek ez dute esperientziari buruzko ezagupenik ekartzen.
- Ezberdintasunak: Popper-ek uko egiten dio egiaztapen-printzipioari, faltsazionismoaren irizpidea proposatuz eta zientziaren metodoa indukziozko metodoa dela adierazten duen tesiaren aurka eginez.
Faltsazionismoaren irizpidea
Zientifikoa dena eta ez dena ezberdintzeko helburuz, Popper-ek faltsazionismoaren irizpidea ezarri zuen. Irizpide horren arabera, teoria bat zientifikoa dela esango dugu printzipioz faltsutzat eman baina azkenik baliabide guztiak erabilita faltsua dela frogatu ezin dugunean.
Hau guztia dela eta, Popper-ek ezagupenaren garapenerako zenbait ondorio atera zuen:
- Ez dugu sistema zientifiko bat zentzu positibo batean behin betiko hautatu behar.
- Sistema zientifiko-enpiriko bat esperientziaren bidez ezeztatu ahal izan beharko dugu beti.
Hortaz:
- Ezagupen zientifikoa edo beste edozein teoria zientifikoa nolabait ezegonkorra da beti.
- Ezagupen zientifikoa egindako akatsetatik ikastean datza.
Indukziozko logikaren urritasuna
Propper-en ustez, nahiz eta indukziozko logikak datu hautemangarri berezien behaketatik orokortze edo arau nagusiak ondorioztatzea ahalbidetu, ez du irizpide egokirik ematen teoria-sistema baten izaera zientifikoa bereizteko.
Horretarako, hurrengo arrazoietan oinarritzen da:
- Enuntziatu orokor bat edo lege bat gezurtatzeko, aski da kasu bakar bat aurkan erabiltzea.
- Nahiz eta enuntziatu orokorra ezeztatuko duen ekintzarik ez dagoela ziurtatzen duen informazio guztia izan, ezinezkoa da etorkizunean baten bat agertuko ez dela ziurtatzea.
- Teoria zientifikoak guztiz enpirikoki egiaztagarriak ez badira inoiz izaten, beste mugapen-irizpide baten beharra izango dugu: faltsazionismoaren irizpidearena.
Historia eta Gizartea
Historizismoaren miseria liburuan Platonek, Hegel-ek eta Marx-ek defenditutako historizismoaren kritika bortitza egiten du. Historizismo horren arabera, badira garapen historikoaren zenbait lege edo oinarri, gertaeren bilakabidea iragartzen laguntzen digutenak, astronomo batek eguzki-eklipse bat iragartzen duen moduan.
Popper-en ustez, historizismo horrek ez du aintzat hartzen ezagupen zientifikoan eta gizakien ekintzetan hainbat akats eta ekimen eman daitezkeela, batzutan horien emaitzak igarri ezinak direlarik.
Horretarako, orain zenbait urte imajinaezinak ziren teknologia berrien eraginari begira diezaiokegu; beren ondorioak historiaren norabidea era zehaztugabean aldatzeko gai dira.
Galdera iraunkorrak
Popper-en ustez ez dago gizarteak era zehatz batean garatzeko arrazoi askirik, nahiz eta hiritarren nahia izan ala ez. Ezin dugu hiritarren galderei erantzungo dioten erantzun zuzenik era ziurrean ezagutu, eta horretarako kritika-askatasunaren mugarik zabalenak kontuan hartu behar ditugu.
Demokrazia
Propper-entzat demokrazia sistema bat da, non gobernu-buruak biolentzia erabili gabe ordezkatuak izan daitezkeen. Hurrengoak politika-filosofiaren oinarrizko bi galderak dira:- Nola saihestuko dugu boterea dogma politiko eta sozialetan ez oinarritzea?
- Zein erakunde mota ezarriko dugu eraginik gabeko politikariek kudeatutako ageriko arazoen arrisku eta galzoriak murrizteko?
Karl Popper (1902-1994)
Zientzia eta Gizarte-zientzietako filosofoak Viena jaioterrian ikasi eta irakatsi zuen naziak heldu arte. Zeelanda Berrira erbesteratu eta ondoren Logika eta Zientziaren Metodologia irakasle izan zen London School of Economics unibertsitatean. 1965.urtean sir izendatu zuten.Hauek dira bere obra nagusiak: Zientzia-ikerketaren logika, Gizarte irekia eta haren etsaiak, Historizismoaren miseria eta Aburuak eta ezeztapenak.
Jakintzaren behin-behinekotasuna
Popper-en tesiak kontuan hartuta, faltsazionismoaren irizpidea batez ere, hurrengoa ondorioztatuko dugu: jakintzak ez du balio absoluturik, behin-behinekoa baizik. Horrela gertatu da historian zehar: garai zehatz baten ezagupenak ondoren aurkitutakoek zuzendu edo aldatu dituzte.
