FILOSOFIA

Hizkuntza arruntaren filosofia

1953.urtean Ludwig Witgenstein-ek bere bigarren lana, Filosofia-ikerketak, argitaratu zuenetik, hizkuntzaren filosofiak norabide berria hartu zuen berriz. Berrikuntza Oxford Unibertsitatean sortu zen, logikaren positibistek garatutako eskema zorrotzei erantzuteko helburuarekin. Ikuspegi filosofikoaren korronterik eraginkorrena dugu eta baita hermeneutika kontinentalaren etsai nagusiena ere.

Ryle-ren kategoria-akatsak

  • Ryle-ren hitzetan eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat adierazpen sistematikoki nahaspilatsuak gertatzen dira, beren irabazpidezko forma dela eta. Nahaste horiek paradoxa eta antinomia itxura dute, eta gramatika-analogiak proposizio deskriptibo eta metafisiko baten artean bereizten uzten ez digunean sortzen dira.
  • Ryle-ri, kontzeptu bati ez dagozkion logika-itxurak ezartzean agertzen diren arazo filosikoak interesatzen zaizkio. «Hura maitasun bila etorri zen» eta «Hura hemendik ibili zen» ez dira kategoria berekoak, gramatikari begira berdintasuna agertzen duten arren.
  • Arazo horiei irtenbidea aurkitzeko asmoz, Ryle-k kontzeptuen geografia ezarri zuen, analisiaren bitartez esanahi-mailak bereizten saiatuz.

Makina barruko mamua

  • Kategoria-akatsen neurriko arazo eta nahasteen jatorri nagusienetariko bat kartesianismoa da. Adimena eta gorputzaren arteko dualismoan oinarrituz, kartesianismoak ekintza psikikoen interpretazio ez zuzena ematen digu. Jarrera zuzentzen duen gorputzak entitate ez-materiala duela sinestean, akatsa sortzen omen da. Ryle-k ikuspegi horri «makina barruko mamuaren dogma» izena eman zion.
  • Horren aurrean, Ryle-ren ustez, adimenaren ekintzak edo ekintza psikikoak egoera zehatz baten aurrean aritzeko moduak besterik ez dira.
  • Modu berean, norberaren ezagutza eta besteen ezagutza ezberdintzeko arrazoirik egoteari uko egiten dio. Ez dago adimenaren ekintzeetara heltzeko modu berezirik.

Oxford-eko Liburutegiaren grabatu ingelesa.

Hizkuntza Austin-en arabera

  • Austin-ek hizkuntzaren erabileraren ugaritasuna aintzat hartu eta ugaritasun horren ikerketa sistematikoa egiten saiatzen da.
  • Hizkuntzaren oinarrizko eta ohizko erabilera baieztapen eta ezeztapenak egitea dela uste dutenen aurka egiten du. Hitzak deskribatzeko soilik balio dutenaren susmoari gezur deskriptiboa esaten dio.
  • Hizkuntza erreala aztertzerakoan bi adierazpen mota bereiz daitezke:
    • Egiaztatze-adierazpenak ekintzaren bat adierazteko edo gauzen egoerak deskribatzeko erabiltzen dira eta egia ala gezurrezkoak izan ohi dira.
    • Burutze-adierazpenak ekintza bat burutzeko erabiltzen dira: «benetan diotsut», «zin egiten dizut X egingo dudala», etab. Kasu horretan ekintza burutzea hiztunaren eta baldintza objektiboen eskuetan dago.
  • Bereizketa honek ekarri zizkion arazoak kontuan izanik, Austin-ek mintzamen-ekintzen sailkapena egiten du:
    • Lokuzio-ekintzak (zerbait esatean datzate).
    • Lokuziorik gabeko ekintzak (zerbait egitean burutzen ditugu).
    • Perlokuzio-ekintzak (lokuziorik gabeko ekintza bat egin izanagatik burutzen ditugunak).

Hornikuntza kontzeptuala Strawson-en arabera

  • Hitzak eguneroko erabilera arruntean berriz erabiltzean arazo filosofikoak desagertzen direlaren susmoari uko egiten dio. Strawson-en ustez filosofoaren zeregina norberaren hizkuntzaren azpian diren oinarriak aurkitzea eta adieraztea da.
  • Filosofoaren zeregina hizkuntzaren azpiegitura azaleratzea da; Strawson-ek hornikuntza kontzeptuala esaten dio zeregin horri.
  • Hornikuntza kontzeptuala mundua ulergarria egiten dituzten kontzeptuetan datza, eta horiei esker munduarekiko esperientzia izaten dugu.

Metafisika deskriptiboa

  • Metafisikaren helburua munduarekiko gure harremanetan erabiltzen dugun hornikuntza kontzeptuala da.
  • Metafisikaren edukia, munduari buruz pentsatzen eta hitz egiten dugunaren muin aldaezina osatzen duten kontzeptu, kategoria eta lotura multzoan datza.
  • Egitura kontzeptualari buruz hitz egin dezakegu, modu eragabean agertzen zaizkigun kontzeptuz osatutako unibertsoak orden bat duelako azken finean.
  • Filosofoaren zeregina egitura hori ikertu eta azaltzean datza, munduari eta gauza bereziei buruzko deskribapenak argitzeko helburuz.

Ramón Guillén Balmes-en eskultura.

Ryle, Langshaw eta Strawson, datu biografikoak

Gilbert Ryle (1900-1970)
Ingeles filosofoa, Oxford unibertsitateko irakasle izan zen 1945.urtetik 1967an erretiratu zen arte. Hil egin arte ingeles filosofiaren aitzindaritzat izan zuten, bere obra ingeles eremu akademikoan eragin handikoa izan delarik. Bere lanik nagusienak dira: Expresiones que inducen sistemáticamente al error, El concepto de lo mental eta Dilemas.

John Langshaw Austin (1911-1960)
Ingeles filosofoa, moralezko filosofian katedraduna izan zen 1952.urtean hil egin zen arte. Oxford-eko taldearen kiderik azpimagarrienetakoa, hizkuntza arruntaren ordezkari nagusia izan zen. Bere lanak artikuluek eta klaseko oharrek osatutako bildumak dira, eta hil ondoren argitaratuak izan ziren. Izenburu garrantzitsuenak ditugu Filosofia-saiakerak eta Gauzak nola egin hitzak erabiliz.

Peter Frederick Strawson
1919.urtean jaiotako filosofoa, Oxford-eko taldearen kiderik garrantzitsuenetako bat da. 1968tik 1987an erretiratu zen arte, Rylek utzitako metafisika-katedra bete zuen. Bere obra nagusienak dira: Gizabanakoak, Analisia eta metafisika eta Askatasuna eta gaitzondoa.