Marxismo humanista eta zientifikoa
Gramsci. Ohizko materialismoaren kritika
Gramsci-k marxismoaren filosofiaren errotiko berezitasunaren alde egiten du ohizko materialismoaren hiru tesien kritika eginez: izpirituarekiko materiaren nagusitasuna, azaleko munduaren errealitatearen alde egitea eta ezagupena errealitate objektiboaren adierazle bezala antzematea. Ohizko materialismoak hurrengo akatsak ekartzen dituela adierazten du:
- Izpirituarekiko materiaren nagusitasunak monismo metafisikoa dakar.
- Nagusitasun hori ekonomia arloan ematen da eta beraz determinismo ekonomiko baten jatorria da, politika eta ideien moduko gainontzeko gizarte-mailen berezitasuna baztertzen duelarik.
- Gramsci-rentzat, alde batetik azaleko munduaren egiaztapena eta bestetik ezagupena errealitate objektiboaren adierazletzat antzematea historiaz kanpoko eta gizadiaz kanpoko ikuskera da.
Filosofia eta humanismoa
Gramsci-k defenditutako marxismoaren ikuspegia ekonomia politikoa, zientzia politikoa eta filosofiaren sintesia da, historiaren azken oinarrian eraikia. Gramsciren ustez filosofia munduarekiko ikuspegia da, non teoria eta teoriatik ateratzen diren jokabide-arauak batzen diren. Ezagupenaz gainera, filosofia morala eta politika da beraz.
Filosofia gogoeta da, hau da, gizakiak norberari buruzko ezagupen mailakatua. Beraz, filosofiaren helburua gizakiari bere burua ezagutzen laguntzean datza. Historian zehar gizakiak bere erabakiak agertuko ditu eta bere autokontzientzia gizaki bezala ekoizten edo lortzen duenari lotuta egongo da.
Filosofia marxista teoria eta praktikaren batasunean oinarritzen da eta ondorioz gizakiak antzemandako errealitatearen eraldaketa ezagutzeari lotuta dago.
Gramsci-ren ondorioa hau da, praxiaren filosofian ezin dugu ezaguerarik aurkitu historia, eta gizakiaren arloan ez bada.Althusser, Marxismoa, teoria eta praktika
Louis Althusser-en hitzetan, marxismoa «ez da praxiaren filosofia berria baizik eta filosofiaren praktika (berria)». Hala ere, filosofo frantziarra filosofia marxista eduki teorikoaz hornitzen saiatu zen.
Marx-en berreskurapena
Stalin hil ondoren marxismoaren estatutua berrikusteko baldintzak ezarri zituzten, politika-doktrina baino gehiago zela adieraztearren: "funtsezko ikerketa baten eremu teoriko" moduan aztertu nahi zuten. Althusser-ek Marx-en lana berrikustea proposatzen du, filosofia marxista izate eta eduki teorikoaz hornitzeko asmoarekin batera.
Althusser-en ustez, Marx-en obran bi aldi bereizten dira: alde batetik gaztaroa, besteak beste Familia sakratua eta Eskuizkribu ekonomia-filosofiakoak lanak batzen dituena; bestetik helduaroa, 1945. urtean hasi eta humanisten aurkako aldia izenaz ezagutzen duguna. Garai honetan haustura epistemologikoa eman zen, Althusser orduan arrazoibide humanistaren teoria-estatutuari buruzko eztabaidan sartu zelarik.
Haustura epistemologikoa arrazoibide ideologikoa bertan behera uztean datza, arrazoibide horri jarraituz gizakia filosofia, historia eta politikaren oinarria izanik. Problematika zientifiko berri batera, materialismo historikora igarotzeak filosofia berri bat ekarri zuen: materialismo dialektikoa.
Filosofia marxista
Althusser-en iritziz, filosofia marxisten ekarpen nagusiak Marx-en Kapitala liburuan, "praktiko egoeran" batzen dira, baita alderdi komunista ororen ekintzan eta Lenin-en neurriko buruen gogoetan ere.
Filosofia marxistaren edukiak edozein zientziaren izaera berekoak dira eta bi alde agertzen dituzte:- Teoria bat, bere helburua den materialismoa ikasten duen sistema kontzeptuala duelarik.
- Helburuari atxikitzen zaion metodoa, teoria eta metodo beraren arteko harremana adierazten duena: dialektika.
Althusser-en ustez filosofo marxistaren zeregina kultura marxistak utzi dizkigun testu eta obren ikerketa zorrotza, kritikoa eta sakona egitean datza.
Karl Marx-en hilobia, Londoneko Highgate hilerrian.
Gramsci eta Althusser, datu biografikoak
Antonio Gramsci (1891-1937)
Filosofoa. Italiar alderdi komunistaren sortzaile eta aktibista izan zen, 1924. urtean ordezkari nagusia izendatu zutelarik. Diputatua izan zen baina gobernu faxistak 1926.urtean espetxeratu egin zuen, eta Erromako ospitale batean hil zen. Bere lanik garrantzitsuenak dira: Kartzelako koadernoak eta Praxiaren filosofiaren hitzaurrea Ordine Nuovo aldizkaria sortu zuen, horren kontsigna hurrengoa zelarik: «Egia esatea ekintza iraultzailea da».
Louis Althusser (1918-1990)
Frantziar filosofoa eta Parisko Goi-mailako ikasketen Eskolako irakasle izan zena bost urte igaro zituen nazien kontzentrazio-esparruan, 1945.urtean askatu zuten arte. Eragin handiko lanak idatzi zituen: Marx-en iraultza teorikoa, "Kapitala" irakurtzeko eta Lenin eta filosofia. Alderdi komunistaren kide aktiboa eta bertako teorialari azpimagarrienetako bat izan zen. 1980.urtean ospitale psikiatriko batean sartu zuten emaztea hil zuelako.
Humanismoaren aurkakoa
Haustura epistemologikoaren ondorioetako bat humanismoaren aurkakoa da.
Althusser-entzako, filosofia marxista filosofia humanista bezala aurkeztea ideologia akatsa da, zein kontzientziari lehentasunezko postua ematetik baitator. Ideologiak, puntuala dena, ekidin ezina bezala ikus arazten digu; alegia, subjektuengatik eta subjektuentzako existitzen dela. Aldiz, marxismoaren zientzia interpretazioak, humanismotik etortzean, gizakia fetitxe bihurtzen duena deskubritzen du: gizartea gidatzen duen ekonomia legea.
