Estrukturalismoa
Estrukturalismoaren ezaugarriak
Estrukturalismoa ez da diskurtso filosofikoaren emaitza zuzena, baizik eta kontzientzia linguistikoa pentsamendu garaikidean sartzearen zeharkako ondorioa. Lexikoi bera eta metodo bera darabilten autore asko daude korronte honetan.
«Estruktura» hitzak, zatien elkarri lotzeko modua esan nahi du. Azaldu ahal izateko, osatzen duten elementu guztien eta elkarren artean dituzten erlazioen azterketa sakona egin behar da.
Estrukturalismoa, beraz, zatiek osotasunean duten elkarren menpetasuna eta elkarreraginean kontutan hartu beharreko antolamendua zehatza da.Lévi-Strauss. Kulturaren antropologia
Estrukturalismoaren sortzailearen obra eremu hauetan garatzen da: kulturaren antropologia, kulturaren erlatibotasuna eta gizatasunik gabeko zientzia.
Bi dira Lévi-Straussen pentsamenduaren alde garrantzitsuenak:
- Lévi-straussek estruktura linguistikoen azterketa beste eremu batzuetara zabaltzen du: ahaidetasun sistemetara, pentsamendu primitibora edo narrazio mitikoetara. Azken hauei dagokienez, Lévi-Straussek erabakitzen du planeta osoko mitoen azpian sakoneko egitura bat dagoela, eta, beraz, erlazionatuta daudela haien artean. Berak dioenez, mito baten konbinaketa anitzak, kode sintaktiko bakar baten mezuak dira.
- Lévi-Straussen ustez, pentsamendu basatia edo primitiboa ez da ezagueraren behe mailako forma atzerakoia, aurrerapena bultzatzen duen pentsamendu zibilizatuaren aurrean. Ideia honetatik dator bere garrantzi filosofikoa.
Harridura bera sortu du, halaber, gizakiaren ideia errefusatu izanak; izan ere, estrukturalista guztiek esaten duten bezala, gizakia ez da entitate baieztagarria, ez baitu lekurik ezta funtziorik inongo egituratan.
Claude Lévi-Strauss.
Foucault. Estrukturalismoa beste eremuetan
Foucault estrukturalismotik hurbil dago, horrela, korronte honetako beste kideek ere egiten duten bezala, filosofiatik kanpoko beste eremuetan (psikiatria edo medizinaren historia, esaterako) sartu izan da.
- Foucaultek estrukturalismotik hurbilen egindako planteamenduak, Gaizotasun mentala eta pertsonalitatea (1945), bere lehenengo liburutik, Jakinduriaren arkeologia (1969) liburura arteko tartean jasotzen dira.
- Foucaulten ikerketa guztien atzetik azaltzen den galdera estrukturalista hau da: Noiz sortzen da gizakia humanismotik? Foucaultentzat asmakizun berria da. Izan ere, gaur ditugun ordenak iraganera proiektatzeko metodologia errefusatu egiten da, eta horrek erakusten du Foucaultentzat asmakizun berria dela.
- Foucaultek dioenez, xehetasun handiz aztertu behar da zein baldintzatan sortu diren gizakia definitzen duten konstante unibertsaletan oinarritutako hainbat kontzepzio eta teoria. Helburua, boterearen erakundeen eta ezagueraren arteko erlazioetan sortu den pentsamendu mota hori konpontzea da, bertan baitago gizakiaren asmakizuna.
- Benetako gizakiak jasan dituen baldintza historiko, politiko, kultural eta instituzionalak ulertzeko oztopo handia suposatu du. Hori da, beraz, gizakiaren heriotza egiaztatzeko arrazoia.
- Foucaultek, beraz, gizakia eta menperatu duten ordenak erlazionatu nahi ditu, horrela, argumentu humanisten aitzakiaz gizakiek jasan dituzten gehiegikeriak salatzeko.
Lacan. Inkontzientearen egitura
Lacanek bere lagun estrukturalistekin bat egiten du subjektibotasun zaharraren aurkako argumentuak ematen dituen neurrian: cogito onartu nahi izatea, praktika analitikaren bitartez ni-a sendotzeko egiten diren terapiak bezala.
Lacanen tesi nagusiak dira:
- «Inkontzientea hizkuntza bat bezala egituratua dago». Baieztapen honek esan nahi du inkontzientearen egitura hizkuntzarena bera dela, eta, beraz, psikoanalisiaren eginkizuna da objektua hizkuntza estruktural bezala aztertzea.
- Lacanek bere eskemak pertsonaren garapenaren azterketarako erabiltzen dituenean, bi mailatan banatutako subjektua azaltzen zaio: kulturaren kontzientea eta desioaren inkontzientea.
Banaketa hau estrukturalki antolatuta eta haien artean erlazionatuta dauden eremuetan gertatzen da, baita eredu linguistikoaren arabera egindako egitura konplexuen bitartez ere.
- Konklusioa da, alde batetik inkontzientea «kapitulu zentsuratua» bezala errebelatzen dela, eta bestetik, gizakiaren kontzientziari orden sinbolikoa inposatzen zaio, ez dagokion lege batetik.
Claude Lévi-Strauss
Bruselan 1908an jaio zen filosofo eta etnologoa. Sau Paulon eta New Yorken irakasle izan da, eta orain Collège de Francen klaseak ematen jarraitzen du. Bere lan eraginkorrenak hauek dira: Pentsamendu basatia, Antropologia estrukturala eta Mitoa eta esanahia.
Michel Foucault (1926-1984)
Filosofoa, historiagilea eta ekintzaile frantsesa, unibertsitate ezberdinetako irakasle izan zen eta 1971etik Collège de Francen. Bere bizitza eta bere ibilbide intelektuala dela eta, erreferentzia ezinbestekoa bihurtu da egungo pentsamenduarentzat. Bere liburu garrantzitsuen artean aipatzekoak dira: Jakinduriaren arkeologia, Hitzak eta gauzak, Eromenaren historia eta Zaindu eta zigortu.
Jacques Lacan (1901-1980)
Psikiatra eta psikoanalista frantsesa, 1952an Psikoanalisiaren Nazioarteko Elkartetik bota zuten. 1964an Parisko Freuden Eskola sortu zuen, bera hil zen urtean bertan desegiten duena. Hogeita hamar urtetan zehar mintegietan eta kolokikoetan irakasten ibili zen. Bere ikasgaiak liburu batzuetan argitaratu dira, aipagarrienak 1966ko Idatziak izanik.
