Meteorologiako terminologia
Meteorologiarekin eta eguraldiarekin lotura zuzena duten zenbait terminoren zerrenda.
- Adbekzio
Aire-masa baten higidura horizontala. - Adbekzio-laino
Azal hotzago baten gainean mugitzen ari den aire-masa hezearen azpialdean eratzen dena. - Aerodinamika
Higitzen ari den gorputz baten eta inguratzen duen airearen arteko erlazioa aztertzen duen zientzia. - Aerografo
Aireontziz garraiatutako meteorografoa. - Aerologia
Atmosfera librea, 3.000 m-tik gorako geruza alegia, aztertzen duen zientzia. - Aerometro
Airea eta beste gasen dentsitatea neurtzeko tresna. - Aeronomia
Planeten goi-atmosfera eta atmosfera ertaina aztertzen duen zientzia. - Aeropatia
Presio atmosferikoaren aldaketak sortutako gaixotasuna. - Afrontu
Oso haize gogorra. - Agorraldi
1. Agortea. 2. Ibai, iturri, aintzira etab.en ur-emari edo ur-maila txikieneko urte-garaia. - Agortasun
Agor denaren nolakotasun edo egoera; lurra agortzen duen urik eza. - Agorte
Agortasunezko denbora, bereziki luzea. - Agortu
Agor bihurtu; iturri, putzu, etab.en ura ahitu - Ainube
1. Itzaltsua. 2. Laiotza, ospela; eguzkiak jotzen ez duen aldea. - Aire-masa.
Inguruko airetik tenperatura-, hezetasun- eta presio-ezaugarri bereziak direla bide bereizten den atmosferako zatia. - Alderanzketa
Haize berozko geruza baten ondorioz gertatzen den atmosferaren tenperatura-igoera, atmosferaren kutsadura areagotzea eragin dezakeena. - Alisio
Haize iraunkorra, bereziki behe-atmosferakoa, antizikloi subtropikal batetik eskualde ekuatorialetara jotzen duena. Noranzko nagusiak: ipar-ekialdekoa ipar hemisferioan eta hego-ekialdekoa hego hemisferioan. - Almanaka
Adierazpen astronomiko, meteorologiko eta bestelako informazioa (medikuntzari, jaiei buruzkoa, etab.) daraman egutegia, sarritan irudiz hornitua. - Altocumulus edo altokumulu
Altitude ertainetako hodei-mota (2.000-7.000 metro). Masa biribilen itxura duten eta erregularki hedaturik dauden elementu txikiak dira, elkarri erantsita edo erantsi gabe ager daitezkeenak. - Altostratus edo altostratu
Altuera ertainetako hodei-mota (2.000-7.000 metro). Hodei-geruza edo hodei-oihal grisaxka edo urdinxkak dira, ildaxkatuak, zuntz-itxurakoak edo itxura uniformekoak. - Amsterdam berria
Indiako Ozeanoaren H-ko uharte frantsesa; 55 km2. Meteorologi estazioa. - Anabatiko
Goranzko aire-korronteek sortutako haizea. - Anemografo edo anemometro
Haizearen abiadura neurtzen duen tresna - Antizikloi
Presio atmosferiko altuko masa, eguraldi egonkorra dakarrena. - Antzigar
1. Neguko gau oso hotzetan lurraren eta landareen gainean eratzen den izotz-geruza guztiz mehea eta zuria. Ihintz izoztua da, aleak gutxi-asko tarteko airez bananduta dituena, eta sarritan kristalezko adarrez hornitua egoten da. 2. (B) Izoztea dakarren ekialdeko haize hotza. 3. (G) Elur-birrina. Antzigar-ziri. Atmosferan prezipitatzen diren izotz-kristal finak, sublimazioz eratuak. - Ardi
Itsasoa mugitzen hasten denean azaltzen diren olatu txiki, zuri eta apartsuak. - Argiune
Eguraldiari edo zeruari buruz, argi dagoen une edo bitartea. - Armin edo arbin
Eguraldiari dagokionez, beroa, sargoria. - Aro
(Ipar.) Eguraldia. - Arotu
Eguraldia ondu. - Astronautika
Espazioko nabigazioaren zientzia eta espazio-ontzien diseinu, eraikuntza eta funtzionamenduaz arduratzen diren zientzia eta tekniken multzoa. - Ateri
Euririk, elurrik edo antzekorik gabeko eguraldia. - Atertu
Euria, elurra edo antzekoa gelditu. - Atmosfera
kiaren egoera zein den.Mesosferatik gora, 100 km-tik 500 km-ra bitarteko altitudean ionosfera dago. Bertan oxigeno- eta nitrogeno-atomoek Eguzkitiko X eta gamma izpiak zurgatzen dituzte eta disoziatu egiten dira ioiak sortuz. 500 km-ko altitudetik gora exosfera dago. Bertan gertatzen dira aurora polarrak. Geruza honetan atmosferako gas-molekulak Lurreko grabitate-eremutik irten egiten dira, kanpo-espazioan murgilduz. 1.000 km-tik gora magnetosfera dago, baina hau ezin da atmosferako geruzatzat hartu. - Aurora austral
Hego hemisferioko aurora polarra. - Aurora boreal
Ipar hemisferioko aurora polarra. - Aurora polar
Goi-atmosferako argizko fenomenoa, izpi, uztai, zirrinda, gortina edo koroa-itxurakoa. Normalean goi-latitudeetan bakarrik beha daiteke. - Azeri-ezkontza edo azeriaren ezteiak edo azeri-bataio
Euria eta eguzkia batera gertatzeari esaten zaio. - Babazuza
(Ipar.) Kazkabarra, txingorra. Pikor gogor eta lodietan, hodeietatik bortizki jauzten den ur izoztua. - Bar
Atmosferaren presio-unitatea, 750,062 mm merkurio balio dituena. Gehiago erabiltzen da milibar-a, metro karratuko 100 newton-en baliokidea. - Bare
Geldia, lasaia. - Barealdi
Haizeak bare dauden une edo bitartea. - Barografo
Barometro erregistratzailea. Presio atmosferikoaren aldaketak erregistratzen dituen tresna. - Barograma
Barografo baten erregistroa. - Barometro
lekuarekiko bertikal kokatutako barometroak emandako altuera barometrikoa kalkulatzen da) egin behar dira. - Beaufort eskala
Haizearen indarra neurtzeko erabiltzen den eskala, 0tik 12ra bitarteko zenbakiz adierazia. - Behatoki
Behaketak egiteko leku aproposa; astro, klima, lurrikara eta abarri buruz behaketa sistematikoak egiteko instalazioak daudenekoa. - Behe-hodei
Beheko estaian behaturikoa (stratusak eta stratocumulusak behe-hodeiak izaten dira ia beti). - Berdate
Aldi luzeko eguraldi txarra, euritsua. - Berde
Verde - Bero
Substantzia bati tenperatura altua, bereziki giza gorputzak edo dagokionak ohizkoa duen tenperaturaren aldean, edukiarazten dion ezaugarri fisikoa; delako egoera eta egoera horretan dagoenak gorputzean eragiten duen sentsazioa. - Berote
Eguraldi beroa dakarren fenomeno atmosferikoa. - Bishopen eraztuna
Eguzkiaren edo ilargiaren inguruan zentratutako eraztun argitsua, barnealdean tonu urdinxka eta kanpoaldean marroi gorrixka dituena. Hauts bolkaniko finek eragindako argi-difrakzioz sortzen da. - Blizzard
Ipar eta Iparrekialdetik elurrez kargatua datorren eta Kanada eta AEBetako iparraldean jotzen duen bisuts-haize zakar eta oso hotza (artikoa). 100 km/ordutik gorako abiadura har dezakete eta elurte ikaragarriak sortu ere. - Blokeo
Depresio edo antizikloien ekialderanzko mugimendu normala zenbait egunetan trabatuta geratzean datzan egoera edo fenomenoa. - Bora
Dalmazian iparrekialdetik mendian behera kostalderantz jotzen duen haize oso hotza (antzeko zenbait haizeri ere hala esaten zaio). - Brocken espektroa
Objektu baten itzal handitua, eguzkiaren aurkako aldean ur-tantazko hodei edo laino batean agertzen dena. Alemaniako Harz mendietako Brocken tontorrean maiz ikusi izan den fenomenoa da. - Buran
Errusian eta Asia Zentralean jotzen duen ipar-ekialdeko haize gogorra, neguan elur-bisutsak (buran zuria) eta udan hauts-ekaitzak (buran beltza) sortzen dituena. Tundran jotzen duenean purga esaten zaio. - Burruntzi
Nonbaitetik tantaka erortzen den ura izozten denean zintzilik gelditzen den izotz-puska. - Buys-ballot, christophorus henricus didericus
Meteorologo nederlandarra (Kloetinge, 1817 - Utrecht, 1890). Haizearen jokabidea presioen banaketa horizontalarekin lotzen duen legea eman eta bere izena jarri zion. Doppler efektuari buruzko ikerketak ere egin zituen. - Celsius eskala
Eskala termometrikoa. Atmosfera bateko presiopean izotzaren urtze-puntuari 0 balioa ematen dio eta irakite-puntuari, 100. Unitatea Celsius gradua da (ºC). Gehien erabiltzen den eskala da. - Celsius gradu
Celsius eskala termometrikoko unitateari ematen zaion deitura (ºC). Gradu zentigradu ere esaten zaio. - Celsius, anders
Astronomo eta fisikari suediarra (Uppsala, 1701-44). Bere izena duen eskala termometriko zentesimala asmatu zuen (1742). - Cirrocumulus
Hodei altuen generoa. Hodei zuriak, masa biribil edo uhin-itxurakoak dira, askotan ilada luzeak osatuz agertzen direnak, elkarri erantsita edo erantsi gabe. - Cirrostratus
Hodei-generoa. Hodei-errezel garden eta zurixkak dira, zerua guztiz edo partez estaltzen dutenak, eta gehienetan halo-fenomenoak sortzen dituzte eguzki edo ilargiaren inguruan. - Cirrus
Goi-altueratako hodei-generoa. Izpi zuri finen edo zerrenda zuri edo zuri samarren itxura izaten dute. Gehienetan, izotz-kristal txiki-txikiz osatuak izaten dira. Los Cirrus son normalmente blancos y predicen buen tiempo. - Coriolis, gaspard
Injineru eta matematikari frantsesa (Paris, 1792-1843). Zinematika alorreko zenbait obra idatzi zuen: Makinen efektuaren kalkulua (1829). Bere izena duten azelerazioa eta indarra deskribatu zituen (1835). - Cumulonimbus edo kumulonimbo
Hodei-generoa. Hodei trinko eta astunak, hedadura bertikal handikoak, mendi edo dorre erraldoien gisakoak. Gainaldea, sarritan, ingude edo motots handi baten gisa hedatzen da. Ekaitz-hodeia izaten da. - Cumulus edo kumulu
Hedadura bertikaleko hodei-generoa. Hodei trinko, zuri, ongi mugatu eta bakartuak dira, kotoi-bolak balira bezala. Oin zapal eta gainalde konkortua dute. - Denbora
(Batez ere Ipar.) Eguraldia. - Denborale
Ekaitza; eguraldi txarra. - Dendroklimatologia
Aurrehistoriako aroetako klimak aztertzen dituen metodoa, zuhaitz-enborretako eraztunen urtez-urteko hazkuntzan oinarritzen dena. - Depresio
Atmosferako behe-presioen eremua, 1.014 mbar-ez azpikoa, non aire-mugimenduak kiribil-erakoak, konbergenteak eta goranzkoak diren. - Descartes, rené
eta biologiaren eremuetan ikertu eta idatzi zuen (Mundua, 1633; Dioptrika, 1637; Geometria, 1637; Meteorologia, 1637). Matematika-sailean oso garrantzizkoa da notazio-sistema sinpletu zuelako baina, batez ere, geometria analitikoaren sortzailea izateagatik. Ez zion, hala ere, sail honi gaur ematen zaion garrantzirik aitortu. Fisikan errefrakzioaren legea aurkitu zuen. - Deskarga
Potentzial elektriko desberdineko bi eskualderen artean (bi hodei edo hodei bat eta lurraren artean) gertatzen dena, tximista esaterako. - Difusometro
Gainazal lau bati erasotzen dion eguzki-erradiazioa neurtzeko tresna. - Ebaporimetro
Denbora-tarte batean atmosferara lurrindutako ur-kopurua neurtzeko tresna. - Egonkortasun
Atmosferako aire-geruzak dentsitatea gorantz handituz doala antolatzen diren egoera. Egoera horretan, sisteman sartzen den edozein perturbazio ahulduz joaten da. - Egosi
Berotasun handi eta hezetasunaren eraginez egonezina sentitu. - Egun
Hogeitalau orduko denboraldia, egun bateko zortzietatik hurrengo eguneko zortziak bitartekoa. - Eguraldi
Halako une batean atmosferak daukan egoera, hainbat elementu meteorologikoz definitua. Eguraldi ona, txarra, nahasia. - Egutera
Leku airetsu eta eguzkitsua - Eguzki-begi
Leku airetsu eta eguzkitsua - Eguzki-haize
Ekialdeko haizea. - Ekaitz
1. Atmosferaren nahasmendu bortitza, haize gogorrez, eta gehienetan euriz edo elurrez eta trumoi-tximistez gertatzen dena. 2. 44-50 korapiloko abiadura duen haizea, Beaufort eskalan 10 indarrekoa. - Ekaitzaren begi
Zikloi tropikalaren erdialdeko zona. Diametroan hamarren bat kilometro dituen gune honetan haize ahulak eta zerua nahikoa oskarbi egoten da. - Elur
Hodeietatik maluta edo izotz-pikor zuritan erortzen den ur izoztua. Elurra, atmosferako ur-lurrina izoztu eta kondentsatzearen ondorioz eratutako izotz-kristal txikien prezipitazio solidoa da. Altuera handian dauden hodeietan eratzen dira kristalok eta atmosferako behe-geruzak 0 gradutik behera baldin badaude, elur-prezipitazioa izaten da. Aldiz, izotz-kristalak eratzen diren gunetik eta beheranzko bidean 0 graduz gorako tenperaturak aurkitzen baldin badituzte, urtu egiten dira eta euri-prezipitazioa gertatuko da. Ura beti sistema hexagonalean kristalizatzen da, baina elur-kristalek forma ugari hartzen dute, beti ere hexagono-itxuratik abiatuta. - Elur busti
Ia urturik erortzen den elur-mota, euria eta elur beratua nahasirik dituena. - Elur-hauts
Elur lehor eta hauts-erakoa, elur berriaren kristal askeak dituena. - Elur-jausi
Mendi-hegal batetik bat-batean erortzen den elur- eta izotz-pila, askotan lurra, harriak eta bestelako hondakinak herrestan eramaten dituena. - Elur-maluta
Oro har, elurra osatzen duen edozein izotz-pikor; zehatzago, elur-kristal pilatuez osatutakoa. - Elur-mataza
Elur-maluta. - Elurbildu
Mendietako leku garai eta laiotzetan hilabete askoz irauten duen elurra. - Elurte
1. Elur-erauntsi larria. 2. Elur asko egiten duen denboraldia. - Elurtsu
Elurrez betea, elur askokoa. - Elurtu
Elurrez estali. - Erauntsi
Atmosfera-gertakariez, erasoa, ekaitza. - Erdi-mailako hodei
Erdiko estaian behaturikoa (altocumulusak ia beti erdi-mailakoak izaten dira). - Erradiazio-laino
Lurraren gainazala gauez bero-erradiazioz hoztean sortzen den lainoa, aireko ur-lurrina kondentsatzen delako sortua. - Estratokumulu edo stratoculumus
Hodei Baxuen taldeko hodei-generoa. Masa biribil edo arrabol-formako hodei gris edo zurixkak, baxuak eta pikortsuak. - Estratopausa
Goi-estratosferako alderanzketa-geruzaren gainaldea, 50-55 km inguruan kokatua. - Estratosfera
Atmosfera-geruza, tropopausa eta estratopausaren artekoa eta 30 km inguru betetzen dituena. Bertako tenperatura igo egiten da altueraren arabera. - Estratu edo stratus.
Hodei Baxuen taldeko hodei-generoa (lurrazaletik 2.000 metrotara). Ur-tantaz osaturiko hodei-geruza, gehienetan grisa eta azpialdea nahikoa uniformea duena. Zirimiria, izotz-prismak edo elur-birrina sor dezake eta hiri, lautada, bailara eta kostaldean sortzen den lainoaren errudun da. - Eszintilazio
Izarren edo lurreko argien distiraren aldaketa azkarra, pultsazio-erakoa. - Etxola
Meteorologi tresnak erradiaziotik babesteko eraikina. - Euri
Ur likidozko zatikien prezipitazioa, prezipitazio. - Euri-erauntsi
Euri-zaparrada, euri-jasa. - Euri-lanbro
Euri-langar, zirimiri. - Euri-neurgailu
Plubiometro, leku eta denbora zehatz batean erortzen den euria neurtzeko tresna. - Euri-zaparrada
Hodei konbektiboen prezipitazio zakar eta sarritan laburra. Tantak ohi baino lodiago izaten dira. Bat-bateko hasiera eta bukaera edota intentsitate-aldaketa azkarrak izaten ditu. - Eurialdi
eurite, euri asko egiten duen garaia edo denbora. - Euritsu
Euri asko egiten duen sasoi edo lurraldeaz esaten da. - Ezegonkortasun
Atmosferako aire-geruzak dentsitatea beherantz handituz doala antolatzen diren egoera. Egoera horretan, aire-korronte bertikalak sortzen dira, eta sisteman sartzen den edozein perturbazio indartuz joaten da. - Fahrenheit eskala
Herri anglosaxoietan erabiltzen den tenperatura-eskala. Eskala honetan izotzaren urtze-puntuaren eta uraren irakite-puntuaren tenperaturak (0 eta 100 gradu zentigraduak, alegia), hurrenez hurren, 32 ºF eta 212 ºF dira. - Fahrenheit gradu
Fahrenheit eskalako unitatea (ºF). Presio atmosferiko normalean, izotzaren urtze-puntuaren eta uraren irakite-puntuen arteko tartearen 1/180-ko balioa du. (Beraz, 1 ºF = 5/9 ºC). - Fahrenheit, daniel gabriel
Fisikari alemaniarra (Dantzig, 1686-Haga, 1736). Lehenengo aerometroak eta termometroak egin zituen. Bere izena duen termometro-eskalaren definizio enpirikoa eman zuen. - Falka
Inguruko aldeetan baino presio handiagoa duen atmosfera-eskualdea; bereziki bi depresioren artean arin doana. - Fenograma
Elementu fenologiko jakin baten aldaketak faktore meteorologikoen arabera erakusten dituen diagrama. - Fenologia
Eguraldia eta klimaren aldaketak izaki bizidunen, landareen eta animalien biziaren arabera ikertzen dituen meteorologiaren adarra. - Fenomeno
Naturan edo gizartean gertatzen den eta behatua izan daitekeen edozein gertaera, jarduera edo ekintza. - Foehn
Mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta lehortu den haizea. Alpeetako fenomeno tipikoa da, baina mota honetako edozein haize izendatzen da honela.Foehn-murru. Foehn fenomenoan, mendi-gailurrean ezarritako hodei-mota, gailurretik haizebean dagoen behatzailearentzat pareta bertikal baten itxura duena. - Fotometeoro
Atmosferako fenomeno optikoen izen generikoa (ostadarra, haloa, koroa, gloria, etab.). - Frente hotz
Aire-masa hotzak beroari bultzatzen dionekoa, falka moduan beroaren azpian sartuz eta hau gora bidaliz. - Fronte
Tenperatura- eta hezetasun-ezaugarri desberdinak dituzten bi aire-masaren arteko banaketa-azala. - Fronte bero
Aire-masa beroak hotzari bultzatzen dionekoa, banaketa-azaleko maldan gora igoz. - Fronte polar
Latitude ertainetako fronte ia iraunkorra eta hedatsua, aire polar erlatiboki hotza eta aire polar erlatiboki beroa banatzen dituena. - Gailego
Ipar-mendebaldeko haize hotz eta gorriari zenbait lekutan ematen zaion izena. - Gloria
Ulloaren koroa. - Goi-hodei
Goiko estaian behaturikoa (cirrusak, cirrocumulusak eta cirrostratusak goi-hodeiak izaten dira ia beti). - Goiargi
Zeru argia, oskarbia. - Goibel
Hodeia. - Goibel-argi
Oskorria. - Goibeldu
Lainotu, ilundu, zerua lainoz estali. - Goibelmurru
Kumulus, hedadura bertikaleko hodei-generoa. - Hadley zelula
Alisio haizeak azaltzeko G. Hadley-k (1735) proposatutako aire-zirkulazio meridianoa. Aire-zirkulazioak laukizuzen-itxurako bat osatzen du ekuatorearen alde banatan: atmosferaren behe-mailetan zehar 30º-ko latitudetik Ekuatorera doa, bertan gorantz egiten du eta ondoren goi-mailetan polorantz abiatzen da, 30º-ko latituderaino, azkenik beherantz eginez eta zikloa osatuz. - Haize
1. Lurrazalarekiko higitzen den aire-masa. 2. Aire-korrontea. - Haize ahul
4-6 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 2 indarrekoa. - Haize alai
11-16 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 4 indarrekoa. - Haize arin
7-10 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 3 indarrekoa. - Haize bare
2 korapiloko abiadurara iristen ez dena, Beaufort eskalan 0 indarrekoa. - Haize gogor
22-26 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 6 indarrekoa. - Haize gorri
Euskal Herriko zenbait lekutan, iparrekialdeko haize hotz eta lehorrari ematen zaion izena. - Haize hozkirri
17-21 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 5 indarrekoa. - Haize nagusi
Leku batean, beste norabideetako haizeek baino maiztasun askoz handiagoz jotzen duena. - Haize oso ahul
3-5 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 1 indarrekoa. - Haize oso gogor
28-33 korapiloko abiadura duena, Beaufort eskalan 7 indarrekoa. - Haize-arrosa
1. Haizeen norabide nagusiak irudikatzen dituen izar-formako diagrama. 2. Toki eta urte-sasoi jakin batean jotzen duten norabide desberdineko haizeen maiztasun eta indar erlatiboa adierazten duen izar-formako diagrama. - Haize-babes
1. Haizearen babesean dagoen tokiaz esaten da. 2. Eskualde bat haizearen indarretik babesteko antolamendua. - Haize-bolada
Haize-erasoa, haizetea, normalean ez oso luzea. - Haize-mahuka.
Aireportu, autobide, etab.etan haizearen norabidea erakusteko erabiltzen den tresna, masta bertikal batek bere inguruan eta biratzeko moduan oihalezko kono-enbor bat itsatsita duena. - Haize-orratz
Haizeak nondik jotzen duen adierazteko erabiltzen den tresna. - Haizekada
Haize-parrasta. Haize-abiadurak (edo abiadurak norabide batean duen osagaiak) bere batez besteko balioarekiko egiten duen aldaketa iragankorra, positiboa zein negatiboa eta nahikoa denbora gutxi irauten duena. - Haizete
1. Haizaldi gogorra. 2. 32-37 korapiloko abiadura duen haizea, Beaufort eskalan 8 indarrekoa. - Halley, edmond
Astronomo britainiarra (Haggerston, Londres ondoan, 1656 - Greenwich, 1742). Geofisika, meteorologia eta astronomiari buruzko ikerketak egin zituen. Kometa periodikoek periheliora joan-etorria egiteko behar duten denbora kalkulatu eta Synopsis astronomiae cometicae (1705) liburuan kometen higidurari buruzko teoriak azaldu zituen. - Halo
Aureola. Eguzkiaren eta Ilargiaren diskoaren inguruan agertzen den kolore apaleko argitasuna. - Haran-brisa
Haize anabatikoa, egunez haranetatik mendietarantz jotzen duena, lurraren berotasunaren ondorioz. - Hare ekaitz
Haize gogor eta zurrunbilotsu batek altuera handira indarrez jasotako hare partikulen multzoa. - Harmattan
Afrikako mendebaldean, iparrekialdetik edo ekialdetik jotzen duen haize lehorra. Saharatik etorri ohi da eta hautsa eraman ohi du. - Heliografo
Itzal nabariak sor ditzakeen eguzki-erradiazioaren iraun-denborak neurtzeko tresna. - Heze
Klimari dagokionez, lehorterik ez dagoen eskualdeetakoa (hilero prezipitazio ugari eta erregularra izaten dute). - Hezetasun
1. Hezea denaren nolakotasuna edo egoera. 2. Ingurune batean, bereziki airean, den ur-lurrinaren kontzentrazioa. - Hidrometeoro
Ur-zatiki likido edo solidoen multzo batek eraturiko meteoroa. - Higrografo
Airearen hezetasuna denboran zehar erregistratzeko prestaturik dagoen higrometroa. - Higrometria
Airearen hezetasunaren azterketa eta neurketaz diharduen meteorologiaren atala. - Higrometro
Airearen hezetasuna neurtzeko tresna. - Higroskopio
Airearen hezetasuna adierazten duen tresna. - Hodei
Atmosferan esekiduran dauden eta ur likidoz, izotzez edo biez eraturiko zatiki oso txikien multzo ikuskorra. - Hodei-banku
Genero bereko hodei nahiz hodei-sistema jarraia edo ia jarraia, maila bertsukoa, baina zeru-atal txiki bat bakarrik estaltzen duena. - Hodei-barra
1. Zikloi tropikal batetik hurbil horizontean agertzen den hodei-masa trinkoa. 2. Edozein hodei-zerrenda luze, estu eta jarraia. - Hodei-genero
Hodeikera desberdinak sailkatzen diren hamar talde nagusietako bakoitza. Hodeien garapena (horizontala edo bertikala) eta altitudea kontuan hartuz sailkatzen dira: altocumulus, altostratus, cirrocumulus, cirrostratus, cirrus, cumulonimbus, cumulus, nimbostratus, stratocumulus eta stratus. - Hodei-sistema
Perturbazio atmosferikoetakohodei-mota desberdinen multzoa. - Hodeigune
Hodei-bankua. - Hodeitsu
Hodeiz betea, lainotua. - Hodeitu
Hodeiz estali. - Hodeitza
Zeruan ikusten den hodei-multzoa; delako hodei-multzoak zeru-esferan hartzen duen hedadura (0-tik 8-ra bitarteko eskalan neurtzen da eta osoa eta partziala izan daiteke). - Hotz
1. Berorik eza, tenperatura baxua edo oso baxua, bereziki giza gorputzaren, giroaren edo dagokionak ohizkoa duen tenperaturaren aldean. 2. Hotz-sentsazioa eragiten duena; tenperatura baxukoa edo behar edo nahi baino tenperatura baxuagoa duena. - Hurakan
1. Jatorriz, Karibe itsasoko zikloi tropikala; hedaduraz, edozein zikloi tropikal, haize oso bortitzekoa denean. Alfabetoari jarraituta emaniko pertsona-izenaz bataiatzen dira. 1978ra arte emakumezkoen izenak baino ez ziren erabiltzen. 2. 58 korapilo baino gehiagoko abiadura duen haizea, Beaufort eskalan 12 indarrekoa. - Idor
Lehorra, agorra, hezetasunik ez duena. - Idorte
Agortea. - Igeldo (donostia)
Donostiako IM-ko auzoa, izen bereko mendian. Behatoki meteorologikoa. - Ihintz
Lur, landare eta objektuen gainean gauez eta goizaldean aireko ur-lurrinaren kondentsazioz eratzen diren ur-tanta xeheen multzoa. Gauez lurra ukitzen duen aire-geruza ur-lurrinarekiko asetasun-tenperatura baino baxuago hoztearen ondorioa da. Ihintza sortzeko gau argi eta haizerik gabea behar da. - Ihintz-puntu
Aire hezea presio jakin batean urarekiko asetasunera iristen den tenperatura. Atmosferan dagoen ur-lurrina kondentsatzen hasten den tenperatura. - Ihintz-zuri
Ihintz-tanta izoztuen multzoa. - Ihortziri
Ihurtzuri, inusturi, trumoi. - Ikus-bitarte
Objektu jakin baten eta haren hondo-inguruaren arteko kontrastea behatzailearen atalase diferentzialarekin berdintzen den distantzia. - Ikusbide, ikuspen
Tamaina egokiko objektu beltz bat horizonteko zeruaren kontra ikusia edo ezagutua izan daitekeen distantziarik handiena. - Ilargi-ostadar.
Ilargiaren argiak sortutakoa. - Ilargi-uztai
Ilargiaren argiak sortutakoa. - Inusturi
Tximistaren hotsa, trumoia. - Ipar
1. Iparraldea (askotan toponimo baten aurretik). 2. Ipar-haizea. - Ipar beltz edo ipar gorri
Ipar-haize oso hotza. - Ipar zuri
Iparraldeko haize atsegina. - Ipar-haize
Iparraldetik jotzen duena. - Irrati-haize
Globo aske bati bitarteko elektronikoen bidez jarraituz goialdeko haizeak zehazteko erabiltzen den ekipoa. - Irrati-haizerako zunda
Radarrarenedo irrati-teodolitoaren bidez segitzen zaion irratizunda,goialdeko haizeak zehazteko erabilia. - Irrati-zunda
Atmosferan zehar garraiaturiko tresna, elementu meteorologiko bat baino gehiago neurtzeko gailuz hornitua eta informazio hau bidaltzeko irrati-igorgailua duena.Radarraren edo erradioteodolitoaren bidez segitzen zaion irratizunda, goialdeko haizeak erabakitzeko erabilia. - Isobara
Une zehatz batean presio berdina duten Lurrean puntuak lotzen dituen lerroa. - Isoterma
Mapa edo karta batean, aire-tenperatura berdineko puntuak lotzen dituen lerroa. - Itsas laino
Itsasoaren gainean eratzen den adbekzio-lainoa. - Itsasaro
Itsasoaren egoera, leku bateko itsasoaren mugikortasuna, bertako haizeak sortutako olatuen (haize-itsasoaren) eta beste toki batean sortu eta gero bertaratutako olatuen (baga-itsasoaren) ondoriozkoa. - Itsaski
Sagailoa, olatu handiak sortzen dituen itsasoaren mugimendu zalapartatsua, borraskarik egon ez arren. - Itsaskirri
Itsasoaren egoera, Douglas eskalaren arabera 0,1-0,5 m bitarteko olatuak izaten dituena. - Itsaso
1. Ozeanoa, Lurraren azaleraren zatirik handiena estaltzen duen ur gazizko eremua. 2. Eskualde jakin bateko ozeano-zatia. - Izotz
1. Egoera solidoan dagoen ura. 2. Airearen tenperatura uraren solidotze-puntura (0 ºC) edo beherago jaistean lurrazalean eta objektuen gainean eratzen den ur solidozko partikulen multzoa. - Izotz beltz
Tenperatura 0ºC-tik behera jaisten denean sortzen den izozte gogorra, landareak ihartzen dituena. Hezetasun atmosferikoa baxua denean gertatzen da, batez ere oskarbi ez denean. - Izotz zuri
Gaueko tenperatura 0 ºC-tik behera jaistean eratzen den izotza, ezkata, orratz, luma, etab.en formako kristalez osatua. Normalean oskarbi dagoenean gertatzen da, egunean zehar sortutako hezetasun atmosferikoa kondentsatzean. - Izotz-aro
Glaziazioa. - Izozte
Airearen tenperatura uraren izozte-puntura (0 ºC) edo beherago jaisten den fenomenoa. - Izoztu
1. Ura izotz bihurtu. 2. Izotza egin. 3. Gorputz edo substantzia bat barnean duen ura edo bestelako likidoa solidotu arte hoztu. 4. Guztiz hoztu. - Jamsin
- Jan mayen
Norvegiako uhartea, Ozeano Artikoan; 372 km2. Meteorologi behatokia. - Jasa
Fenomeno meteorologikoei dagokienez, indarrez egitea edo eraso bortitza (gehienetan hitz-elkarteetan bigarren osagai gisa erabilia). - Jela
Izotza, horma. - Jet
Aire-korronte tubular zapala, ia horizontala, gehienetan tropopausa ingurukoa. Bere ardatza abiadura handieneko lerroan kokatzen da eta abiadura handikoa izaten da (400 km/h-ra hel daiteke). - Katabatiko
Beheranzko aire-korronteek sortutako haizea. - Kazkabar
Txingorra, babazuza. Hodeietatik bortizki amiltzen den ur izoztua, pikor gogor eta lodietan, baino ez maluta moduan. - Khamsin
Egipton eta Itsaso Gorrian jotzen duen basamortuko haize lehor, haustun eta gehienetan beroa. - Klima
pikala. - Klima kontinental
Kontinente handien barrualdeko klima-mota. Urtean zehar, eta egunean zehar zenbaitetan, dagoen tenperatura-aldaketa nabarmena du ezaugarri. - Klima mediterranear
Mediterraneo inguruko eskualdeetako klima-mota, uda bero eta lehorrak eta negu euritsuak izatea ezaugarri duena. - Klima ozeaniko edo itsasaldeko klima
Itsasoaren ondoko eskualdeetako klima-mota. Urteroko eta eguneroko tenperatura-aldaketa txikiak eta hezetasun nahikoa handia dira ezaugarri nagusiak. - Klima polar
Bi ezaugarri nagusi dituen klima-mota: uda ez bereiztea; eta hilabeterik epelenean batez besteko tenperatura 10 ºC baino altuagoa ez izatea. - Klima tropikal
Hiru ezaugarri nagusidituen klima-mota: hilabeteko batez bestekotenperatura 18 °C baino altuagoa izatea, negurik eza eta urteko prezipitazioa urteko lurrunketabaino handiagoa izatea. - Konbekzio
Aire-masa baten mugimendu bertikala, jatorri termiko edo orografikoa izan dezakeena. - Konbergentzia
Horizontalki bata bestearen aurka doazen bi masen mugimendua. - Kontinental
kontinente handien barrualdeko klima-mota, urtean zehar, eta egunean zehar zenbaitetan, dagoen tenperatura-aldaketa nabarmena du ezaugarri. Kontinenteei dagokiena. - Kontinentaltasun
Kontinentearen barrualdera goazen heinean itsasoaren eragina gutxitzeak sortutako ezaugarri klimatikoen multzoa (ozeanikotasunari kontrajarria). - Kontralisio
Bi hemisferioetako zenbait eskualde subtropikaletan alisioen gainetik eta hauen norabide berean baina kontrako norantzan jotzen duen aire-korrontea. - Kozkor
Euri-hodeien azpian arin mugitzen diren hodei-zati baxuak. - Laiatu (zeru)
Cirrocumulus edo altocumulusak, ilaratan antolaturiko hodei-mataza txiki eta biribilduz osatuak. Tarteka zeruko urdina azaltzen da; udako eguraldi beroekin ikusi ohi da. - Laino edo behe laino
1. Airean ur-tanta guztiz txikiz osatutako esekidura, lurretik hurbilekoa eta ikustea eragozten duena. 2. Hodeia. - Laino itsu
Ikustea oso eragozten duena. - Lainobera
Ur-tanta mikroskopikoen, edo zatiki higroskopiko bustien aireko esekidura, lurrazalean ikuspena murrizten duena. - Lainotsu
Laino asko dagoena. - Lainotu
Lainoz estali edo bete. - Laiotz
1. Orientazioaren eraginez, eguzkitu txikiena hartzen duen mendi-hegala. Euskal Herrian iparralderantz begira dagoena izaten da. 2. Eguzkiak jotzen ez duen tokia. - Lanbera
Elurbustia, elurrarekin nahastuta erortzen den euria. - Lanbo edo lanbro
1. Lainoa. 2. Tanta guztiz xehetan erortzen den euria, gandua. - Lanbrotsu
Lanbroz estalia edo betea. - Lanbrotu
Lanbroz estali. - Landur
Lanbroa, euri guztiz xehea. - Langar
Lanbroa, euri-lanbroa. - Langar-laino
Objektuen gainean ur-tantak uzteko modukoa bezain hezea den lainoa. - Lantxurda edo lantzurda
1.Lanbroa. 2. Antzigarra. - Lapatx
Elur-maluta txikia. - Lehor
Bi ezaugarri nagusi dituen klima-mota: urteko lurrinketa potentziala urteko prezipitazioa baino handiagoa izatea (ur-eskasia); eta landaredia murritza izatea. - Lehorraldi
Oro har, ohi ez bezain lehorra gertatzen den denboraldia. Lehorteak ezartzen dituen baino baldintza arinagoei aplikatzen zaie. - Lehorreko brisa
Kostaldeko eskualdeetan lehorretik itsasorantz (edo aintzira baterantz) gauez jotzen duen haizea, lurraren gaueko hoztearen ondoriozkoa. - Lehorte
Denbora luzean dirauen prezipitazio-gabezia edo -eskasia. - Lepo barometriko
Presio ia uniformeko eskualdea, azal isobaroak zela-forman dituena eta, txandaka gurutze-eran kokatutako bi depresio eta bi antizikloiren artean agertzen dena. - Lurmen
Elurra urtu den lur-eremua. - Lurmendu
Elurra urtu, lurmenak azaldu. - Maluta
Elur-pikorra, oro har; zehatzago, elur-mota baten ezaugarri den izotz-kristal pilatua (maiz elur-maluta erabiltzen da). - Mendi-brisa
Haize katabatikoa, gauez eta goizeko lehen orduetan haizebera maldan behera ibarretarantz jotzen duena, hezetasun guztia haizealdetik kondentsatu ondoren. - Meteoro
Atmosferan edo lurrazalaren gainean behaturiko fenomenoa (hodeia salbu), klimatikoa, optikoa nahiz elektrikoa izan daitekeena. - Meteorografo
Hainbat elementu meteorologikoren erregistragailuen konbinazioz osaturiko tresna, diagrama berean elementu horien aldibereko erregistro kronologikoa egiten duena. - Meteorologia
Atmosferako fenomenoak aztertzeaz arduratzen den zientzia. Eguraldia iragartzea eta honekin batera klima-aldaketak aurreikustea dira aplikazio-eremu garrantzitsuenak. - Meteorologiko
Meteorologiari edota meteoroei dagokiena. - Meteorologo
Meteorologian aditua edota horretan diharduen pertsona. - Meteosat
Lurraren satelite artifizial geosinkronoen saila, Europako Eumetsat nazioarteko erakundeak orbitan ipinia, meteorologi datuak bildu eta lurrera bidaltzeko. - Nahasmendu
Perturbazioa. - Nimbostratus edo ninbostratu
Behe-altueratako hodei-generoa. Hodei-geruza sarritan trinko eta iluna, eskuarki euria edo elurra ekarri ohi duena. - Nimbus edo ninbo
Euria dakarren hodeia. - Oklusio
Fronte hotz bat fronte bero bati gainjartzen zaionean sortzen den frontea (fronte okluitu ere esaten zaio). - Okta
Zeru-sabaiaren zortzirena, hodeitza adierazteko erabilia. - Orkolaga legarra, juan migel
Meteorologo gipuzkoarra (Hernani, 1863 - Igeldo, Donostia, 1914). Bere kontura matematika, mekanika eta meteorologia ikasi zituen. Igeldoko behatokian itsas ekaitzak iragartzen hasi zen. Mexiko Hiriko meteorologi zerbitzua antolatu zuen (1909). Elkarte zientifiko askotako kidea, zenbait aparatu asmatu, hitzaldiak eman eta artikuluak idatzi zituen. - Oskarbi
1. Zeruaz mintzatuz, garbi, hodeirik gabe. 2. Zerua hodeirik gabe dagoen egoera. - Oskarbitu
Zeruaz mintzatuz, garbitu, hodeiak desagertu. - Oskorri
Eguzki-argiak jotzen dituen hodeietan agertu ohi den kolore gorria. - Oskorritu
Zeruaz mintzatuz, kolore gorria hartu. - Ospel
Laiotza - Ostadar
Zeruan, euria ari duenean edo egin ondoren eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri-tantetan errefraktatzen denean agertzen dena. - Ostadar zuri
Laino edo ganduen ur-tanta txikien eraginez agertzen dena. Kanpo-ertzean zerrenda gorri estua eta barne-ertzean zerrenda urdin estua dituen zerrenda zuria da. - Ostarte
Hodei arteko argiunea. - Ozeanikotasun
Lurralde batean itsas eraginak sortutako ezaugarri klimatikoen multzoa (kontinentaltasunari kontrajarria). - Pampero
Argentina eta Uruguayko panpetan hegoaldetik eta hegomendebaldetik jotzen duen haize lehor eta guztiz hotza. - Papagayo
Erdialdeko Amerikan ipar-ekialdetik jotzen duen haize katabatiko hotz eta lehorra. - Parelio
Argi-fenomenoa, atmosferako izotzezko kristal txikiek argia beroietan isladatzean sortzen dutena. - Parrastada
Uraz, haizeaz, aleez, etab.ez mintzatuz, kopuru handia eta bat-batekoa. - Perturbazio
1. Atmosferako oreka-egoeraren haustura; delako haustura dakarren fenomenoa. 2. Depresio ahula. - Pikor
Elurraz mintzatuz, 2-5 mm diametroko izotz-pikor zuri eta opakozko prezipitazioa. - Piranometro
Gainazal horizontal bati erasotzen dioten zeru- eta eguzki-erradiazioak neurtzeko tresna. - Plubiografo edo plubimetro
Prezipitazioen ur-kantitatea denboran zehar erregistratzeko prestatuta dagoen plubiometroa. - Plubiometria
Prezipitazioen azterketa da, haien izaera, banaketa eta neurketa-teknikak barne hartuz.eu plubiometria - Plubiometro
Leku eta denbora jakin batez erortzen den ur-kantitatea neurtzeko balio duen tresna. - Plubiositate
Toki batean eta denbora jakin batez batez beste egindako euri-kantitatea. - Plubioskopio
Prezipitazioen iraupena eta izaera zehazteko balio duen tresna. - Prezipitazio
Hodei batetik edo hodei-multzo batetik jausi eta lurrazaleraino iristen den hidrometeoroa, ur-partikula likido zein solido, kristalizatu zein amorfoz osatua. - Prezipitazio orografiko
Oztopo orografikoen gainetik airea igarotzean sorturikoa. - Psikrometro
Airearen hezetasuna neurtzeko tresna. Bi termometro guztiz berdinez osatua dago, batak erraboila lehorra du eta besteak bustia. - Reading
Ingalaterrako H-ko hiria, Berkshire konderriko hbru.; 128.000 bizt. Unibertsitatea. Meteorologi zentro europarra. - San martin hego
Europako mendebaldeko herrialdeetan, eguraldi beroa egiten duen denboraldi laburra, gehienetan azaroaren 11 inguruan, San Martinetan, izaten dena. San Martinetako uda txikia ere deitzen zaio. - San telmo argi
Atmosferako deskarga elektrikoa, argitasun ahulekoa. Azalean eremu elektriko handia duten objektuetatik abiatzen da, bereziki punta eta ertz zorrotzetatik (adib., ontzietako mastetatik). - Santa ana (haizea)
Kalifornian, Santa Ana haranean jotzen duen basamortuko haize bero eta lehorra, foehn-aren antzekoa. - Seiche
Aintzira,badia edo bestelako urbilduetako gainazalarenoszilazioa (minutu batzuetatik ordu batzuetarakoperiodoa duena), seismo txikiek, haizeek edo presio-aldaketek eragina. - Shamal
Tigris eta Eufrates-enharanean eta Persiar Golkoan ipar-mendebaldetikjotzen duen haize lehor eta errea. - Simun
Saharan, Palestinan, Sirianeta Arabiako basamortuan jotzen duen haizelehor, bero eta hareatsua. - Sinoptikoa
Eremu zabal batean aldi berean izandako eguraldi-baldintzei dagokiena. - Siroko
Mediterraneoan edo Afrikakoiparraldean, ekialderantz doan depresiobaten aurretik jotzen duen hego-haize bero etalehorra. - Tanta hotz
Aire hotzeko bolumen handia, aire beroagoz inguratua,goragoko altitudeetan dagoen aire hotzarenmasatik depresio moztu bat eratzean banatzendena. - Tifoi
Hego Txinako itsasoko eta,oro har, Ozeano Bareko ipar-mendebaldeko zikloitropikalei ematen zaien izena. - Tornado
Haize-erauntsi bortitz eta trumoitsua, tragarroi-itxuraduena. Batik bat Ipar Amerikan agertzenden fenomenoa da. - Tragarroi
Haize-zurrunbilogehienetan indartsua, hodei zutabe gisa azaltzendena eta behealdean itsasotik jasotako ur-tantakedo lurretik jasotako hauts, harea eta zaborra izanohi dituena. - Tramontana
Mediterraneokomendebaldeko eskualdeetan iparraldetik jotzenduen haize hotz eta lehorra. - Tripaki-zeru
Cirrocumulus edo altocumulusak, ilaratan antolaturiko hodei-mataza txiki eta biribilduz osatuak. Tarteka zeruko urdina azaltzen da; udako eguraldi beroekin ikusi ohi da. - Turbulentzia
Airearen batez besteko higidurarigainezarritako irabioa, aire-higidura desordenatueta oso aldakorrez eratua. - Urakan
1. Jatorriz, Karibe itsasokozikloi tropikala; hedaduraz, edozein zikloi tropikal,haize oso bortitzekoa denean. Alfabetoari jarraitutaemaniko pertsona-izenaz bataiatzen dira. 1978raarte emakumezkoen izenak baino ez ziren erabiltzen.2. 58 korapilo baino gehiagoko abiadura duenhaizea, Beaufort eskalan 12 indarrekoa. - Uztai krepuskular
Eguzkiarenaldean, ilunabarrean edo egunsentian agertzenden purpura koloreko argi-uztaia, Eguzkia horizontepean3° edo 4°-tara dagoenean. - Zaldizko
Euri-jasa;urrutitik ikusita euri-jasak hartzen duen itxura. - Zelula
Atmosferan unitate baten gisajokatzen duen eta zirkulazio-sistema batean partehartzen duen aire-masa. - Zeraunologia
Tximistak aztertzendituen meteorologiaren adarra. - Ziertzo
Ebroko haranean, ipar-mendebaldekohaize hotz eta bortitza. - Zikloi
Depresioa. - Zikloi tropikal
Jatorri tropikaleko depresioa, itsasokour beroen gaineko atmosferan sortua etagaratua, eta oso eurite eta haize bortitzak eragitendituena. 100-400 km bitarteko diametroa izaten dueta erdigunean haize ahula dabilen eta zeruaoskarbi dagoen begia du. - Zirkulazio
Lurraren zati baten edo Lur osoaren gaineangertatzen den aire-higidura.
