Ozeanoak
- INFOGRAFIA: Ozeanoak
- LINK: Kanpo loturak (1)
Itsaso eta Ozeanoen banaketa
Gainazaleko ur masa handiak, beraien zabalerari dagokionez, itsaso eta ozeanotan banatzen dira:
- Ozeanoak lurraren hiru laurdenak estaltzen duten ur masa handiak dira. Bost ozeano handi bereizten dira:
- Atlantikoa.
- Pazifikoa.
- Indiako ozeanoa.
- Ozeano Artikoa.
- Ozeano Antartikoa.
Azken biek izotzez betea dute beraien zabaleraren gehiengoa.
- Itsasoek ozeano zehatz baten atalak osatzen dituzte, penintsula, artxipelago, e.a. bezalako ezaugarri geografikoek mugatuak. Hala ere, Mediterranear itsasoa, Itsaso Beltza edo Kaspiar itsasoa bezalako beste itsaso batzuk identitate propioa dute.
Itsaspeko erlibebe motak
Plataforma kontinentala kostatik hurbilen dagoen itsas hondoko eremua da. Laua da, eskualdeen arabera zabal edo estuagoa izan daiteke, eta sakonera handituz doa geroz eta gehiago urrundu kostatik. Bere maila itsas gainazaletik zero eta 200 metro sakonera bitartean dago. Gune honetan aurkitzen dira itsasoetan bereizgarriak diren animalia eta landare espezie gehienak.
Talud kontinentalak plataformaren jaitsiera bortitz bat suposatzen du, sakonerako hiru mila eta lau mila metrotaraino eta bere itxura labar handi batena izango litzateke. Taluda, itsasoen gune sakonagoetarako sedimentuen amiltze gune bat da. Plataforma kontinentalarekin batera azalerako 78 milioi kilometro karratu betetzen ditu, ia itsas hondoaren laurdena.
Taludaren oinarria itsasazpiko arroen hasiera da, 185 milioi kilometro karratu betetzen dituzten lau mila metro baino gehiagoko eremuak dira, itsasoen hedaduraren erdia baino gehiago. Arroen hondoan espezie abisalak bizi dira, sakonera handietan ohikoak diren, iluntasun, hotz eta izugarrizko presio baldintzetara adaptatuak.
Dortsal ozeanikoek itsasazpiko paiasaia menditsua osatzen dute. Ozeanoak, beraien zabalera osoan zeharkatzen dituzten mendikate izugarriak dira. Hiru dortsal handi bereizten dira: Atlantikoa (Ipar-Hego), Indiakoa (Ipar-Eki eta Mendebalde) eta Pazifikoa (Ipar- Mendebalde). Hiru dortsalak elkarrekin komunikatuak daude eta hirurogei mila kilometro luze baino gehiago neurtzen dute, hiru mila kilometrora heldu daitekeen zabalera batekin. Dortsalen gailur batzuk uretatik ateratzen dira irla eta artxipelagoak osatuz.
Itsasazpiko mendiak harroetan kokatzen diren formazio isolatuak dira, kasu batzuetan azaleratzen dira irla txikiak osatuz.
Ozeano fosak sakonera handiak dituzten sima eta arrakalak dira. Garrantzitsuenak Ozeano Pazifikoan kokatzen dira eta horien artean Marianetakoa nabarmentzen da, bere sakonerako 11.521 metroekin planetaren azaleko punturik sakonena delarik.Ozeanoak eta itsasoak
Ozeano Pazifikoa
179.700.000 km2.
Koral itsasoa.
Hego Txinako itsasoa.
Bering itsasoa.
Ojotsk itsasoa.
Arafurako Itsasoa.
Japoniako itsasoa.
Eki Txinako itsasoa.
Itsaso Horia.
Ozeano atlantikoa
92.000.000 km2.
Antilletatko itsasoa.
Norvegiako itsasoa.
Groenlandiako itsasoa.
Ipar itsasoa.
Itsaso Baltikoa.
Indiako ozeanoa
74.900.000 km2.
Arabiar itsasoa.
Timorreko itsasoa.
Andamaneko itsasoa.
Itsaso Gorria.
14.000.000 km2.
Itsaso Zuria.
Karako itsasoa.
Itsaso Gorria.
Lurreko simarik sakonenak
Marianak (Pazifikoa):
11.521 m.
Tonga (Pazifikoa):
10.882 m.
Filipinak (Pazifikoa):
10.830 m.
Bonin (Pazifikoa):
10. 595 m.
Kuril (Pazifikoa):
10.540 m.
Puerto Rico (Atlantikoa):
9.212 m.
Hegoaldeko Sandwich (Atlantikoa):
8.265 m.
Java (Indikoa):
7.725 m.
Diamantina (Indikoa):
6.857 m.
(Artikoa): 5.450 m.
Gainazaleko beste ur batzuk
Itsaso eta ozeanoetaz gain, hedadura txikiagoko gainazaleko beste ur masak daude: itsaso eta lakuak (8. gaia ikusi). Itsasoetako urak ez bezala, ur hauek gezak dira, honek, lurreko landare eta animalien biziraupena baimentzen duelarik.
