«« Itzuli
Munduko populazioa
Euskadiko Biztanleria
Euskal Autonomia Erkidegoak 7.261 km2-ko hedadura du, baina bere biztanleriak dentsitate handia erakusten du. Gaur egungo biztanleria 2.100.000 inguruan dabil, eta horren dentsitatea 290 bizt./km2-koa da. Biztanleriaren %80 hirietan bizi da, %5 landako eremuetan eta %15 toki misto edo ertainetan.
Biztanleriaren banaketa ez da homogeneoa, kostaldean kontzentratzen baita. Hori dela eta, ikus dezakegu Bizkaia dela biztanle-kopuru eta biztanleriaren dentsitaterik handienak dituen lurraldea (525 bizt./km2), horren ondoren Gipuzkoa (343 bizt./km2) eta Araba (92 bizt./km2). Azken honetan, biztanleriaren hiru laurden Vitoria-Gasteiz izeneko hiriburuan bizi dira.
Historian zehar, arrazoi ekonomiko (nekazaritza eta abeltzaintza) eta sozialengatik (maiorazkoa), Euskadi herri migratzailea izan da, ekonomiak ezin ziolako biztanleriaren hazkunde naturalari aurre egin. Hala ere, gutxi gorabehera XIX. mendearen erdian hasitako industrializazioaren ondorioz, Euskadik eztanda demografiko bat ezagutu zuen. Horren momenturik esanguratsuena XX. mendeko 60ko hamarkada izan zen, orduan bere jarduera industriala zela eta, herrialde-hartzailea bihurtu zelako.
Gaur egun, eboluzio demografikoak Euskadin jarraitzen duen eredua herrialde garatuena da. Herrialde hauek ia hazkunde begetatiborik ez dute, jaiotza-tasa baxua da eta bizi-itxaropenaren gehikuntza progresiboa da. Honen ondorioa biztanleriaren zahartzapena da.
