GEOGRAFIA

Migrazio-mugimenduak

Migrazioak giza historiaren garapenaren parte dira. Gizakiaren sorrera beretik, populazio-taldeak leku batetik bestera mugitu izan dira janari gehiagoren, lur edo klima hobeago baten bila. Sarri, migrazio-mugimenduak jazarpen eta guden ondorioz eman dira ere.

Migrazioak

Migrazio bezala zera ulertzen da: iraunkorra ala ez den edozein aldaketa, lan edo/eta bizilekuan, pertsona bakar batena zein handiago edo txikiagoak diren giza taldeenak.

Aldaketa hau nazioaren barruko mugetan ematen bada (beste hiri edo eskualde batera mugitzea), barne-migrazioaz hitz egiten da. Mugimendua beste herrialde batera bada, migrazio internazional bezala kontsideratzen da.

Migrazioen kausak

  • Barneko migrazioak zergati ekonomikoei zor zaizkie gehienetan (lan beharrak). Industrializazio-prozesuaren ostean, populazioaren barneko mugimenduek baserri-guneetatik hirietara norabide konstantea erakutsi dute.

    Gaur egun, mugimendu pendularrak deitzen direnak dira garrantzitsuak, oporretako mugimenduak eta hirigune barneko lan-mugimenduak hartzen dituzte barnean.

  • Kanpoko migrazioek edo migrazio internazionalek kausa ezberdinak dituzte:
    • Behar ekonimikoak: txirotasunak pertsonak beste leku batzuetan lana bilatzera behartzen ditu.
    • Gudak: borrokatzen ez duen populazioaren parte bat gudetatik ihes egiten saiatzen da eta beste herrialde batzuetan bilatzen du babesa.
    • Jazarpenak: izaera politiko, erlijioso edo arrazagatik izan daitezke.
    • Behartutako migrazioak: XVI eta XIX. mendeetan zehar esklabo moduan Amerikara eramanak izan ziren afrikarren kasua da adibidez.

Gaur egungo migrazio-fluxuak

Migrazio historikoak

Populazio mugimenduak ez dira gaur egungo fenomeno bat. Historian zehar migrazio handiak egon dira. Garrantzitsuenetariko batzuk azpimarra ditzakegu:

  • Asiako herrien mugimendua (hunoak, mongolak) Txina eta Europarantz Erdi aroan zehar.
  • XVI eta XIX. mendeetan zehar europarren emigrazioa Amerikara.
  • XVI eta XIX. mendeen artean esklabo afrikarren trafikoa Amerikara.
  • Txinatik Amerikara eta Asiako beste herrialdeetara emigrazioa (XIX eta XX. mendeak).
  • Mediterraneotik erdiko eta Iparreko Europara migrazioa (1970. hamarkadaraino).

Gaur egungo migrazioak

Gaur egungo munduko fluxu migratorioak oso biziak dira; hegoalde ekonomikotik datoz (azpigaratutako herriak) eta garatuagoak diren herrialdetara zuzentzen dira. Bi oinarrizko arrazoiri erantzuten diete:

Ekonomikoak

Txirotasunak jendea herrialde garatuetara lan bila joatea behartzen du. Gaur egun azpimarra daitezke:

  • Ekialdeko europarrak, mendebaldera.
  • Afrikar eta asiarrak mendebaldeko Europara.
  • Hispanoamerikarrak Estatu Batuak eta Europara.

Politikoak

Guda zibil edo diktadurak bezalako arazoetan oinarritutako fluxuak dira eta ez dute mugimendu konstante bat aurkezten, egoera oso zehatzek baldintzatzen dituztelako. Garrantzitsuenen artean azpimarragarriak dira:

  • Guda Zibilaren bukaeran, espainiar errepublikarren erbesteratzea.
  • XX. mendearen erdialdean, juduen mugimendua Palestinara.
  • Zaire, Ruanda eta Burundiko guden errefuxiatuak.
  • Jugoslavia ohiko guden errefuxiatuak.

Hutu errefuxiatuak Ruandara itzultzen, 1996.

Hiztegia

Emigratzailea: Leku bat utzita beste batera doana.

Immigrantea: Beste leku batetatik etorria, leku berri batera heltzen den pertsona.

Migrazio-errenta: Herrialde edo eskualde batean, emigratzaile eta immigranteen kopuruen arteko ezberdintasuna.

 

Populazioaren banaketa

Giza-mugimenduak, hazkuntza demografikoa eta beste faktore batzuk eragiten dute mundu mailako populazio-banaketan. Banatze honetan hartu behar diren faktoreen artean azpimarratzekoak dira:

· Adin-taldeak.

· Sexuak.

· Arrazak.

· Hizkuntzak.

· Erlijioak.

· Maila sozioekonomikoa.