GEOGRAFIA

Hirien forma eta egiturak

Hiriak ez dira denak berdinak: beraien kokagune, historia, garapen eta funtzioen arabera egitura eta itxura ezberdinak aurkezten dituzte. Dena dela, hiri-tipoarentzako ezaugarri komun batzuetaz hitz egin dezakegu, planetako hiri moderno guztietan aurki ditzazkegun ezaugarri batzuk.

Hiriaren egitura

Gaur egungo hiri-tipoa hiri funtzio anitza da, hau da, bere hirigunean erabilpen ezberdinetara zuzendutako lekuak ditu. Ondoko gune edo lekuak bereiz daitezke:

  • Lehen mailako egoitzak: populazio bizi den tokia, hiri osoan zehar modu homogeneoan banatzen dira.
  • Bigarren mailako egoitzak: hirigunetik kanpo dauden gune populatuak dira eta atseden edo opor leku bezala erabiltzen dira. Gaur egun bigarren egoitza hauek behin betiko bizileku bihurtu dira, honek egunero joan-etorri handiak behartzen du lanera joateko.
  • Gune komertzialak: tradizionalki merkataritza hiri osoan zehar zabaltzen zen. Baina gaur egun hiriaren gunetik aldenduta dauden lekuetan kontzentratzera jotzen du, batez ere autopista eta hiriaren gune periferikoetan. Aisialdi eta entretenimendu zerbitzuak jarduera komertzialaren parte dira eta maiztasunez dendak eta aisialdiko guneak elkarloturik agertzen dira.
  • Industrialdeak: osasun, banaketa eta hornikuntza beharrek gaur egungo hirietan industria industrialdeetan kontzentratzera behartu du. Industria arina, ez kutsakorra, hirigunearen barruan koka daiteke baina industria astunak kanpoko lekuetan kokatzera jotzen dute.
  • Portu eta aireportuak: merkataritza, industria eta turismoarentzako oso garrantzitsuak.
  • Ekipamendu publiko, kirol, kulturalak…: hiriak instalazio batzuk behar ditu, hala nola, irakaskuntza zentroak, museoak, polikiroldegiak, parkeak eta abar. Hauek biztanleen bizi kalitate on bat bermatzen dute.
  • Zerbitzu-azpiegiturak: polizia, suhiltzaileak, ospitaleak, zaborra eta abar. Ezinbestekoak dira hiriaren funtzionamendu egokirako eta honen mantentzerako.
  • Garraio-azpiegiturak: trenbideak, errepideak, metroa, tranbia, ferry eta beste prozedura askok biztanleen mugimendu askatasuna bermatzen dute.
  • Erakunde publikoak: hiri guztiek, txikienak barne, Gobernu Administrazio, Udaletxe, Ministerio, gizarte zerbitzu edo gestio publikoari dagozkien eraikinak dituzte. Mota honetako zerbitzuen kontzentrazioa askozez ere handiagoa da hiri handietan eta batez ere herrialdeetako hiriburu administratiboetan.

Hiriarteko sistemak

Hiriak normalean ez dira isolaturik egoten, orokorrean hainbat hirik harremanak mantentzen dituzten sistemak osatzen dituzte. Hiri sistema ezberdinak daude:

  • Sistema kontzentratua: hiriak eskualde zehatz batean biltzen dira, mesedegarriagoa edo hobeto komunikatua.
  • Sistema aglomeratua: lurraldeak hirien kontzentrazio gune ezberdinak ditu, modu aleatorioan banatuak.
  • Sistema erregularra: Hiriak tarte antzekoetan banatzen dira, honek lurraren garapen orekatu bat dakar.
  • Eraztun itxurako sistema: hiriak biztanle gehiago edo gutxiago dituen gune zentral baten inguruan antolatzen dira.
  • Lerro itxurako sistema: hiriguneak ondo zehaztua dagoen ardatz baten luzeran kokatzen dira, adibidez erreka baten inguruan.
  • Sistema dendritikoa: hiriak ardatz nagusi baten inguruan lerratzen dira, orokorrean kostalderuntz, ardatz nagusi honekiko elkartuz, bigarren mailako ardatzak sortzen dira herrialdearen barruan. Beste kasu batzuetan banaketa dendritikoa erradiala izan daiteke, erdian hiri zehatz bat izanik zeinetatik ardatzak ateratzen diren norabide guztietan.
  • Zorizko sistema. Hirien banaketak ez du zehaztutako orden bat, lur eremuaren egoera eta garapen historikoaren menpe baitago.

Hiriarteko sistemen arteko harremana

Hiri sistemek modu ezberdinetan izan ditzazkete harremanak beraien artean:

  • Harreman makrozefaloa: ondo definitutako hiri nagusi bat beste guztien gainetik nabarmentzen da, beste hauek bere inguruan banatzen direlarik.
  • Buru biko harrremana: bi hiri garrantzitsu tamaina txikiagoa duten besteak menderatzen dituzte.
  • Harreman orekatua: ez dago hiri nagusirik, eta populazioa modu homogeneo batean banatzen da hiri guztien artean.

Hiri baten garapenean eragiten duten faktoreak

Ur eta elikagaien eskuragarritasuna; aldeko baldintza naturalak ala ez (klima, osasungarritasuna, uholde edo lehorteak…); baliabideen eskuragarritasuna (egurra, mineralak, eraikuntzarako materialak); heltzeko erraztasuna eta komunikazio bideak; beste gune populatu batzuen gertutasuna.

 

Fenomeno moderno bat: Hirigunearen uztea

Munduko hiri handi gehienetan hirigunearen egoitzen hustuketa bat gertatzen ari da, hiriaren inguruko egoitzen mesedetan. Mugimendu hau bizitza kalitate handiago baten bilaketaren ondorio da. Auzo lasai, dentsitate gutxikoak eta gune berdeak dituztenak bilatzen dira. Modu honetan hiriaren erdiguneak eguneko aktibitate handia aurkezten du (bulegoak, dendak …) eta gauean zehar hutsik geratzen da.