Garapenerako laguntza eta kooperazio proiektuak
- TEST: Zer da zer?
- TEST: Egia edo gezurra?
- GRAFIKOA: Lurralde erakundeak
- LINK: Kanpo loturak (5)
Munduko desorekak
Gaur egungo mundua argiki banatua dago herrialde aberats eta txiroen artean. Talde bakoitzaren barruan aberastasun maila ezberdinak agertzen diren arren (18. gaia ikusi), orokorrean, ezberdintasun argietan oinarritzen den banaketa hau egin daiteke:
- Egitura ekonomiko ezberdinak: garatutako ekonomia bigarren eta hirugarren sektoreetan oinarritzen da (industria eta zerbitzuak). Herrialde txiroen ekonomia nekazal sektorean oinarritzen da.
- Errenta maila: nazio aberatsenen errenta per capita txiroenena hainbatetan biderkatu dezake.
- Barne Produktu Gordina: nazioarteko enpresa batzuk bakarrik publizitate kontzeptuetarako duten aurrekontua, herri azpigaratuek eskuragarri duten dirua baino gehiago da.
- Egoera politikoa: txirotasunak ezegonkortasun politikoa sortzen du eta hau sarritan erregimen autoritarioak izaten ditu ondorio moduan. Guda zibilak ohikoak izaten dira hirugarren munduko herrietan.
- Elikadura: Estatu Batuek eta mendebaldeko Europak egun eta pertsonako elikadura beharren %160 kontsumitzera heldu daitezke. Afrikako herrialde askotan ez da asetzen hauen %70.
- Bizitza itxaropena: lehen munduan arrunta da bizi itxaropena hirurogeita hamar urte baino handiagoa izatea. Afrika eta Karibeko nazio batzuetan ia ez da berrogei urtetara heltzen.
- Jaiotza eta hilkortasuna: herri garatuek jaiotza zein heriotza tasa txikiak aurkezten dituzte. Azpigaratutako nazioetan ematen den fenomenoa kontrakoa da: jaiotza tasa handia eta beherantz doan heriotza tasa. Lehen munduko populazioa geratzeko eta zahartzeko joera du, hirugarren munduan ordez, populazioa azkar hazten da eta gazte mantentzen da.
- Azpiegiturak eta industrializazioa: hirugarren munduak ez du ez industriarik ez azpiegitura egokirik (portu, aireportu, linea elektrikoak, trenbideak, eta abar).
- Garapen teknikoko maila: teknologia da, beharbada, garapenaren zeinu nabariena. Gaur egun, aurrerakuntza handiak herrialde gutxitan ematen dira (Estatu Batuak, Japonia, mendebaldeko Europa). Beste herrialdeek ezin dute aurrerakuntza horiek gabe bizi edo salnerurri altutan erosi besterik egin. Hirugarren munduan produkzio bide tradizionalak erabiltzen jarraitzen dira.
Laguntza ofizialak
Nazioarteko laguntza herrialde txiroenen garapenean laguntzeko oinarrizko tresna bat da. Laguntza ofizial hauek, zergetatik datorren diru publikoarekin finantziatuak, nazioen arteko solidaritatea erakusten dute eta modu ezberdinetan ematen dira:
- Laguntza ekonomikoa: putzu, errepide edo industrialdeak sortzea bezalako proiektuetara bideratutako diru maileguak. Baldintza berezietan dirua mailegu bezala eman ordez diru-galdua bezala eman daiteke, emate moduan.
- Laguntza teknologikoa: teknologia, makinaria eta beste tresna modernoak uztea, garapen eta hazkuntza ekonomiko prozesuan lagun dezaketenak. Laguntza hau aldi baterako mailegu edo emate moduan eman daiteke.
- Giza laguntza: modu ezberdinetan ematen da. Pertsona asko hirugarren munduko herrialdeetara bidaliak izaten dira zuzenean emateko laguntza. Gurutze Gorria, Ilargierdi Gorria, edo Eliza katolikoa (misioak) munduan zehar ematen duten laguntzagatik nabarmentzen dira. Giza laguntzaren beste modu bat herritarrei hainbat eginkizun burutzeko beharrezkoak diren prozesuak erakusten dizkieten tekniko eta espezialistak bidaltzea da.
GKEak
GKEak (Gobernuz Kanpoko Erakundeak), erakunde instituzionalekin loturarik ez duten pertsona taldeak dira, batera lan egiten dute, modu eskuzabal batean, solidaritatezko helburu bat lortzeko. Mundu osoan zehar GKE asko daude, ekintza ezberdinetara zuzenduak. Horien artean aipagarrienak hauek dira:
- Amnistia Internazionala: giza eskubideen alde borrokatzen du eta planeta osoko demokrazia defendatzen du.
- Greenpeace: ingurugiroaren endekapena ekidin nahi duen erakunde ekologista internazionala.
- Medicus Mundi: azpigaratutako herrialde askotan lan egiten duten medikuen taldea, batez ere hondamenak eta gudak dauden lekuetan. Talde profesional askok imitatu dute beraien adibidea.


Lehenengo sektoreak BPGri egiten dion ekarpena
Lehenengo sektoreak BPGri ekarpen handiena egiten dioten herrialdeak.
Laguntza ofizialen kontu ilunak
Dirutan ematen diren maileguek askotan itzulketa baldintza gogorrak izaten dituzte (interesak), hauek mailegua hartzen duen herriaren ekonomia txartzea egiten duelarik. Izan ere, kanpo-zorrak hirugarren munduaren parte gehienaren garapenerako galga garrantzitsua suposatzen du. Laguntza teknologikoari dagokionez, askotan arma eta teknologia militarraren salmenta eskutatzen du. Berdina gertatzen da giza laguntzarekin, askotan aholkulari militarrak izaten dira, garapen ekonomikoari mesede egiten ez diotenak. Bestealde, kristau misioei, beraein laguntza eskuzabala alde batera utziz, hirugarren munduko hainbat eskualdetako bizitza kulturala aldatzea leporatu zaie.
