GEOGRAFIA

«« Itzuli

Energia iturriak

Energia Euskadin

Nahiz eta Euskadik industria-garapen handia izan, dituen energia-baliabideak bere industria garatzeko gutxiegiak suertazen dira.

Euskadi beste herrialde batzuen menpe dago, hein handi batean, energia sortzeari dagokionez. Bertako produkzioa 100 bat zentral hidroelektrikoetan eta hiru zentral termiko konbentzionaletan (Burtzeña, Santurtzi eta Pasaia) egiten da oro har.

Erakundeen irizpideek autohornikuntza areagotuz, kontsumoa murriztuz eta energia-iturriak dibertsifikatuz oinarritzen dute beren estrategia. Euskadiko 3E-2005 Energia Estrategia planak elektrizitatearen autohornikuntza handitzea aurreikusten du, gas naturalaren alde egiten du, kontsumoaren %10 murriztu nahi du, eta ziklo konbinatuko zentral nuklearrak instalatzea eta energia berriztagarrien bidez sortutako elektrizitate-energia areagotzea proposatzen du.

Energia berriztagarriak

Energia berriztagarrien ustiapena Euskadiko kontsumo energetiko guztiaren %5a da. Energiaren Euskal Erakundea (EVE) errekurtso horien erabilera eta hedapena sustatzearen arduraduna da. Hurrengo energia iturriak bereizten ditugu:

  • Energia hidraulikoa. Ibaien ustiapena, energi iturri gisa, euskal orografian zehar burdinolen garapena ahalbidetu zuen. Industriaren hedapenarekin, zentral hidroelektriko horiek urriak izan ziren, beste energia ez-berriztagarriez (petrolioa esate baterako) ordezkatuak izanez. Gaur egun, horietako batzuk berritzen ari dira, Leitzanraen bailaran edo Araian daudenak bezalakoak.
  • Energia eolikoa. Biomasarekin batera, baliabide berriztagarrien artean garrantzitsuenetariko bat da. Populazioak ondo hartzen badu ere, hitzarmenak egin beharra dago horien kokapenari buruz, ingurumenari kaltea egin baitiezaiokete, paisaiari, batik bat. Euskal Herriko lehenengo parke eolikoa Barrundiako Udalan (Araba), Elgea mendizerran dagoena da.
  • Biogasa. Euskadin hiriko hondakinak tratatuz energia elektrikoa sortzen duten hiru gune daude: Artigas (Bizkaia), San Marcos (Gipuzkoa) eta Beasainen (Gipuzkoa).
  • Kogenerazioa. Kogenerazio plantek prozesu industrialek igorriko beroa berreskuratu eta energian eraldatzen dute. Europako Batzordeak zein euskal Administrazioak, industrian erabilitako energia berrerabiltzeko praktika modu hori bultzatzen dute.