Turismoa
Aisia eta Turismoa
Turismoa, interes materialik gabe, dibertsioagatik edo leku berriak ezagutzeagatik egiten den bidaia bezala definitzen da. Historia osoan zehar mundua ibiltzearen plazer hutsez bidaiatu duten pertsonak egon dira. Hala ere, bidai masiboak, ia pertsona guztien eskura, fenomeno modernoa dira.
Turismoaren indartzea eragin duten kausetariko bat gaur egungo gizarteetan dugun tarte librea handiagoa da. Aisia deitzen dioguna eta denbora hori betetzeko posibilitate anitz dago, horien artean, bidaiatzea.
Jarduera turistikoaren faktoreak
Jarduera turistikoaren garapenak faktore batzuen laguntza behar du:
- Bidaiariak:
- Bidaiatzeko aisialdia.
- Baliabide ekonomiko egokiak.
- Sorlekuko herrialdetik atera eta helburu herrialdean sartzeko aukera.
- Lurralde turistikoa:
- Azpiegiturak: garraiobideak eta sareak, hotelak, osasun zerbitzuak eta abar.
- Klima egokia.
- Bestelako baldintzak: exotismoa, paisaia naturalak, monumentuak, gizarte segurtasuna, salneurriak, etab.
Garapen turistiko motak
Lurralde baten erakarpen turistiko mota ezberdinen arabera, ezaugarri bereziak dituzten gune horrekin harremana duten azpiegitura, zerbitzu eta industriak sortzen dira. Orokorrean garapen turistiko mota hauek ezberdindu daitezke:
- Urtaro-klimatikoa: udaren propioa den turismoa da. Orokorrean hondartzadun eta klima ona duten guneak bilatzen ditu, eta salneurri baxuak. Turismo jendetsu eta merkea da eta azpiegitura handiak behar ditu: hotelak, apartamentuak, tabernak, diskotekak, jatetxeak, etab.
- Kulturala: herrialde baten monumentuak ikustea edo bere aitzinako ohiturak ezagutzea bilatzen du. Nahiko murritza den turismoa da baina maila ekonomiko handikoa.
- Kirol- ekologikoa: geroz eta jendetsuagoa da eta bere maila ekonomikoa ere geroz eta handiagoa da. Giza jarduerak aldatu ez dituen gune naturalak bilatzen ditu, nahiz eta kirol jarduerak edo safariak, segurtasun eta osasuneko azpiegitura behar.
Cancun-en hotela (Mexiko).
Nazioarteko turismoaren garapena
| URTEA | 1990 | 1995 | 2000 | 2001 | 2002 |
| TURISTA MILIOIAK | 456,8 | 551,7 | 696,1 | 692,9 | 714,6 |
Turismoaren eragina ingurunean
Jarduera turistikoak inpaktu ukaezina sortzen du ingurunearengan (12. gaia ikusi). Tradizionalki kaltegarriena hondartzako turismoa kontsideratu izan da, kostaldeko paisaia asko eraikinen hazkuntzarekin suntsitu dituena eta itsas uren zein atmosferaren kutsadura handitu dituena eragindako guneetan.
Hala ere ekologikoa izendaturiko turismoa ez da nahi bezain ekologikoa. Turisten eragina bisitaturiko ekosistemengan oso handia da eta ondorio negatiboak ditu hala nola, lurraren higadura, zaborren pilaketa, landare espezieen desagerpena trafiko lekuetan eta baita, gehien bisitatzen diren guneetan faunaren ihesa.
Baso-suteak sarri mendi guneetako turismoaren ondorio suntsitzailea dira.
Erakarpen turistikoa
Herrialde edo eskualde bakoitzaren baldintzek turismo mota berezi bat erakartzen dute, mundu guztiari ez zaizkiolako gauza berdinak gustatzen. Horrela ekialdeko herrialde askok exotismo eta tradizioa dute ezaugarri nagusitzat, bitartean, Mediterraneoan adibidez, klima ona eta hondartzen arteko konbinaketa esplotatzen da. Frantzia edo Italia bezalako herrialdeek, bestalde, kulturazko turismoa erakartzen saiatzen dira, kopuru txikiagokoa baina etekin ekonomiko handiagokoa.
Ingurugiro turismoak sortutako
Denon ezaguna da Estatu espainiarreko eta beste herrialdeetako kostan sortutako endekapena bertan eraikitako eraikin guztiengatik. Dena dela, ingurugiro turismoa, naturaren kontserbazioarekin kontzientziaturiko pertsonek egiten dutena, sarritan oso kaltegarria da ere. Honen adibide da gune natural pribilegiatuen inguruan ematen diren zabor pilaketak, hala nola Everest mendia igotzeko plataforman edo Afrikako parke natural batzuetan.
