GEOGRAFIA

Lana

Jarduera profesionalak pertsonek bizirauteko behar dituzten ondasunak lortzea baimentzen du. Hori da lanaren esentzia, baina askotan lan munduak momentu historikoaren, lekua, lan mota eta baita bizi den herrialdearen egoera ekonomikoaren arabera aldaketa handiak eskaintzen ditu.

Lanaren sektoreak

Lana burutzen den jarduera motaren arabera sailkatu daiteke. Orokorrean lan sektore hauek bereizten dira:

  • Abeltzaintza, nekazaritza eta arrantza: bere barne hartzen ditu ere, neurri txikiago batetan, bilketa, ehiza eta abar.
  • Mineralen erausketa: meategiak eta harrobiak.
  • Artisautza: fabrikazio industriaren aurreko pausoa.
  • Industria manufakturatua: kontsumo ondasunak produzitzen ditu eskala handian.
  • Energia industria: petrolioa, gasa, elektrizitatea eta abar.
  • Eraikuntza.
  • Merkataritza: handizkako edo txikizkako salmenta izan daiteke. Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.
  • Garraio eta biltegietan gordetzea.
  • Finantza jarduera: banketxeak, seguru- etxeak, mailegu emaileak eta abar.
  • Zerbitzuak: jatetxeak, hotelak, eta abar.
  • Sektore publikoa: administrazioa, ordena publikoa, osasuna eta bestelakoak.

Banaketa hau askoz konplexuagoa izan daiteke eta banaketa orokorragoak ere onartzen dira, hala nola ekonomia sektoretan banatzen duena: Lehen sektorea (produkzioa); bigarren sektorea (eraldaketa) eta hirugarren sektorea (zerbitzuak) (17. gaia ikusi).

POPULAZIOAREN BANAKETA JARDUERAREN ARABERA ESTATU ESPAINIARREAN(2002)
ZENBAKI ABSOLUTUAK (milakotan) %
Populazio totala 34.061,00
Aktiboak 18.495,40 54,30
Lanpetuak 16.377,30 88,50
Nekazaritza 941,50 5,10
Industria 3.170,30 17,10
Eraikuntza 1.910,20 12,00
Zerbitzuak 10.355,20 63,20
Langabetuak 2.118,20 11,50
Ez aktiboak 15.565,50 45,70

Langabezia

Lan eskaintza eta lanaren eskatzaile kopuruen artean desoreka bat dagoenean (azkenak gehiago izanik) langabezia egoera ematen da, hau da, populazioaren portzentaje bat, lan egiteko prest dagoena ezin du lanik egin.

Gaur egungo gizarteetan langabezia maila herrialdearen ekonomiaren osasunaren ezinbesteko adierazle bihurtu da. Orokorrean populazio aktiboaren %5 inguruko edo baxuagoak diren langabezia mailak onargarriak dira. Enplegu osoa edo langabeziarik eza, ez da ohikoa eta egoera ekonomiko oso aldekoetan bakarrik ematen da.

Langabeziak arazo sozial larria sortzen du langabetuen txirotzearen ondorioz. Aldi berean, populazioaren parte baten baliabide ekonomikoen gabeziak kontsumoaren erorkera ekar dezake eta horrela krisi ekonomiko larriago edo arinago bat hasi dezake.

ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA GUZTIRA (MILAKA)
1986 2.758,6
1987 2.924,2
1988 2.858,3
1989 2.550,3
1990 2.350,0
1991 2.289,0
1992 2.259,9
1993 2.537,9
1994 2.647,0
1995 2.449,0
1996 2.275,4
1997 2.118,7
1998 1.889,5
1999 1.651,6
2000 1.557,5

Lan fluxuak

Lan merkatuaren egitura ez da beti berdina, aldagai geografiko eta tenporalen arabera alda daiteke.

  • Aldagai geografikoak:
    • Ezberdintasun nazionalak lanaren banaketan (gunei industrialak, nekazal guneak, turismo guneak e.a.).
    • Lan merkatuaren ezberdintasun internazionalak (herrialde aberatsak eta pobreak).
    • Sektore batzuen gailentzea besteen gainean.
  • Aldagai tenporalak:
    • Lan batzuen urtaroko izatea (nekazaritza, turismoa?).
    • Emigratzaileei sasoikako lan baimenen ematea.

Baina faktore historikoak ere garrantzitsuak dira. Izan ere garai guztietako lan- fluxu garrantzitsuena Industria Iraultzaren hasieratik herrialde askotan ematen ari dena da, baserriko lanetatik hiriko lanetara eta zehatzago, nekazal lanen ordezkapena lan industrialengatik eta herrialde aurreratuagoetan, finantza eta zerbitzu sektoreetako lanengatik.

Desagertutako ogibideak

Industriaren eta gizartearen modernizazioak lan sektore batzuetan aldaketa sakonak eragin dituzte, baita lan modu tradizional batzuen desagerpena ere. Horren adibide bat da nekazal populazioaren murrizketa handia herrialde garatuetan. Bestalde, artisautzarekin lotutako ogibide asko elementu folklorikoak besterik ez dira gaur egun.

 

Langabeziaren kausak

Langabeziaren kausak anitzak dira. Horien artean krisi ekonomikoaren ondorioz enpresa berrietan inbertsio falta eta beharrezko langile kopurua murrizten duten lan tekniken modernizazio eta automatizazioa daude.

 

Hiztegia

Populazio aktiboa: herrialde edo eskualde batetako lan egiteko baldintza eta adinean dauden pertsonen multzoa, nahiz eta lanean ez egotea izan daitekeen.

Populazio ez aktiboa: herrialde batean, lan egiteko baldintzetan ez dagoen biztanle multzoa. Haurrak, erretiratuak eta ezinduak biltzen ditu. Langabetuak ez daude kategoria honen barnean, baina bai lan egiteko gaitasuna izanik egin nahi ez dutenak.

Aktibitate tasa: herrialde baten biztanle kopuru guztizko populazio aktiboaren portzentaia.