GEOGRAFIA

Estatuak

Gizakiaren berezko joera sozialak dira populazio talde antzekoak Estatuetan instintiboki biltzearen arrazoia. Ezaugarri hau zibilizazioaren lehen momentuetatik eman da eta gizarte primitiboenen antolakuntza sozialean ere ikus daiteke oinarrizko estatu- sistema bat. Estatuen arteko ezberdintasunak sarritan gerra iturri izan dira, baina baita ere kultura eta artearen sorburu.

Estatu kontzeptua

Estatu bat lurralde zehatz bat, populazio eta baliabide guztiak barne, administratzen duen erakunde politiko bat da.

Estatuen jatorria kausa oso ezberdinetakoa da,

  • Fundazioa.
  • Konkista.
  • Oinordetza.
  • Banaketa.
  • Beste Estatu batzuen biltzea.
  • Independentzia edo burujabetza.

Estatu baten existentziak ez du baliorik komunitate internazionalak bere onarpena ematen duen arte.

Askotan "Estatu" terminoa "Gobernu" terminoarekin nahasten da eta errealitatean ez dira baliokideak, izan ere Gobernua estatu baten gestio erakundea besterik ez delako, eta estatua entitate nagusiago bat da.

Europa, 1991n SESB desagertu zenetik estatu berrien erakuntzagatik ezaugarritzen den lurraldea da.

Lurraldearen gestioa eta subiranotasuna: estatu motak

Lurraldearen gestioaren arabera, estatuak horrela bana daitezke:

  • Sinpleak: unitarioak eta zentralizatuak dira, Gobernu bakar batekin.
  • Konposatuak: hainbat Gobernu lokal dituzte koordinazio erakunde nagusi batekin. Batasunak, federazioak edo konfederazioak izan daitezke.

Estatuaren beste sailkapen mota bat subiranotasun kontzeptuan oinarritzen da:

  • Estatu subiranoak: guztiz independenteak diren herrialdeak.
  • Protektoratuak: kanpoko babesa duten estatu independenteak.
  • Koloniak: potentzia baten kontrolpean dauden estatuak.

Eskualdeak eta botere lokalak

Lurraldearen gestioak tamaina txikiko zatietan egindako banaketa administratibo bat eskatzen du: eskualdeak. Lurralde hauek botere lokalengatik zuzentzen dira, maila txikiagoko gobernu erakundeak, zenbait gaietaz arduratzen dira baina botere zentral edo gorenekoaren azken erabakiaren pean daude.

Erresumak eta botere lokalek herrialdearen arabera izen ezberdinak jaso ditzakete: departamenduak, komandantziak, probintzia eta abar.

Espainian, banaketa administratiboaren eskala ondokoa da:

  • Udalerriak: estatuaren banaketa administratibo txikiena, erakunde bakar batek gidatua. Udalerri bakarrean herri edo herri erakunde ezberdinak egon daitezke. Udalerriaren burua alkatea da.
  • Probintziak: tamaina txikiko lurraldeak zeintzuetan estatuaren konpetentziak gobernuaren ordezkari batek dituen.
  • Autonomi Erkidegoak: probintzia batzuen biltzea (Komunitate batzuk probintzia bakarrekoak dira), gobernu propio batekin.
  • Gobernu zentrala: Autonomi administrazioa koordinatzen du eta defentsa, kanpo harremanak, polizia osasuna eta abar bezalako gaien kontrol oso edo partziala du. Bere ordezkari nagusia Gobernuko lehendakaria da.

Estatu espainiarreko Autonomi Erkidegoen mapa.

Estatuen arteko lankidetza

Estatuen arteko lankidetzaren alorrean erakunderik eraginkorrenak izaera ekonomikoa dutenak dira, hala nola Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGE), Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea (LPEE), Ipar Amerikako Merkataritza Askerako Eskualdea (NAFTA), Hego Konoaren Merkatu Komuna (Mercosur) edo Asia eta Ozeano Bareko Elkarlaguntzarako Foroa (APEC).

 

Lehen Estatuak

Lehen Estatuak ia duela hamar mila urte sortu ziren Ekialde Hurbilean, izugarrizko emankortasuna zuten nekazal eremuen inguruan. Estatua beraz, zibilizazioaren ondorio bat da. Historiako lehen Estatuen artean, Egipto, Pertsia eta Txina dira aipagarrienak, gaur egun arte mantendu baitira nahiz eta gorabehera asko pairatu dituzten.

 

Estatuen eskubide eta betebeharrak

Onartutako estatu batek nazioarteko foroetan entzuna izateko, eskakizunak aurkezteko eta ordezkapen diplomatikoa izateko eskubidea du. Aldi berean bere independentzia errespetatua izan dadin eskubidea du ere. Betebeharren artean, beste Estatuen eskubideen errekonozimendua dago eta baita ebazpen internazionalen betetzea.

 

Estatu federalak

Gobernu independentea duten hainbat estatu subiranoz osatuak, funtzio batzuk, hala nola defentsa eta kanpo harremanak, eta baita barruko gai batzuk Gobernu nagusi baten eskuetan delegatzen dituzte. Banako Estatuarekiko ezberdintasuna da honek ia ez dizkiela funtziorik ematen autoritate lokalei eta beraz hauek gobernu zentralaren ordezkariak besterik ez dira. Gaur egungo Estatu Federalen artean Alemania, Estatu Batuak eta Mexiko dira aipagarrienak.