«« Itzuli
Nazioarteko harremanak
Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurralde Antolakuntza
EAEk hiru probintzia ditu, eta horietako bakoitzak dagozkion eskualdeak ditu.
<strong>Araba (3.047 km2).
Arabako eskualdeei Koadrilak esaten zaie: Gasteizko Kuadrilla, Aguraingo Kuadrilla, Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla, Zuiako Kuadrilla, Aiarako Kuadrilla, Añanako Kuadrilla eta Biasteri-Arabako Errioxako Kuadrilla.
Gipuzkoa (1.997 km2).
Gipuzkoako eskualdeak ondorengoak dira: Urola Garaia, Urola Erdia, Urola Kosta, Deba Garai, Deba Behea, Goierri, Oarsoaldea, Tolosaldea, Bidasoa-Txingudi eta Donostialdea.
Bizkaia (2.217 km2).
Bizkaiko lurraldea honako eskualdeetan banatzen da: Enkarterriak, Bilbo Handia, Uribe, Busturialdea, Lea-Artibai, Durangaldea eta Arratia-Nerbioi.
Bi hiri-azpisistema desberdindu behar dira: itsasertza eta barnealdea. Lehenengoak Bizkaia eta Gipuzkoako probintziak hartzen ditu. Bizkaia Bilboren inguruan egituratzen da, hau baita bizilagun gehien duen hiria. Horren metropoli areak miloi bat biztanle baino gehiago ditu. Erdi Aroko zenbait hiri zahar ere azpimarratu beharra dago, esate baterako, como Balmaseda, Durango, Zornotza, Bermeo, Gernika eta Ondarroa. Gipuzkoan Donostia dugu bizilagun gehien duen hiria, eta bere atzetik Irun dator. Horien atzetik ondoren ertaineko herrigune asko daude, adibidez, Eibar, Errenteria eta Tolosa. Barnealdean (Araba) Gasteizen nagusitasuna azpimarratu behar da, beste zenbait hirigune Bilboren inguruan kokatzen baitira, hain zuzen ere Amurrio eta Laudio.
