GEOGRAFIA

Europako Batasunaren Eraikuntza

Europako Batasunaren osatzearen faseak

  • 1948: Lankidetza Ekonomikorako Europako Erakundea (LEEE) sortzen da, 1960an Kooperazio eta garapen ekonomikorako erakundea bihurtu zena (KGEE). Bere helburua Bigarren Mundu Gudan deuseztatutako Europako hazkuntza ekonomikoa erraztea zen.
  • 1949: Europako kontseiluaren sorrera (Ministroen kontseilua eta Kontsultarako Batzarra), elkarlan politikoko erakunde moduan.
  • 1951: Pariseko ituna: Ikatz eta Altzairuaren Europako Batasuna sortzen da (IAEB), merkatu komunarentzako pauso berri bat. Bere helburua: aduana trabak ezabatzea eta gune komertzial bateratu bat ezartzea, ez bakarrik ikatza eta altzairuarentzat, baizik eta pausoz pauso produktu guztientzat.
  • 1952: Mendebaldeko Europako Batasuna sortzen da (MEB) (gaztelaniaz, UEO), babes komuneko helburuekin.
  • 1957 (martxoak 25) Erromako itunak. Europako merkatu komuna edo Europako komunitate ekonomiko (EKE) sortzen da, gainera EURATOM ere sortzen da (politika nuklear, zibil eta militarraren kontrolaz Europan arduratutako erakundea). EKEaren kide fundatzaileak Frantzia, Italia, Mendebaldeko Alemania, Holanda, Belgika eta Luxenburgo izan ziren.
  • 1969: Hagako gailurra: Europako batasun ekonomiko, politiko eta defentsako batasunaren proiektua behin betiko ezartzen da komunitateen markoan.
  • 1973: EKEaren zabalpena, Irlanda, Danimarka eta Erresuma batua gehituz.
  • 1974: Europako parlamenturako lehen hauteskundeak sufragio unibertsal bidez; kontsultarako izaeradun erakundea baina etorkizuneko Europako gobernu batu baten oinarria.
  • 1981: Grezia EKEan sartzen da. Europako Diru Sistema eratzen da eta ecu-a, txanpon bakarrerako lehen saiakera, (bere balioa: 130 pzta.).
  • 1986: Estatu espainiarrak eta Portugalek Komunitatera sarrera formalizatzen dute.

  • 1990: Alemaniako Errepublika Demokratikoa, Mendebaldeko Alemaniarekin bildua, EKEren parte izatera pasatzen da.
  • 1992-1993: Maastrichteko hitzarmenak eta Europako Batasunaren (EB) sorrera erakunde berdinean EKE, IAEB eta EURATOM biltzean. Euroa sortzen da Europako txanpon bakar berri moduan.
  • 1995: EBan Austria, Finlandia eta Suedia sartzen dira. Ekialdeko herrialde batzuk, hala nola Polonia eta Hungaria etorkizun hurbilean ere kide egin daitezen gonbidatuak dira.
  • 1999 euroa sartzen da indarrean nazioarteko truke txanpon moduan eta Europako Banku Zentrala sortzen da.
  • 2001: Euroa txanpon bakar moduan sartzen da indarrean, hiru herrialdeetan izan ezik: Erresuma Batua, Danimarka eta Suedia.
  • 2003: EBera atxikimendu hitzarmena sinatzen dute: Estonia, Letonia, Lituania, Txekiar Errepublika, Txipre, Malta, Eslovenia, Hungaria, Eslovakia eta Polonia. Hitzarmen hau eraginkorra izango da 2004ko maiatzaren 1an.

Europako Batasuneko erakundeak

Erakunde nagusiak:

  • Europako batzordea: EBn erabakiak hartzen dituen erakundea. Bruselan eta Luxenburgon du egoitza. Estatu espainiarra, Frantzia, Alemania, Italia eta Erresuma Batuak bi kide dituzte bakoitzak eta beste herrialdeek ordezkari bakarra dute. Bere funtzioa komunitatearen interesak defendatu, diruak kudeatu eta hitzarmenak bete daitezen lan egitea da. Beraz konpetentzia legegile eta exekutiboak ditu.
  • Ministroen kontseilua: EBn erabakiak hartzen dituen erakundea. Egoitza Luxenburgon du eta herrialde kide bakoitzaren kanpo ministroez osatua dago, nahiz eta gai espezifikoak lantzerakoan gai horri dagozkion ministroak joan daitezkeen. Kontseiluaren lehendakaritza sei hilabetero txandakatzen da kide diren herrialdeen alfabeto-ordenaz.
  • Justizia Auzitegia: Erakunde judiziala. Egoitza Luxenburgon du eta estatu kide bakoitzeko epaile bat eta txandakatzen den beste batek osatzen dute. Hitzarmenen betetzeari buruz eta legezko beste gaiei buruz erabakitzen du.
  • Europako Parlamentua: Kontrolerako erakundea sufragio unibertsal bidez bost urtero aukeratua. Komisioaren erabakiak ezeztatu ditzake, aurrekontuak atzera bota eta hitzarmenak berrikusi. Bere atribuzioak, dena dela, mugatuak dira.

Maastricht-eko Ituna

Integrazio-prozesuaren urrats garrantzitsu bat 1992. urtean Maastricht-eko Ituna sinatu izana dugu. Bertan Europako herritartasuna finkatu zen eta bultzada erabakigarria eman zitzaion moneta-sistema bateratzeari, kanpo-politikari, elkarren arteko defentsari eta Estatu kideen artean herritarrak erabat mugitu ahal izateari.

 

Jean Monnet eta Robert Schuman

Euro bateko txanponaren aurrealdea.

Bi politikari hauek berrogeita hamargarren hamarkadan merkatu komunaren sorrera prozesuaren bultzatzaile nagusi bezala kontsideratzen dira. Schuman bere herrialdeko kanpo harremanetarako ministro izan zen eta Monnet merkataritza saila izan zuen. Biek bultzatu zuten IAEBa, zeinaren lehen presidente izan zen Monnet.

 

Beste erakunde europarrak:

Kontseilu Europarra: elkarlan politikoko organoa, bertan, urtean hirutan biltzen dira EBko estatuburuak.

Ekonomia eta Gizarte Lantaldea: agente sozialen ordezkariek osatua: langileak, sindikatuak, patronala, kontsumitzaileak, e.a.

Aholku Lantaldea: ikatza eta altzairuaren industriaren ordezkariek osatua.

Europako Banku Zentrala: EBko diru-erakunde nagusia. Truke tipoak, interes tasak eta abar definitzen ditu.