GEOGRAFIA

Europako Batasuneko Herrialdeak (I)

Europako Batasunak bi multzotako banaketa argi bat aurkezten du: Potentzia ekonomikoa, batasun prozesua aurrera daramaten lokomotorak, eta garapen maila txikiagoa duten kontinenteko herrialdeak, "atoian" doazenak. Europa aberatsa eta Europa txiroaren arteko banaketa nabariagoa egingo da EB Ekialdera zabaltzeko planarekin.

Alemania eta Frantzia: Europar Batasunaren bultzatzaileak

XX. mendearen lehen erdian zehar etsai amorratuak, Bigarren Mundu Gudaren ostean Alemania eta Frantzia kontinenteko potentzia ekonomikoetan bihurtu ziren eta Europako batasun prozesuaren motoreak 1957ko Erromako itunen sinaduraren ostean, zeintzuetan Europako Komunitate Ekonomikoa eratzen zen.

Alemania

Bi mundu gudetako galtzaile handia, bere errautsetatik berpizten jakin du eta bere beligerantzia zaharra, germaniar Estatua planetako hirugarren nazio industrializatuena bezala kokatzeko indarrean bihurtu zuen. "Alemaniar miraria" moduan ezagututakoa, gudak suntsitutako herrialde bat berreskuratzeagatik biztanleek egindako esfortzuaren eta estatu batuak emandako laguntza ekonomiko garrantzitsuen ondorioa da.

Bi Estatutan banatua (Alemaniako Errepublika Federala mendebaldean, eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa ekialdean), 1990n AEF barruan bi Alemanien bateratzearen ostean, adaptazio arazo garrantzitsuak jarri ziren agerian, batez ere ekialdeko industriaren partetik zeinak birmoldatze prozesu sakon bat behar izan zuen gaur egungo munduaren behar produktiboak asetzeko.

Frantzia

Bi mundu gudetan irabazle izandakoa, Frantziak ekonomia osasuntsu bat du zeinek eremu guztietan lehiatzea baimentzen dion. Lehen sektorean, frantziar nekazaritza eta abeltzaintza, munduko oparoenen artean kokatzen dira. Industria ere, G-7aren parte den herrialde honentzako lehen ordenako baliabide bat da. Bestalde, Frantziak berdin berdin lehiatzen du hirugarren sektorean turismo zein finantza arloetako eskaintzekin.

Erliebe eta klima leunak, lurralde zabalera handia eta bere populazio ugariaren prestaketa, lagun duelarik, gaur egungo Frantzia bere osotasunean kontinenteko lehen potentzia kontsidera daiteke bere indar ekonomiko, militar eta kulturalagatik.

Herrialde Anglosaxoiak

Britainia Handiko Erresuma Batua eta Ipar Irlanda

Erresuma batua Industria Iraultza lehengoz gertatu zeneko herrialdea da. Britainiarrak aitzinako garaietatik ezaugarritu dira nazioarteko merkataritzarako duten izugarrizko gaitasunagatik, zeinetan oraindik oinarritzen duten beraien oparotasuna. Frantziarekin batera bi munduko gudetan irabazleak, britainiarrek txiki eta erlatiboki baliabideetan txiroa den lurralde bati etekin handiena ateratzen ikasi dute. Dena dela, Britainia Handiaren garapena XX. mendearen bigarren erdian zehar irregularra izan da.

Bere zaharkitutako industriak, mundu mailan postu garrantzitsua izaten jarraitzen du baina egunero zailtasun handiagoak ditu lehiatzeko. Honek jarduera komertzialarengan negatiboki eragiten du, aldikako krisiak izanik. Guzti hori, euroa diru bakar moduan hartzeari Londreseko Gobernuak emandako ezetzarekin batera, Erresuma Batua munduko eskala komertzialeko bosgarren postura eraman du, oso egoera pribilegiatua baina XX. mendearen hasiera arte izandako lista burutik oso urrun.

Maila politikoan, Erresuma Batuko arazorik larriena Ulster-eko egoera da, non katolikoen -Irlandarekin baturaren aldekoak- eta protestanteen -Erresuma Batuari leialak- arteko enfrentamenduak hamarkadetan zehar gizarte liskarrak eta jarduera terrorista bat suposatu duen. Jarduera hau gaur egun konponbidean dago "Ostegun Santuko Hitzarmenera" eraman zuten negoziaketei esker. Hitzarmen honek Iparraldeko Irlandaren autonomi ezartzen du.

Irlandako Errepublika

Izen bereko irlaren parterik handiena betetzen duen Irlandako Errepublika txikiak, Europako Komunitate Ekonomikoan sartu zenetik hazkuntza ekonomiko handi bat bizi izan du. Dena dela, kanporako emigrazio handiak (batez ere Estatu Batuetara), populazio eskasak eta industria sareen gabeziak - nahiz eta siderurgia, kimika edo elikadura sektoreetan egindako esfortzua handia izan - nazio hau Europako Batasuneko influentzia gutxien dutenen artean egon dadila egiten dute.

Benelux

Herbehereak

Itsasoari espazioa irabazarazten dion tamaina txikia duen arren, Estatu hau potentzia komertzial eta industrial garrantzitsua da. Herbeheretako sektore ekonomiko azpimarragarrien artean lorezaintza eta baratzezaintza, portu-jarduera eta industria astuna daude.

Belgika

Bizitza maila altuarekin, Belgikako erreinu txikiak ikatz produkzio handia du, hala nola ehun industriak, siderurgiak eta kimikoak. Belgikak gainera munduko trenbide-sare dentsoena du. Ezaugarri negatibo moduan, bi komunitate nagusien arteko gatazka isildua dago: waloiak eta flamenkoak.

Luxenburgo

Luxenburgoko erreinuak 1947. urtetik Belgika eta Herbehereekin aduana eta merkataritza batasun bat eratzen du. Bere ekonomia industria eta merkataritzan oinarritzen da.

Alemania

Hiriburua: Berlin.

Populazioa (2002):
82.000.000 biz.

Azalera: 316.755 km2.

Dirua: Euroa.

 

Frantzia

Hiriburua: Paris.

Populazioa (2002):
59.700.000 Biz.

Azalera: 547.026 km2.

Dirua: Euroa.

 

Erresuma Batua

Hiriburua: Londres.

Populazioa (2002):
59.700.000 Biz.

Azalera: 244.046 km2.

Dirua: Libera esterlina.

 

Irlanda

Hiriburua: Dublin.

Populazioa (2002):
3.900.000 Biz.

Azalera: 70.283 km2.

Dirua: Euroa.

 

Herbehereak

Hiriburua: Amsterdam

Populazioa (2002):
16.000.000 biz.

Azalera: 40.844 km2

Dirua: Euroa.

 

Belgika

Hiriburua: Brusela.

Populazioa (2002):
10.300.000 biz.

Azalera: 30.500 km2

Dirua: Euroa.

 

Luxenburgo

Hiriburua: Luxenburgo

Populazioa (2002):
448.000 biz.

Azalera: 2.586 km2

Dirua: Euroa.